Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

íldako, íldakua. (a). Izena. ilddako. Muerto, cadáver. Zazpi ildako Frantzian atrako baten./ Ildakua kanposantura eruan dabe.
ilddía. (d). Izena. Hil-deia. Norbait hiltzen zenean deiadarraren bidez baserriz baserri abixua pasatzeko sistema bitxia, antzina, 1920 aldera, galdu zena Osintxun. Horrela kontatu digu Hilari Gantxegik: Lenguan egon zan emen Rafael etorritta ta esaustan eze: Gure amak diño e, oiñ iñor iltzen danian ba eskelia, ezta? eta bere ama, bere ama Anizeta gaztia zanian-da ei zan ilddia, esaban; eta bai. Neu eskolan nebillela ero galdu..., neuk beratzi urte inguru neuzkanian ero ilddia galdu zan. Por ejenplo Migel il dda Bergaan, ezta, eta ori il ddan moduan ba besta (beste) bat; eta Bergatik etorren ba, Bergaan e, an egon zan salidia (hil-deiarena) ba olako etxetan. Arek eiñ euparia eta olako etxian Fulano il ddala. Eta gero ari kontestaziñua... Gizakumia danian Oso deigarria da basoari ilddia botatze eta honen erantzuna jasotzat emate hori. Siniskera animisten lekukoa dirudi. Anizetak ere eman digu usadio honen berri..
ílddu, ilddúa. (d). Izena. gari-ilddu. Galburua beltz uzten duen gaitza. Don. ohar bat
il-draun. Eibar. "Campana que tañe a muerto." (SB Eibetno).
ilentxa, ilentxia. (d). Izena. illentxa, ilintxa. Egur-zati erdi egosia. · Carbón mal cocido Puntia sartzen bazan lurretan, aura egosteke geatze zan. Ari esate akon ilentxia. Mateo./ Aizia zeiñ aldetati jotzen daben..., bestela geatuko da alde bateti ziero erreta txendorra, da bestekaldetik illentxia. Jose./ Ilintxia ba, iketza eitten asi baiña ein barik geatze zana; orrek e jeneral ixate zian baztarreko ertzetan da geatzen zianak. Cand.”
ilentxa-txendor, ilentxa-txendorra. (d). Izena. Ondo egosi gabeko egurrekin, ilentxekin, egiten zen txendorra.
ílgora, ílgoria. (c). Izena. Hilargia hazten dagoeneko sasoia. · Luna creciente. Ilgoran ala ilberan gare? ilbarrixan gare dio ilgoran gaudela esateko..
ilkánpai, ilkanpáia. (c). Izena. Norbait hiltzen denean jotzen den kanpaialdia.
1.ill. il. 1.il. (a). da du Aditza. Morirse, matar. 2.ill. (c). Aditza. Boleta jokuan, marka hobetu. Bost jo jittuk bi bolatan. Eztok txarra. Ezetz iñok il, bost euro! content_copy ondu. 2.ílla. (c). Izena. Muerto. Atzo Plazentzian zazpi illak. Txiste gisa entzuna, ill hitzaren zentzu bikoitzagatik. Osterantzean oso gutxi, ildako erabiltzen da eta ia beti. 3.ílla. (c). Adjektiboa. Apagado, de poca vida, muerto. Erri illa da Eskoriatza./ Ain persona illa zela izan leikien.
2.ill, illa. (c). Izena. Mes. Joan dan illian izan zien San Fermiñak.
illabéte, illabetía. (a). Izena. illebete. Mes (uno, si no se especifica más). Iru illabete pasaittu gaixoik./ Etzan etorri eztakitt zenbat illabetian. Illabete zenbatzaileekin; ill, bestela. Dena dela, sarri hausten da arau-usteko hau. .
illára, illaría. (a). Izena. Fila, hilera, renglón. Perretxiko illaría zeuan pagopian./ Ezkerreko illaran amar lagun dare. Esamoldeak: illarán. (a). Adberbioa. En fila. Ala, jarri danok illaran.
illárgi, illargíxa. (c). Izena. Luna. I(r)etargi da arrunta, baina Bergarako zenbait etxetan illargi esaten da. Guztietan, berriz, illargi betia. . Esamoldeak: illárgi béte, illárgi betía. (b). Luna llena. Illargi betia dago ta eztaukat farol biarrik. Ostera, biar da ilbete, esan ohi da, eta nekez biar da illargi betia.. content_copy iretargi oso.
illárra, illarría. (c). Izena. botanika. Brezo. ohar bat
illati. content_copy illínti.
ílle, illía. (a). Izena. ule (Lein., Oñ., Ub., Ang.). Pelo. Eratorri guztiak ere, goian aipaturiko eskualdeetan, ule-rekin.. Esamoldeak: illia zurittu. (b). Aditza. Ile zuriak irten. illía jo. (d). Aditza. Artilea idaurrez edo makilaz jo harrotzeko. Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp.” ílle zúri, ílle zuríxa. (b). Izena. Cana. Ille zúrixak dauzkazu. illeurri, illeurrixa. "La (oveja) que tiene poca lana." (Izag Antz)
illégorri, illégorrixa. (c). Pelirrojo.
illégun, illégunak. (d). Izena. Don.ren arabera, agostuaren lehenengo hamabi egunak. Esaera da egun bakoitzeko eguraldiak adierazten duela hurrengo urteko hilabete bakoitzekoa. Lehenengoak urtarrilekoa, bigarrenak otsailekoa, eta horrela. Beste leku batzuetan urteko lehen hamabi egunak izan ohi dira illegunak.