Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

déstera
déstera, désteria. (c). Izena. éstera, desterarri. Pedalez mugitzen den zorroztarri borobila. · Rueda de afilar que se impulsa a pedal. “Ganbarako desteran zorrozten zien kutxilluak.”
desterrau. (b). Erbesteratu. · Desterrar
detallau. (b). du Aditza. Detallar. “Len ori zeuan: lapurrak bai lenengo Bergaran-ero urtebete bat; ondo gauzak detallatzen zienian Santoñara-ero; fuera, e. Errespetua bai, e; oin gutxitxo oixe dago, oin billurrez bizi ga. Hil.”
détalle, détallia. (a). Izena. Detalle. Esamoldeak: detalliak artu. (b). Aditza. Coger los detalle. “Arek detalle danak artukotsu.”
dezente. dexente. 1.dézente. (a). Zenbatzailea. dexente. Bastante(s). “Jente dezente etorri da jaialdira./ Perretxiku dezente dago aurten.” Izenaren atzean normalean, baina aurretik ere entzuten da, zuzena den ez dakidan arren: Dezente diru batu dou. Bakarrean ere bai: Dezente ikusten da minifaldia. Sekula ere ez adjektiboaz edo adberbioaz: "dezente politta", "dezente urriñ". Horrelakoetan: bastante politta, bastante urriñ, urriñ samar.... 2.dézente, dézentia. (b). Adjektiboa. Handi samarra. · Bastante grande. “Zaparrara dezentia ein ddau./ Mozkor dezentia arrapau giñuan atzo.” 3.dézente, dézentia. (b). Adjektiboa. Itxurazkoa, on samarra. · Aceptable, decente. “Eztaukat erropa formalik, jertse au da dezentiena.”
dezidídu. 1.dezididu. (b). du Aditza. Erabaki. · Decidir. content_copy erabagi. 2.dezididu, dezididúa. (c). Adjektiboa. Ausarta. · Atrevido, -a, decidido, -a. “Beti izan da dezididua.”
dí-dá!. (c). Onomatopeia. "Ziszás, onomatopeya del acto de golpear." (Etxba Eib). “Di-da, bi muturreko emon jotsan da lurrera.”
di-di-di. Onomatopeia. ti-ti-ti. "Tartamudez; no poder decir algo correctamente. · Esan ezina. “Azkenian berba eiñeran be, di-di-di-di urtetzen desta, ezin esan." (SB Eibetno)” ohar bat
diábru. 1.diabru, diabrúa. (a). Izena. El diablo. “Infernuko diabrua baiño okerraua da.” Etsaixa ere deitzen zitzaion eliz giroan. . Esamoldeak: diabrua baiño okerraua izan. Esapidea. Oso okerra, bihurria izan. “Diabrua baiño okerraua zan txikittan. ” diábru gúztiak bat éindda be oláko olakóik. (d). Esapidea. Expresión de asombro. 2.diabru, diabrúa. (a). Adjektiboa. Okerra. · Travieso, -a. “Mutiko diabru onekin ezin ddot burutu.” "Díabru" da zenbait pertsona bihurriren ezizena. .
diabrukeríxa. 1.diabrukerixa, diabrukerixía. (b). Izena. Sorginkeria. · Diablura, misterio, fatalidad. “Motor onek badauka diabrukerixan bat ez arrankatzeko.” content_copy demoníokerixa. 2.diabrukerixa, diabrukerixía. (b). Izena. Bihurrikeria. · Diablura, travesura. “Txikittan makiña bat diabrukerixa einddakua da.” content_copy demoníokerixa.
díar, diárra. (a). Izena. Deiadarra. · Grito, llamada en voz alta. “Baten baten diarra entzun da./ Polizian kontrako diarrak eittue manifestaziñuan.” Esamoldeak: díarka. (a). Gritando, llamando a gritos. “Umiak diarka baten dabitz./ Manuel, ama zuri diarka dabill.” díar eiñ. (a). dio Aditza. Deiadar egin, deitu. · Llamar. “Biar, goizeko zazpiretan diar eidazu./ Barzelonatik diar ein ddotsue telefonotik.”
dibersíño, dibersiñúa. (b). Izena. Diversión.
dibertídu. (a). da du Aditza. Divertir-se.
dibujo. 1.díbujo, díbujua. (a). Izena. Marrazkia. 2.díbujo, díbujua. (a). Izena. Egurraren hariek sortzen duten marrazkia. “Au erdiko biotza da, ezta, da onek emetikan baztarrera asko be dibujo ero lora, beta loratsuaua dau. Juantxo.”
die-kanpo, die-kanpue. Izena. Aramaio. Garai bateko ezkontza bidaia. “Die-kanpoa juetie, ba orduen juete zan egun bireko ero noabaittea. (Orm Aram). ” Etim.: "Día de campo"..
diférente, diférentia. (a). Adjektiboa. Diferente. “Bi anaiak oso diferentiak die.” content_copy desbardiñ.
diférentetu. (c). da Aditza. Volverse diferente una cosa. “Bizimodua lendik asko diferentetu da.”
diférentzia, diférentzia. (a). Izena. Desberdintasuna, aldea. · Diferencia. “Diferentzia aundixa etara zotsan.” content_copy alde.
dífuntu, -o, -a, dífuntua, -ia. (b). Izena. defuntu (g), defunta (e). Difunto, -a. “Difuntuak pe botau eitten dabe erri batzuetan./ Uriona difuntuak irabazi juan urte aretan karreria.” Defuntu, -a ere bai adinekoek..