Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

gatzóntzi, gatzontzíxa. (b). Izena. Salero. Zer, gatzontzixa jausi jatzu lapikora, ala? Hau esan ohi zaio sukaldariari jana oso gazia dagoenean. .
gau, gába. (a). Izena. gaba. Noche. NOR mugagabean gau entzuten da agian gehiago, gaba ere esana den arren. Beste kasuetan /b/ sartzen da: gaba, gabian, gabetan, gabaz edo gabez; dena dela duda-mudak sortzen dira tarte hori /b/-z ala /u/-z, nola bete erabaki ezinik.. Esamoldeak: gaua egunezko euki. (d). Esapidea. Ume txikiak loa aldatuta euki. · Tener el sueño cambiado.
gaubegida, gaubegidia. Antzuola. gaubegira (Antz.). "Gauean lo ez egitea, norbaiten zain edo norbait zaintzen egoteagatik. Gaubegidia jaukanat, etxokoneko Iñaxiña najoiarren, operauta jaon da./ Miren karnabaletaa Tolosaa jun baldin bon, gaubegiria eukikozue gaur.”
gáubela, gáubelia. (d). Izena. Velorio. Lenao gaubelia eitte jakon ilddakuai./ Gaubelara noia aldekora.
gau-éskola, gau-éskolia. (c). Izena. gabeskola. Lehenago, iluntzean, baserriko lanak amaitu ondoren, izan ohi ziren eskolak. Orainago, euskara ikastekoei eman izan zaie izen hori. Nik dakitten apurra San Juanen gau-eskolan ikasittakua dok./ Alfabetatzen emundakua naiz gau-eskolan.
gaugíro, gaugirúa. (c). Izena. Gauez dagoen eguraldia (ona, batik bat). · Estado del tiempo durante la noche (bueno, mayormente). Au da gaugirua au; penia emuten dau obera joatia.
gauguztiko, gauguztikúa. (c). Izena. Eibar. Fiesta que dura toda la noche. Atzo, Katillunian gauguztikúa eiñ dogu lagunok. (Etxba Eib).”
gaupása. (a). Izena. Etxetik kanpora, olgetan normalean, igarotzen den gaua. Biar gaupasa egin biou. GAUPASA EI. content_copy gauguztiko.
gaupasero, gaupaserua. (b). Izena. Gaupasa egin duena.
gáur. (a). Adberbioa. Hoy. Esamoldeak: gáur egunían. (b). Adberbioa. Hoy en día. Gaur egunian lana eukitzia lujua da.
gausereno, gauserenua. (c). Izena. Oñati. Ilargi beteko gauetan egoten den gaugiro berezia. Erropa orreik gauserenuan gozatu dira.
gáutu. (d). du Aditza. Gaua etorri. · Anochecer. Kargau daigun burdixa gautu baiño len.
gautxóri. 1.gau-txori, gau-txoríxa. (b). Izena. Gauez ibiltzen den edozein txori. · Pájaro nocturno. Atzo gabian gautxori aundi bat egaratu jatan aurre aurretik. 2.gautxori, gautxoríxa. (c). Izena. Mozoloa. 3.gautxori, gautxoríxa. (d). Izena. Caprimulgus europaeus. Chotacabras. (Sar.) 4.gautxori, gautxoríxa. (b). Izena. Gauez ibiltzen zalea. · Noctámbulo, juerguista. I gautxori bat eindda ago aspaldixan.
gáuza. 1.gauza, gauzía. (a). Izena. Cosa. Esamoldeak: gauzón, gauzóna. (b). Gauza ona, batik bat jatekoa. Domeketan amanera joaten da bazkaltzera; arek badaki gauzona ze dan. gauza gútxi. (b). Poca cosa. Jentiak gauza gutxi bia dau asarretzeko. gauza grandia. gauza formálik. (a). Esapidea. Cosa buena. Zainduizu ori, orrek eztau gauza formalik eingo ta. Oso erabilia.. 2.gauzak. (c). Izena. Hilekoa (euf.). Andrakumiai gauzak illian bein etortzen jakoz. (AAG Eibes).” 3.gauzia!. (c). Interjekzioa. Vaya cosa! A qué cosas le das importancia... Gaur Elgetara igo juat bizikletan. 4.gauza izan. (b). da Aditza. Gai izan. · Ser capaz; ser apto para algo. Sasoi batian Urkiolaraiño oiñez; oiñ enaiz eskillarak igotzeko gauza./ Larogei urte izan arren oinddio gauza da etxeko lanak eitteko./ Esne au ezta erateko gauza. Esamoldeak: gauza dana. (c). Adjektiboa. gauza eztana. Balio duena, balio ez duena, honelakoetan: Sagar ustel asko dago. Gauza dana batu banasta ontara; gauza eztana laga lurrian./ Zuek kuadrilla aundixa, baiña gauzaeztana geixena. 5.gauzía da.... (c). gauzia zan.... La cuestión es... Lana topauko leuke; gauzia da eztaukala lanerako gogoik./ Bueno, baiña gauzia da amandria pozik lagatzia.
gauzatáko, gauzatakúa. (d). Izenlaguna. adierazkorra A ze nolako. · Menuda... Gauzatako konbestaziñua etara dozue.../ Gauzatako errebistia ekarri dozue... Aldrebesa, inoportunoa, alegia. Goiko testuinguruetan. .
gaza.
gázi. 1.gazi, gazíxa. (b). Adjektiboa. gatzi. Salado, -a. Ensaladia oso gazixa dago. feedback ur gázi. 2.gazi, gazíxa. (d). Adjektiboa. Garratza; sagarrez. Oso gutxi esana; garratz da arrunta.
gazi-géza, gazi-gezía. (d). Ondorengo aipamenean bakarrik entzun dut, "gatzean" zentzuan. Gazi-gezía esan eitten dok. Sagarrai tta. Eta janarin bat gertatzen badabe: “Gazi-gezan ondo ipiñiko ete dok, ik badakik eskua zabal samar ibiltzen da”. Don.” Ez diot besteri entzun. Donatok dio testuinguru honetan bakarrik esan ohi dela. Gatzian da arrunta..
gazikútxa, gazikutxía. (d). Izena. Txerrikiak gatzetan gordetzeko erabiltzen den kutxa. Zurezkoa, harrizkoa edo zementuzkoa. Zemendixa da illik onena gazikutxak txarrikixakin betetzeko. (Lar Antz)”