Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

zíriñ, ziríña. (a). Izena. Hegazti-kaka. · Excremento de ave. “Ziriña darixola ibiltzen die usuak.” Beste abere batzuenari ere esan dakioke oso birina denean, beherakoaz daudenean eta. .
zirinddu. (d). da du Aditza. Zirinez zikindu. “Txal gaztiak baztarra guztiak zirinduittu.”
ziripote, ziripotia. (d). Izena. Oñati. Gezurra. “Ziripote ederra sartu xoskuk orrek.”
ziri-sartzáille, ziri-sartzaillía. (c). Adjektiboa. Ziriak sartzen dituena. · El/la que miente o engaña con habilidad. “Zirisartzaillia, gizurrakin egixan zera esaten dabena. Egixan kolorian gizurra esan da zirixa sartu. Klem./ Alakua zan gure Trapu-trapu ziri-sartzaille okerra. (SM Zirik).”
ziríttu. 1.zirittu. (d). da Aditza. Landareari barruko zila, ziria, garatu. content_copy zílddu. 2.zirittu. (d). da Aditza. Ziriz enborra erdibitu. 3.zirittu. (c). du Aditza. lagunartekoa Larrua jo norbaiti. Oso tabernakoa. · Follar a alguien un hombre. Muy de taberna. “Lagaidak neri, laster zirittuko juat eta.” 4.ziríttu, zirittúa. (c). Izena. Ziritze saioa. “Azelakotxe zirittua emungo notsaken baztarreko ari.”
ziri-zulo, ziri-zulua. (d). Izena. Txondorrari egiten zaion zuloa bizitasuna emateko. “Ziri-zulua, baiña zulo aundixa ezta biar izeten, bakarrik arnasia artzeko beste. Cand.” Goialdean edo behealdean egiten ziren. Sin. subegi (Eib.). content_copy ondozulo.
zirkiñ, zirkiñe. Adjektiboa. Leintz. Avaro, roñoso. (Aran Gatz).
zirkinzúlo, zirkinzulúa. (c). Izena. Rincón, escondrijo. “Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem./ Etxe arek badauka makiña bat zirkinzulo./ Beian euki giñuan zirkinzulo bat. Labe ta danak aintxe. Aniz.”
zírku eiñ. (d). Esapidea. Zirkin egin, txokea ebitatu alde batera eginez. · Esquivar la colisión. “Zirku eiñ dau ero. Ola bat zuzenian datorrenian, ra!, albora aldeta; zirku eittia. Ume bat aintxintxika doianian, ra! albotik zirku in jao. ”
zírri, zírrixa. (b). Izena. xirri. Toque furtivo. “Zirri edarrak eitten dotsa kriadiai.” Ik. Toribio Etxebarriak nola definitzen duen ZÍRRI EI. Esamoldeak: zírrika. (b). Adberbioa. Zirriak egiten.
zirrí-zórro, zirrí-zórrua. (d). IzenaOnomatopeia. Arnasa hartzerakoan egiten den zarata txarra. · Se dice del ronroneo al respirar. “Pulmoietatik izurrauta dago. Arnasia artzerakuan egundoko zirri-zorrua etaratzen dau.”
zirriborrau, zirriborraua. Adjektiboa. Marrazkiak dituena; estanpatua. (Lar Antz).
zirríborro. 1.zirríborro, zirríborrua. (c). Izena. Garabato. “Lapitzakin ero zerakin eitten dien borroiak, garabatuak. Zirriborrua besteik eztau eitten orrek eta; umiagaittik. Klem.” 2.zirríborro, zirríborrua. (b). Izena. Oñati. "Cosa mal hecha, revuelta. Zirriborro bat eiñ: naaste bat eiñ." (Izag Oñ).
zirrimarra. zirriparra.
zirrinddára. 1.zirrinddara, zirrinddaría. (d). Izena. Lur sail luze eta estua. · Franja de terreno larga y estrecha. “Kamiño onduan dauke zirrinddara bat ezetarako eztana.” 2.zirrinddára, zirrinddaría. (d). Izena. Ilara estua, landareena, adibidez. · "Fila sutil" (Etxba Eib). “Ortu baztarrian erein ddot porru-azi zirrinddara bat.”
zírt ero zárt eiñ. (b). Esapidea. Erabaki bat hartu. · Decidirse por una u otra cosa. “Dudan nago, baiña laster zirt ero zart ein biakot.”
zírti eta zárta. (c). Adberbioa. Kolpeka ezker-eskuma. · A golpes. “Lengo maixuak zirti eta zarta ibiltze zittuan umiekin.”
zirtí-zarta. 1.zirtí-zarta, zirtí-zartia. (d). Adjektiboa. Zirt edo zart erraz egiten duen pertsona. · Se dice de las personas muy decididas. “Pantxika beti izan da zirti-zartia.” 2.zirti-zarta. (c). AdberbioaOnomatopeia. Jotzearen onomatopeia. “Zirti-zarta, egundukuak emun jotxan.”