Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

burutazíño, burutaziñúa. (c). Izena. Burura etortzen zaigun ideia edo asmo arraroa. · Ocurrencia; normalmente estrafalaria o caprichosa. Eztakitt ze burutaziño euki zeban gabeko ordu orretan gurera ate-joka etortzeko.
burutik joanda egon. Esapidea. Zoro samartuta egon. Ori puxkat burutik joanda dago.
burútik-beráko, burútik-berakúa. (b). Izena. Meningitis. Txikittan burutik-berakua pasautakua da ori. Esaldi hau norbaiti «kokolo» deitzeko modua ere bada..
burútu. 1.burutu. (c). du Aditza. Karrerarik egin, arterik hartu (ezin). Ezin alboan duela ia beti. · Aguantar, soportar. Alaba gaztenakin burutu ezindda ei dabill familixa guztia./ Ezin ddou burutu arratoiekin. ZEREKIN burutu.. 2.burutu. (c). da Aditza. Gariari, artoari eta burua egiten zaion edozein landareri burua hazi. · Crecer la espiga, la mazorca, etc. Artuak laster burutuko die.
burúzkainka. (c). Adberbioa. Buruz gainka. Kokoteraino. · Hasta la coronilla. Lanez buruzkainka nabill aspaldixan. Esamoldeak: burúzkainka eiñ. (c). Esapidea. Amorratu eragin, gogait eragin. Mutiko demonio orrek buruzkainka eitten dotsa amandriai.
burúzuri, burúzurixa. (b). Adjektiboa. Ilezuria. · Persona de pelo blanco. Buruzuri batekin ikusi juat ire anaia.
burzaldi, burzaldixa. (d). Izena. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi motza. Burzaldixa, aura ibiltzen zan trongotarako, egurrak erabiltzeko. Don.” content_copy burdi-motz.
burzesto, burzestua. (d). Izena. Hurritz makila trentzatuz egindako burkaxa duen gurdia. Burzestua da kajia orrekin trenzauakin einda. Angel.” content_copy burtési.
búskan ibílli. (c). Esapidea. buxkan ibilli. Zerbaiten bila ibili, txakurra, adibidez. Baita pertsona bat, disimuloz, zerbaiten bila edo zerbaiten atzetik dabilela somatzen dugunean zerbaiten buskan dabilela esan ohi da errezelo txarrez. · Andar buscando, andar husmeando, por ejemplo un perro, o una persona que busca algo con disimulo. Kazari ori askotan ikusten dot gure sagastixan eta zerbaitten buskan ibiliko da (sagarrak, gaztainak...)./ Ori ezta gurera berbetara bakarrik etorri, zerbaitten buskan ibiliko da./ Txakurra batera ta bestera dabill, zeozen buskan. Txakurrari zera esan ohi zaio bila has dadin: Buxka, txakurra, buxka!.. Esamoldeak: buskan erakutsi. Esapidea. "Educar al perro. Gaztetatik buskan erakutsittakua zan txakurra." (SB Eibetno).
bústi. 1.busti. (a). da du Aditza. Mojar(se). 2.busti. (c). du Aditza. lagunartekoa Harreman sexuala izan. · Au sekula usatzekia da ero. Gizonai be ala esango jako. Gizon au oinddio bustitzeke jak, sekula aprobatzeke jak. Don.” 3.busti. (c). du Aditza. Sobornar con dinero, huntar. ohar bat content_copy untáu. 4.bustí, bustíxa. (a). Adjektiboa. Mojado. Esamoldeak: busti ala siku?. (c). Cara o cruz, cuando se realiza la suerte con una piedra plana, mojada con saliva. Busti ala siku, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri txaplata bat: “Busti ala siku?”. Don.” Diruaz egiten denean kara o kruz. .
busti-lior, busti-liórra. (d). Izena. Estali gabeko lekua. Lekuzko kasuetan ia bakarrik. · Intemperie . Gaur eitxen da uztarri bat, da aura apurtzen danerako ortxe eongok ori; bota askara, da beste zortzi-amar urtian be antxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Da kitto. Busti-liorrian laatzen bozu, gaur busti eta biar sikatzen bada, alkortzen da. Ta akabo! Juaten da ura, arek eztau balio. Sebas.”
busti-otz, busti-ótza. (d). Izena. Aldi berean bustia eta hotza den eguraldia, barazkiendako-eta oso txarra. Loriandako busti-otza dok txarrena. Klem.”
bustondo, bustondúa. "La post-lluvia. Bustondo ederra." (Izag Antz).”
butróe, -i
butróe, -i, butróia. (c). Izena. Errekan arrantzan egiteko sarezko tramankulua. · Buitrón, butrino. Bezperan ipinittako butroiak ikustera joan giñan; bi amorraiñ eta eskaillu pillia zeren.
búzkantz, buzkántza. (b). Izena. Ardi odolez eginiko odolosteak. · Morcillas de sangre de oveja. Buzkantzetarako dao ardi au. Buzkantz-ardíxa. Onek zer? Da onek buzkantzardittarako jauzkat. Kentzeko asmuan ero, buzkantzak eitteko. Don.” Duela berrogei bat urte arte edo ardiaren urdailak hestetzat hartuz eta hauek odolkiz, berdura xehetuz eta abarrez betez (ez dakit zehatz formula) PASTORE AUNDIXA eta PASTORE TXIKIXA izeneko buzkantz handiak egiten ziren. JANGOIKO AUNDIXA eta JANGOIKO TXIKIXA ere esaten omen zaie leku batzuetan. (?)..
buzkantz-árdi, buzkantz-ardíxa. (d). Izena. Ardi zaharra.
búztan. buzten. Azentua bietara entzun daiteke: iru buztán edo iru búztan. . 1.buztan, buztána. (a). Izena. buzten. Isatsa. · Rabo Beixak buztanakin jo nau. Esaerak: 1.buztan, buztána. (a). Izena. buzten. Isatsa. · Rabo Beixak buztanakin jo nau. Esamoldeak: txakurrán buztanán modúan béti átzian. (c). Esapidea. Beti atzera gelditzen direnei esan ohi zaie. 2.buztan, buztána. (c). Izena. buzten. Zakila. Besua lakotxe buztana jeukan. Taberna giroan, batik bat..
buztándu. (c). du Aditza. lagunartekoa Zakildu, buztanaz larrua jo. Ori be, deskuidatzen bada, laster buztanduko juau.
buztángorri
buztángorri, buztángorrixa. (d). Izena. Phoenicorus ochuros. txinbo buztangorri. Colirrojo. Txori txikia.