Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

arílddu. (d). du Aditza. Harilkatu. Matazak askatu eta hari-pelotak egin. · Ovillar, devanar las madejas de lino. Da gero, arilddu esaten jakon, da matazak ein, dda gero tejerua or zeuen, Osintxun eitte zan euna, Tejerokúan. Aniz.”
arilkari
arilkari, arilkarixa. (d). Izena. arilkai, ailkai. Harilkaria. Linu-matazak askatu eta pelotak egiteko tresna. · Devanadera, ovilladora. Arilkaixa; au emen sartu ta ipintzen zien; matazia or sartuta; eta onek pelotia eitteko-ero sartuta ipini, amen zela daukan kajia-ero ankan. Juana./ Eta gero devanadera, arilkaixa. Josu.” Zurezkoak izaten ziren; lau hanka eta erdian ardatz bat, matazak han jarri eta hari-izpiari tira eginez, bueltaka-bueltaka pelota osatuz joaten zen. Lan aspergarria benetan, matazak sarritan korapilatuta egoten zirelako. Hari-pelotak (harilak) harilkariak berak azpian zeukan kajatxo batean uzten ziren. Zera irakurtzen diogu Barandiarani: «Batzuetan (Anbotoko Dama) ardatzean bere leize aurrean, bestietan labesu egiten, arilketan aari bat arilkaritzat duala.» Eta Alustizari asmakizun hau: «Lau dontzella egun guzian elkarren atzetik, eta elkar ez arrapatzen, zer ote da? Arilkaria.» .
arilketa, arilketia. (d). Izena. ailketa. Matazak askatu eta hari-pelotak egitea, hariltzea. · Acción de ovillar, devanando las madejas de hilo. ““Goruetia olgetia, ailketia neketia”, olako gauzak, eseerak, eseerak olakotxiak. —Ze zan, lan astuna? —Ba izengo zan eztait nik, erosoik baeuan ba ezer..., dana zan neketia, lan guztiak: laixia, lurretia, jesus, makiña bat bizkarka... barrenetik guenea lur-banastia jasotzen, lur banastia artu bizkarrien da... Juana.” Beste aldaera batzuek goruetia, zerratia edo laixetia diote trangetia-ren ordez. Edozein lan jolasa zela, alegia, harilketaren ondoan. Lan gogorra, nonbait. .
arill, arilla. (d). Izena. Matazan garbitutako hariaz eginiko hari-pelota. · Ovillo. Gero arilla eiñ. JJp.” content_copy ari-pelota. Esamoldeak: arillian batu. (d). Aditza. Matazako hariaz pelota osatu. · Ovillar. Danak arillian batzen zien etxien, ba onenbeste arill, onenbeste arill eruen zakutan, ta eun kanako eun-piezia, fiña klase bat, ta bastotxua bestia. Hil.”
áriñ, aríña. (a). Adjektiboa. Pisu gutxikoa. · Ligero, -a. Oillolumia baiño ariñaua da./ Pelota ariñekin obeto jokatzen dot. Zenbait hitz konposatutako bigarren elementua.. feedback ástun. Esamoldeak: ontza baiño ariñaua. (d). Oñati. Oso arina. ·"De menos peso que la lechuza." (Izag Oñ). oillolumia baiño ariñaua. (c). Esapidea. Oso arina.
arínddu. 1.arinddu. (b). da du Aditza. buruarínddu. Pisua galdu. · Aligerar(se). Poltsikuak majo arindduta etorri giñan bakaziñotatik. feedback astúndu. 2.arinddu. (c). da Aditza. Burua arindu. · Perder, más o menos, las facultades mentales. Gure amandriak, arintzen asi zanian, majo jote zeban panderua lapiko tapiakin./ Osasun ona bai, baiña puxkat arindduta egon bia dau./ Bein buruarinddu ezkero, erozer gauza.” Esamoldeak:
arindduta
arindduta. (c). Adberbioa. buruaríndduta. Fuera de su sano juicio. Aittajuna aspalditxuan buru-arindduta ei dauke.
ariñeketan. (b). Adberbioa. Leintz. Lasterka. content_copy antxíntxika, takarraran.
aritxalari, aritxalarixa. (d). Eibar. "Etxetik alde egindako semea edo alaba. Seme batek aritxalarixa urten zetsan.
arítzao, -u, arítzaua. (d). Izena. Gaztaina mota bat.
Aritzeta. Toponimoa. Bergarako auzounea. Bergara izeneko lekuan zegoen Aritzetako San Migel aipatzen da 1050ean San Juan de la Peñako agiri baten. Bergararen lehen aipamena da.
arka, arkía. (d). Izena. Gari-kutxa oso handia. Hankaduna eta apartamentuekin. Arkía, trojía da kutxía. Aundixa zanian, ankaduna, kutxian forman, ola erdittik apartamentuekiñ, ari arkia esate jakon. Don.” Leintz aldean kutxa guztiei esaten zaie arka..
arkaboz. Eibar. Arcabuz.
arkáitz, arkáitza. (c). Izena. Roca, peña. Saturraranen arkaitz izugarrixak dare. Gutxi entzuten da; aitz esanagoa da. .
arkakúsu, -o, arkakusúa. (a). Izena. Pulga. Sin. ardi (Eib.).. Esamoldeak: arkakusua baiño txikixaua. Esapidea. Oso txikia.
arkatx, arkatxa. (d). Izena. Eibar. Malkarra, ezponda. · "Acantilado, escarpa. Eibarren arkatxa esaten jakon Isasiko alde batari, etxiak ein baiño leen arkatxa zalako ibai aldera; arkatxpia zan Kakalarduaneko olia, gaur Alfa, eta arkatxekuak Isasixan bizi ziranak. content_copy arburu.
arkázte, arkaztía. (c). Izena. Urtea inguru duen ardi gaztea, aurrerako utzitakoa. · Oveja de un año. Arkaztia da urtekua. Luis.” Arra denean billotx-adari.. content_copy urtebíllotx.
arkéra, arkería. (c). Izena. Ardiaren susara aldia. adb. gisa batik bat. · Celo de la oveja. Agostuan amarrian, olaxe lagatzeotsat aarixai ardixetara, da orduantxe asten die arkerak. Luis./ Nik itten dotset, aaritzeko denporan ba bi; lelengo bat bakarrik botatzen dot ardixetara, ezta? Baiña geo ardixak mordua dabizela arkera ikusittakuan, ba bi botatzeittut. Enr.” Esamoldeak: arkera egon. 1.arkera egon. (c). Esapidea. Estar en celo la oveja. Ardixan arkera esaten da ta auntzian be ola esango da ero; nik eztot neuk euki auntzik eta. Don.” 2.arkera egon. lagunartekoa Emakumea bero, sexu gogoz, egon. · Estar cachonda; caliente. Argi ibiltzia jaken aldemenian dabizen mutillak, arkera samar najaon-eta. (TSE Berb). Ik. altan egon.