Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

oilloluma, oillolumía. (b). Izena. Pluma de gallina. Esamoldeak: oillolumia baiño ariñaua. (c). Esapidea. Oso arina.
oilló-lur, oillo-lúrra. (d). Izena. Norberaren etxea, herria. · Palabra metafórica que designa el terruño, por aquello de que las gallinas hacen su vida alrededor de la casa. ““Noberan oillolurra”, ori esan izan da; kanpuan egondako bat etortzen danian, “oillolurrera orraittio etorri da” ero. Klem./ Sekula bere oillolurretik urten barekua zan.”
oillo-míka, oillo-mikía. (c). Izena. Mikatutako oiloa. · Gallina que está con la muda. “Iri jarri jan arpegixa, oillo-mikia emuten don.”
oillo-sálda, oillo-saldía. (b). Izena. Caldo de gallina.
óillotei, óilloteixa. (c). Izena. Oilategia. · Gallinero. content_copy oillótoki.
oillótoki, oillótokixa. (b). Izena. Oilategia. Bai etxe barrukoa eta bai kanpokoa. Gallinero. · Etxetik kanpokoari oillo-txabola ere bai.. content_copy óillotei.
oillotu. (c). Aditza. Oñati. "Kokotu: amilanarse. Desganarse, debilitarse" (Izag Oñ). “"Oillua izatia dok: ser cobarde, apocado." (Izag Oñ)”
oilló-txabola, oilló-txabolia. (b). Izena. Etxetik kanpoko oilategia. · Gallinero.
oillo-zíriñ, oillo-ziríña. (b). Izena. Oilo-kaka. “Bizarrak urtetzeko oillo-ziriña emun bia zala esaten zoskuen mutikotan.”
1.oiñ. 1.óiñ, óiña. (d). Izena. Oinaren luzera (neurri unitatea). · Pie. “Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak. Lau kantoetara, Egixan. Da etxera jun da arotzei esan ei otxen: Onenbeste oiñ da Egixa. Lau kantoetara biña oiñ geixao Gomozkortak. Hil./ Da oiña; burdixa, por ejenplo, oiña esaten jakon, zortzi oiñ, beratzi oiñ esaten jakon. Jul.” Lekuko batek esan digu antzina bazirela oinetan neurtzen zuten «metroak» eta 27 cm duela oin batek. . content_copy oinbéte. 2.óiñ, óiña. (d). Izena. Hanka. Oiñetako, oiñez, etab. arruntak diren arren, oiñ nekez entzuten da..
2.óiñ. 1.oiñ. (a). Adberbioa. Orain. · Ahora. “Nun bizi aiz oiñ?” Esamoldeak: oin ddala. (a). Adberbioa. Orain dela, duela. “ Oin ddala ogei urte asi nitzan lanian.” 2.oiñ. (b). Juntagailua. Orain. · Ahora, ahora bien. “Obe zeunke nerekin etorriko baziña. Oiñ, naixao bozu gelditzia, geldittu.”
óiñago. (c). Adberbioa. oiñao, -u. Orainago, orain dela gutxi. · Hace poco, recientemente. “Oiñago ikusi neban bera, eskua igeltsuan zebala./ Oiñago izan da erregia Naparruan.”
óiñagoko, óiñagokua. (c). Izenlaguna. Orainagoko, duela gutxiko. · De hace poco. “Ameriketan da Eusebio, baiña oiñagoko barririk eztaukau./ Zuk diñozun burrukia igezko jaixetakua zan, baiña nik kontau dotena oiñagokua.”
oiñaldíxan. (c). Adberbioa. Orainaldian, azken bolada honetan. · Ultimamente. “Oiñaldixan gaizki nabill diruz.”
oiñarrazí, oiñarrazixa. "El empeine del pie." (Izag Antz)
oinbéte. (d). Hanka baten neurria. · Pie, la largura de un pie, usada como medida de longitud por los baserritarras. “Iru oinbete dare illaratik illarara./ Oinbete laga zeban bakarrik landaratik landarara.” content_copy óiñ.
oinbíde, oinbidía. (c). Izena. Oinezkoendako bidea; bide estua. · Senda peatonal. “Zuen etxeondotik pasatzen da Goimendirako oinbidia.” Legearen arabera, aberea bakarka bazen, pasa omen zitekeen oinbidetik, baina uztarririk ez. .
óinddio. (a). Adberbioa. oinddiok, oinddiokan. Oraindik. · Todavía. “Oinddio eztago konforme./ Oinddiokan emen zarete? ”