Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

atekriskéta, atekrisketía. (c). Izena. atekisketa. Picaporte. Atekisketa gaiñeko danak dorauak./ Konde gaztia, gizon alako... gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen-da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus)”
atémarko, atémarkua. (b). Izena. Marco de puerta. Antxitxiketan nendorrela atemarkua jo eta kriston gaztaikua artu najuan.
atenzíño, atenziñúa. (a). Izena. Atención. Esamoldeak: atenziñúa emun. (c). Llamar la atención. Zelako jardiña dauken... atenziñua emutekua./ Da ola atenziñua emun kuartelian, sarjento zaztarren batek entzuten baldin bazoskun. Don.”
áterpe, áterpia. (b). Izena. Euriak jotzen ez duen lekua. · Lugar donde se está a resguardo de la lluvia. Eurixa asi zan da arbola baten azpixan billau giñuan aterpia.
atérrarte, atérrartia. (b). Izena. Aterrunea. · Lapso entre dos chaparrones. Aterrartia aprobetxauaz letxugatara noia. content_copy atérruna.
atérri. (a). Adberbioa. aterrik. Ateri, euririk gabe. · Escampado. Guazen aterri dauan bittartian. ATERRIK ere esaten da. «Aterri-rik», ziur asko. .
atérruna, atérrunia. (c). Izena.
atértu. (a). du Aditza. Euria gelditu. · Escampar, parar de llover. Eztau atertu gau guztian.
atesaiétera, atesaiéteria. (d). Izena. atesaietara. Kanpoko atea bi zatikoa denean, goiko zatia. Behekoari ate, soilik. content_copy ateérdi.
atétranga, atétrangia. (c). Izena. Tranca de puerta. content_copy tránga.
atetxákur, atetxakúrra. (b). Izena. Aterako egokia den txakurra. · Perro idóneo para guardar la puerta. Nai bozue, neuk jaukat zuendako moduko atetxakurra politta.
ate-txóri, ate-txoríxa. (d). Izena. Quicio de puerta. Don.
atezúlo, atezulúa. (c). Izena. Ate bitartea. · Resquicio de la puerta. Onek basarriko atiok, bakizu, onek, bi zatiko ate onek; gu joan da, gabian ixi-ixilik atezulotik begira, Mikaela pipia erretzen. Eli.” Sarraila-zuloari ere deitzen zaio atezulo..
aton, atona. Antzuola. "La persona bien aseada y compuesta." (Izag Antz).
atondu. Aditza. "Componerse." (Izag Antz).
átorra, átorria. (d). Izena. Antzinako gizon-alkandora luzea. · Camisa antigua de hombre. Nik aittajuna ezautu naban, da arek atorra esate otsan. Eunezkua, belaunetaraiñokua. Don.” Ehunezkoa, belaunetarainoko luzea eta praken barrutik erabiltzekoa zela diosku. .
atrásau. 1.atrásau. (a). Aditza. Atrasar. 2.atrásau, atrasáua. (b). Adjektiboa. Atrasado, -a. Ori munduko gauzaik atrasauena dok.
atráso, atrasúa. (b). Izena. Atraso.
atrébentzia, atrébentzia. (c). Izena. Atrevimiento. Atrebentzia bia da gero ori esateko. Esamoldeak: atrebentzia ez bada. (c). Esapidea. Zerbait delikatua galdetzeko edo esateko sarrera formula. Atrebentzia ezpada, zenbat urte daukazu?