Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

txírriki-txárraka. (c). Adberbioa. txárraka-txárraka. Nahikoa lanekin, apurka-apurka; baina hala ere ibili, egin..." (Andar, hacer...) poquito a poco, con cierta dificultad. Edade aundixa be badaukau ta... emen gabitz txirriki-txarraka./ Arek txirriki-txarraka azkenian titulua etara eingo jok. Zaharrez, batik bat..
txírrin. 1.txirriñ, txirríña. (c). Izena. Timbre. Gaur despertadoriak eztost txirriñik jo. Ate-kanpokoari tinbre gehiago txirriñ baino. . 2.txirriñ, txirríña. (c). Izena. haur hizkera Zila.
txirrínbola, txirrínbolia. (d). Izena. txirrindola. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen jostailua. · Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. Txirrinbolia, banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat okertuta. Klem.” Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta. .
txirrínboletaka. (c). Adberbioa. txirrinboletan. Zilipurdika.
txirrindola. Izena. Eibar. Antzina, bizikletaren gurpila. txirringa. Izena. Eibar. "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa. · Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirrindula, txirrindulia. Izena. Eibar. Bicicleta.
txirringa. Izena. Eibar. "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa. · Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirrinka. txirringa. 1.txirrinka, txirrinkía. (d). Izena. Hala deitzen zaio gurdi zorrotzaren gurpil-uztauari, polea-gurpilari eta gisa honetako beste zenbait gauzakiri. 2.txirrinka, txirrinkía. (d). Izena. Zurezko edo burdinazko uztaua, haurrak jostailutzat erabiltzen zutena. Txirrinkiakin kamiñuan ziar ibiltze giñan, makilla batekin manejauta. content_copy txirrínbola. 3.txirrinka, txirrinkía. (d). Izena. Leintz. Rueda. Adineko zenbaitek gurpilaren adiera guztietan darabil hitza. .
txirrípitiñ, txirrípitiña. (d). Adjektiboa. "Un niño de mal contentar y mal humor. Txirripitin xaok: está disgustado." (Izag Oñ).
txirrískilla
txirrískilla, txirrískillia. (c). Izena. serinus serinus. txirristilla. Txori kantari txikia. Serín Kantari ona da txirriskillia. Txirriskilla eta kardutxoria berdin samarrak, baina bi klase direla dio Don.k: Kardutxorixa beti karduan da txirriskillia beti azixan. .
txirristara, txirristaria. (c). Izena. Oñati. "Isurkin apur bat. · Lo que se saca en un tirón al ordeñar." (Izag Oñ).
txirrístu, txirristúa. (c). Izena. xirristu, irristo (Oñ.), zirriztu (Lein.). Zirriztura, zirrikitua. · Rendija. Ganbarara txirristuetatik demaseko aizia sartze zan./ Dana txirristua da etxe aura. content_copy txirristúra. Esamoldeak: txirristúan laga atía edo béntania. (c). Esapidea. Dejar la puerta ola ventana entreabierta. Bentania txirristuan lagaizu, bero eitten dau ta.
txirristúra, txirristuría. (d). Izena. Zirriztua. Haizea edo zerbait pasa daitekeen bitarte estua. Saietera eta antzeko leihoxkez esan ohi da, batik bat. · Resquicio. Se dice sobre todo de las saeteras o de cualquier ventana diminuta y alargada. Etxiak eta be, lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero..., txirristura bat. Klem./ Basarrixak bero eukitzia ezta erreza dauken beste txirristurakin. content_copy txirrístu.
txirritola, txirritolie. Izena. Leintz. Kiribildutako argizari mehea.
txirri-txírri. 1.txirri-txirri. (b). Onomatopeia. txarra-txarra, txiri-txiri (Eib.). Poliki-poliki. Arek, txirri-txirri, lan ugari eitten dau./ Banoia txiri-txiri, txara txikira txoritxara. (AAG Eibes)./ An ibiltzen da txirri-txirri, txarra-txarra. 2.txirri-txirri. Onomatopeia. "Ardatzen, burpillen edo goruen zaratia, esate baterako. Txirri-txirri, badabil gure ama goruetan." (SB Eibetno).”
txírrixo, txírrixua. (b). Izena. txírrixuan laga. Chorro de líquido. Gure itturrixak udan txirrixo txikixa dauka./ Egundoko odol-txirrixua botaiaz eruan zeben ospittalera. TXÍRRIXUAN LAGA. Uraren txorroa zabalik laga. Txorrua txirrixuan laga dozu. .
txírta.
txirta
1.txirta, txirtía. (d). Izena. emberiza citrinella. Ormatxoriaren tankerako txoria. Escribano cerillo. Txirtia. Oso gutxi ikusten dok emen, ota puntetan da, illuna papar gorrixakin. Don.” 2.txirta, txirtía. (d). Izena. Harri koxkor xehea. · Gravilla. 3.txírta, txírtia. (d). Izena. Oñati. Iruri xe-xehea. · "El pedacito de carbón que pasa la criba." (Izag Oñ)