Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

aasa. Izena. Eibar. "Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erreminttia, helduleku bikua. Zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oiñ piñuak zuritzeko be bai". (SB Eibetno).
abáde-estudiante, abáde-estudiantia. (c). Izena. estudiante. Apaizgaia. · Seminarista. Artizko abade-estudiantia egon da mezetan.
abádegei, abádegeixa. (a). Izena. abadegi. Apaizgaia. · Seminarista. Len abadegeixak pillan ibiltzen zien beren sotana beltzekin./ Neu be gaztetan abadegi ibilittakua naiz ba.
abade kéixa, abade keixía. (d). Izena. Gerezi mota bat.
abádetar, abádetarra. (d). Adjektiboa. Eibar. Elizkoia. · Clerical. Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib).”
abádetza, abádetzia. (b). Izena. Abade ofizioa. · La profesión de cura, sacerdocio. Abade geixenak abadetziai laga ein dotse./ Abadetzan zebillen asko oiñ maixutzan dabill.
abadíñau, abadiñáua. (d). Izena. Gaztaina klase bat. Beste klase batzu(k) pe baeren, abadiñaua esate jakona beste bat eta.
ábailla, ábaillia. (c). Izena. ábaill. Honda. Abailliakin arrixak botatzen ibiltzen giñan./ Aintxinako pastoriak oso abillak zien abaillia manejatzen. Batzuek a organikorik gabe darabilte: ÁBAILL, ábailla. (d).. content_copy tráilla.
abandónau. 1.abandonau. (b). du Aditza. Abandonar. Euskeria geuria da ta abandonatzia izengo litzake negargarrixa. Don.” 2.abandonáu, abandonáua. (b). Adjektiboa. Abandonado, -a. Eztot aiñ persona abandonaurik ikusi.
abándonu, abándonua. (c). Izena. Abandono. Zela euki leizke ermittak olako abandonuan.
abantzada, abantzadia. Antzuola. "Ibilera azkarra. Ori da abantzadia doiatzuna. Nora zoiaz olako abantzadan." (Lar Antz).”
abanze, abanzia. (d). abantze. Azken gerran, tropen aurreraka edo erasoa. · Avance. Da gero etorri zan ori abantzioi, orra Asentzixoa. (Orm Aram).”
ábao, -u, ábaua. (d). Izena. Abaraska. · Panal de miel. Eztiz betetako abaua arrapau ta danon artian jan giñuan./ Argizai asko ta ezti gutxi zeukan abau arek. content_copy pánal.
abárka-ézten, abárka-ezténa. (c). Izena. Lezna, punzón. content_copy abárka-zíri.
abarka-galtza, abarka-galtzak. Conjunto de abarcas y calcetines de lana.
abarkágiñ, abarkágiña. (d). Izena. Eibar. "El/la que hace albarcas. Lengo baserrittarrak, eurak abarkagiñak. content_copy abarkéro.
abárka-zíri
abárka-zíri, abárka-ziríxa. (b). Izena. Abarkak zulatzeko eztena. · Punzón con el que se agujerean las albarcas. Narruzko abarkei sokia jartzeko, abarka zirixakin eitten jakuen zulua. content_copy abárka-ézten.
abarkéro, abarkerúa. (b). Izena. Abarkagilea. · El/la que hace albarcas. Abarkero ofiziua galduta dago aspalditxuan./ Basalgoko abarkeruan alabia gure laguna da. content_copy abarkágiñ.