Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

1.bíar. 1.biar izan. (a). du Aditza. Necesitar. Eskatu bia dozuna. 1.biar, biárra. (a). Izena. Beharra. · Necesidad, penuria. Biarra ze dan eztakizue./ Orrek eztauka diru biarrik. 2.biar izan. (a). Aditza. nork. Aditzaren atzetik jarririk, beharra edo gero gertatzeko ekintza. Noiz ekarri biozu gasoleua?/ Aurten Galiziara joan biot. Aditzaren ondoren doanean, laguntzaile NORKduna eskatzen du: Gero zinera joan biot. Dena dela, aspalditxoan behintzat, joan bia naiz ere asko esaten da.. Esamoldeak: oixe bakarrik biou. Esapidea. oixe bakarrik biajuau, biajonau. Sólo faltaba éso. biá dan modúko, biá dan modukúa. (b). Behar den bezalakoa. Ona, kalitate onekoa Telebisiñua erostekotan bia dan modukua erosi. biá dan modúan. (b). Esapidea. Gabonetan eztago erregaloik. Bia dan moduan ezpadabill Gabonetan eztago erregaloik. 2.biar izan. 3.biar, biárra. (a). Izena. Eibar, Leintz, Soraluze. Lana. · Trabajo. Esamoldeak: biarra emon. Aditza. Eibar. Emplear, dar trabajo. 4.biar, biárra. (c). Posposizioa. Zenbait aditz partizipioren atzetik jarrita, mania, grina. · Manía, ansia excesiva. Se utiliza pospuesto a algunos participios verbales. Ori da jan biarra daukazuna./ Gaurko gaztiak daukazue ibili biarra, Jesus, Maria ta Jose./ Ikasle orrek eukitzen dau preguntau biarra. Erre biarra, gastau biarra, erosi biarra.... Esamoldeak: zoratu biarrian. (c). Ia zoratuan. Eta hain elegante ein auen lana, danok zoratu biherrian itxi gindduen. (AA ArrasEus, 206. o.).” Berdin beste aditz batzuekin: jausi biarrian, errebentau biarrian... Jaustear, lehertzear, alegia..
2.bíar. (a). Adberbioa. bíxar. Mañana. BIGAR ere esaten du zenbaitek.
biarbada. (c). Juntagailua. Beharbada, agian. · Quizás. Nik eztaukat baiña, biarbada Xabierrek bai. Ez da asko erabiltzen. Igual da entzunena..
biar-etzi. (c). Adberbioa. Etorkizunean. Obe dozu papelak lenengotik ondo eittia. Biar-etzi eztakigu ze pasau leiken.
biárgiñ, biargíña. (a). Izena. Eibar. Langilea. · Obrero, trabajador. Amar biargiñeko taillerra dauka. Biar eta biargiñ ez dira berez Bergaran esaten, lan eta langille baizik. Plazentzia eta Eibar aldean oso erabilia denez, oso ezagunak dira Bergaran eta esan ere egiten dira inoiz.”
biárgintza. 1.biárgintza, biárgintzia. (c). Izena. adierazkorra Behargintza; ekintza kaltegarria. · Estropicio. Eztakizu beixak zelako biargintzia ein daben ortuan. content_copy lángintza. 2.biargintza, biargintzia. Izena. Eibar. Oficio, tarea, trabajo. content_copy lángintza.
biarginzale, biarginzalia. Izena. Eibar. Obrerista, sindicalista.
biarleku, biarlekua. Izena. Eibar. Lanlekua.
biarréko. 1.biarreko, biarrekúa. (b). Izenlaguna. biarrezko. Beharrezkoa. · Necesario. Biarreko gauzak pe falta zien orduan. Esamoldeak: bíar-biarréko, bíar-biarrekúa. (b). biar-biarrezko. Muy necesario, indispensable. Biar-biarrekua da Uberako eskolia. biarrézko, biarrezkúa. (b). Adjektiboa. biarreko. Necesario. Biarrezkua bada eingou ori be./ Len pasaportia eskatze zeben baiña oiñ ezta biarrezkua. 2.biarreko, biarrekúa. (b). Izena. Behar dena; aditz partizipioaren ondoren. Esan biarreko guztiak esaittuzu?/ Ezkontzia be ein biarrekua da.
biarreztan, biarreztana. (c). Izena. Ezbeharra, desgrazia. "Behar ez dena", literalki. Kontuz ibili adi, biarreztanen bat egiñenan be.
biarríkez, biarríkeza. (b). Izena. Eibar. Lanik eza, langabezia. · Paro, crisis económica. Gerra batetik besterako bittartian, biarrikeza ixa etenbako gaitza izan zan Eibarren. content_copy lanikéz.
biartu. (b). Aditza. Behartu. Onian ezpadau nai, biartu egin biako dogu. Ez da asko esaten.. content_copy derrigórtu.
biatz. Izena.
bibédar, bibedárra. (b). Izena. Bigarren ebakialdiko belarra. · Hierba del segundo corte. Udazkenian naikua bibedar jaten dabe ganauak.
bíbora, bíboria. (b). Izena. Sugegorria. · Víbora. Biborak oso benenosuak die. content_copy subábibora.
bíbote, bíbotia(k). Izena. bígote. Bigote. Bibotiak laga bia jittuat./ Nik moztukostat bibotia. Pluralean, batik bat. . Esamoldeak: bíbotiak ipíñi, bíbotiak járri. (c). Esapidea. járri. Jarrera gogorra hartu, errespetua jarri. Umiak eztoskue kasoik eitten da bibotiak ipiñi biakoittut. bíbotiak euki. (c). Esapidea. Agindu, aginpidea izan. Etxe orretan andriak jauzkak bibotiak.
bibótedun, bibóteduna. (b). Izena. Bigotudo. Azen.: bíbotedun ere bai.
bídar. (a). Izena. bíder. Aldiz. Veces. Milla bidar esan dost berdiña. Bidar ezin da ordinalekin erabili: «irugarren bidar» ez. Eta aldiz, ostera, bai. «Bat bidar» ere ezin da esan. .