Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

jabóiur, jaboiúra. (b). Izena. jabonur. Jaboia duen ura. Jaboiurakin garbitzen dau bizikletia.
jabonadura, jabonaduría. (c). Izena. ko tablia. Arropari jaboia ematea garbitzeko. JABONADURAKO TABLIA esaten zaio horretarako erabiltzen den oholari. JABONADURAKO TABLIA esaten zaio horretarako erabiltzen den oholari. .
jabóndu. (c). du Aditza. Jaboiaz igurtzi. · Enjabonar. Da gero aura lixibia, ba, jabondu, ta an dana tolosturan ipiñi, sutako autxakin egosi... Hil. Jabondu, da gero uretan, urkorrientan, ur garbixan astinddu. Don.”
jagi.
jái. 1.jai, jáixak. (a). Izena. Festak. · Fiestas. Laster die Elorrixoko jaixak. Pluralean ia beti. Fiesta edo festa ez da ia sekula esaten zentzu honetan.. 2.jai. (a). Lanik egin behar eztako eguna. Aditza ondoan duela erabilia. · Día de descanso laboral. Biar jai artu biot medikuana joateko./ Aurten Paskuetan eztaukagu jairik. Esamoldeak: jai tta aste. (b). Esapidea. Egunero, beti. · Tanto en día laboral como en festivo. Esne partitzen jarduten dau jai tta aste, uda ta negu. jai euki. (b). Esapidea. jai egon. No tener ninguna oportunidad, nada que hacer. Alperrik abill, neska orrekin jai daukak./ Geixao ezpada zaintzen jai dauka pelotan./ Emen lan egiñ ezian, jai dago. ohar bat
jaiégun, jaiegúna. (b). Izena. Día festivo. Jaieguna aillegau ta lan ein biarra tristia da. feedback astégun.
jáiki. (a). da Aditza. jeiki. ohar bat 1.jaiki. jagi. Levantarse. Seiretan jaikitzen da egunero. Grabaketetan JAGI bat agertu zaigu. Eitten zoskun señoriak erlojua zertu, gu goizao jagitzeko, mezetarako, astuen moduan lana eitteko. Eli.. Esamoldeak: jaikíxan. 1.jaikíxan. (c). Adberbioa. Al galope (zaldia, astoa, txakurra). Atzo astuan jaikixan etorri nitzuan kaletik etxeraiño.” content_copy laukúan. 2.jaikíxan. (c). Adberbioa. Bizikletan jarlekutik jaikita. Jaikixan igo najuan Elgetako aldapa guztia. Ant. jarritta.. 2.jaiki, jeiki. (c). du Aditza. Jeikierazi. Umiak siestatik jaiki dabe aittajuna./ Zegaittik jaiki nozu ain goiz? 3.jaiki. (c). zaio Aditza. jeiki. Zakila tentetu. · Empinarse el pene. Orri oiñezkero etxakok jaiki be eingo./ Neska ori ikusi orduko jaikitze jatak. Inoiz adinekoei entzun diegu bazirela antzina "pastillas Jaiki" esaten zitzaienak. Garaiko "Viagra", itxura denez.. 4.jaiki. (d). da Aditza. Ogi orea harrotu. Oria etxian eitten danian eromaixan —oramaixa orreaittik izengo da— “Oria eindda dao? Oria jaikitta dao?” Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi tta, epelian, jaiki eitten dok aura. Don./ Ogixa erriaz doia, ondo jaiki da, jaiki. Don.” 5.jaiki. (c). zaio Aditza. jeiki. Ehiza-aberea bere gordelekutik irten ehiztariak eraginda. Nere muturran aurrian jaiki jatan erbixa. 6.jaiki, jaikíxa. (c). Adjektiboa. Altivo, -a, orgulloso, -a. Ezta persona txarra, baiña jaiki samarra. 7.jaiki, jaikixa. (d). Izena. Harrokeria. Esamoldeak: eukixan jaikixa. (c). Esapidea. Dirua izateak ematen duen harrokeria. Ez gure aberats barrixak asko ekixelako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (SM Zirik)./Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer aora eruan, ezta ilda nun jausi be. (SM Zirik).” Zera diosku idazle eibartarrak: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diren aberats barriengatik esaten da".. 8.jaiki, jaikixa. (d). Izena. Eibar. Garbo. Ikusizu zelako jaikixa daroian zure alabiak. (AAG Eibes)”
jáio. (a). da Aditza. jaixo. Nacer. JAIXO eta bere eratorriak ere bai, mendebal aldera, batik bat.. Esaerak: Goiztxo jaio giñuztan!. Esaera. gu be jaio giñuztan ba!. "Zerbait ikusi ez edo ezagutu ez edo eduki ez duen pertsonak esaten du, bere garaian halakorik ez zelako. Esamoldeak: jaiúa izan. 1.jaiua izan. Esapidea. jaixua izan. Jaiotakoa izan. Ori Elusun jaiua da. 2.jaiua izan. Esapidea. jaixua izan. Trebea izan. Ni enok dantzarako jaiua.
jaiobérri
jaiobérri, jaioberríxa. (a). Recién nacido, bebé. Oinddio jaioberrixa zan aitta il jakonian.
jaiókera, jaiókeria. (c). Izena. Jaiotzea. · Nacimiento. Oso jaiokera txarra euki zeban./ Jaiokeratik eskuko atzaparrak falta jako./ Jaiokeratik da itxua. "Jaiokeratik", batik bat; gutxiago beste kasuetan. .
jaiotégun, jaiotegúna. (c). Izena. Día de nacimiento. Oinddio goguan daukat zure jaioteguna.
jaiotérri, jaioterríxa. (c). Izena. Pueblo natal. Berrogei urte kanpuan eindda gero etorri da jaioterrira.
jaiotétxe, jaiotetxía. (c). Izena. Norbait jaiotako etxea. · Casa natal. Pedro karnazeruan jaiotetxia erre da.
Jaka. Esamoldeak: inddarra Jakan. (c). Esapidea. Indarra falta, indarra auzoan. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea. .
jáke, jakía. (d). Izena. Jaka. · Chaqueta, zamarra. Gure aittajunak jakia jazten zeban, ez txaketia. askotan.” Gure aitonak ez zuen beste hitzik erabiltzen txaketari deitzeko. Gabardina eta bestelako estalgarri handiei ere jake askotan..
jakédun. 1.jakedun, jakedúna. (d). Izena. Jakea jantzita daramana. 2.jakedun, jakedúna. (d). Izena. Gizarte-maila apalekoa.
jáki, jákixa. (d). Izena. Alimento, pero parece que en Bergara solamente se dice asociado a "txarra" o "ona", en frases como esta:. Txakurra gaixoik dago, jaki txarren batek gaitz eindda ero.
jákiñ. ohar bat 1.jakiñ. (a). du Aditza. Saber. Eztakitt zure izena./ Orrek jakin daki (asko dakiela).” Adineko banaka batzuek bakarrik darabilte /z/ pluralgilea: dazkitt, nezkixen, etab.. Esamoldeak: eztakizu asko. (b). Esapidea. No sabes bien. Eztakizu asko zelakuak esan dittuan zuregatik. eztakitt zer, badakitt zer. (b). Esapidea. badakitt zer. No se qué, no se cuantos. Gizurterua nitzala, eztakitt zer badakitt zer. eskumia eta ezkerra nun daukan jakiñ ez. Esapidea. "Ezer ez jakin. Ezer eztok, eskumia eta ezkerra nun daukan etxakik, ta asko iritxixaorik etxuat ezautzen." (Lar Antz)” 2.jakiñ. (b). Aditza. Ohitura izan. Arek badaki zapatutan Anttoninera juaten. Eguraldiaz ere bai: Badaki martixan bero galantak eitten./ Badaki udazken ona eitten. . 3.jakiñ. (c). du Aditza. Gauza ezkutu bat, txori-habiak, batik bat, edo gordailuren bat non dagoen ezagutu. · Saber donde se encuentra una cosa oculta, un nido, por ejemplo. Nik zortzi apixa dazkitt./ Orrek zozo-apixia daki./ Nik arrautza gordaillua dakitt. 4.jakíñ, jakíña. (b). Adjektiboa. Begi-bistakoa, jakinekoa. · Sabido, notorio. Kontu jakiña da ze pasau zan gure Txabolapian./ Ire kasua oso jakiña dok errixan. 5.jakíñ, jakíña. (c). Adjektiboa. Concreto, -a. Ez giñan geratu egun jakin baterako./ Leku jakiñian laga giltzia.
jakíña. (b). Juntagailua. Noski, horixe. · Claro, por supuesto. Eran ein juan da, jakiña, mozkortu.