Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

ao-sápai, ao-sapáixa. (b). Izena. Aho-sabaia, aho barruaren goi partea. · Paladar. Ao-sapaixa erre jat esne berogixa eratearren. ohar bat
aózabal, aózabala. (b). Adjektiboa. Esan behar eztakoak edo ganoragabekokeriak esaten dituena. · Imprudente en el hablar. Eziozu kasoik eiñ, aozabal utsa da ta. Esamoldeak: aozabalik egon, geratu. (c). Esapidea. Txundituta, liluratuta egon, geratu. Aozabalik egon giñustan denpora guztia Azoreetan ango paisajiakin.
aózabalka. 1.aózabalka, aózabalkia. (b). Izena. Bostezo. Konferentzia aspergarri artan, dana zan aozabalkia ta lozurrunkia. 2.aózabalka. (b). Adberbioa. Bostezando. Goiz guztia aozabalka pasau dot. content_copy arrósinka.
ao zatarréko, ao zatarrekúa. (c). Adjektiboa. ao zatar. Malhablado, -a. Erdeldun orrek e, ao zatarreko jentia dala, beti maldeziñua ta, zea ta. Don./ Ao zatarra don auraxe be ba, solamentian. Sin. min zikiñeko.. content_copy mín zatarréko. feedback mín garbíko.
apai.
ápaiñ. 1.apáiñ, apáiña. (d). Adjektiboa. Txukuna, dotorea. · Elegante. Oso gizon apaiña zan. Gutxi erabilia. Adberbio gisa gehiago. . content_copy dotóre, txukun. 2.apaiñ. (c). Adberbioa. Txukun, dotore. · Elegante. Jai egunetan, apaiñ-apaiñ jantzi tta mezetara juaten giñan. content_copy txukun, dotóre.
apáinddu. 1.apainddu. (c). da du Aditza. Dotore jarri. · Adornar(se), poner(se) elegante. Erromeixara juan aurretik, orduan be eitten giñuzen alegiñak apaintzeko./ Kardia artu ta apaindduizu beixa ferixara eruateko. Esamoldeak: altáre nausixán modúan apáindduta. (c). Esapidea. Dotore jantzita, orraztuta, pintatuta, doazen emakumeengatik esan ohi da, ironiaz edo kritika guraz. · Adornada como el altar mayor. Dícese de las mujeres muy preparadas, con sorna. Ezkondua izan arren or ikusikon edozein astegun buruzurittan altare nausixan moduan apaindduta./ Bai neska, ezautukozu, altare nausixan moduan apaindduta ibiltzen dan puxika bat. 2.apainddu. Aditza. Botatako egurrari adaxkak kendu. Arek botatakuen, trixkia esate ako, urrengo apainketia, arek apainddu. Jose.” content_copy triskau, sóilddu.
apainduríxa, apaindurixía. (c). Izena. Apaingarria, edergarria. · Adorno. Gure gazte-denporan etzuan oin beste apaindurixa, baiña orduan be eitten giñuzen alegiñak dotoretzen./ Andra orrek etxon ibiltzen astegunian be apaindurixa faltaik. content_copy apaingárri.
apaingárri, apaingarríxa. (d). Izena. Adorno. content_copy apainduríxa.
apainketa. 1.apainketa, apainketia. (c). Apaintze jarduna. 2.apainketa, apainketia. (d). Botatako egurren adar ebatea. · Operación de despojar de ramas la leña derribada. Ori aiskoriakin botatze zan beintzat; arek botatakuen urrengo apainketia, arek apainddu; trixkia esate ako ari, eta aura einddakuen ebaitze zan egurra. Jose.” content_copy triska.
ápal. feedback apal, apal.
apála, apalía. (b). Izena. apal, apalda. Balda, estante. Erropak ondo tolostu armaixo-apaletan./ Sukaldeko apalan aaztu jat giltzak./ Apaldak pai, apaldak. Bigarren apaldan dare. Don.” Arasa eta apala sinonimo antzera erabiltzen dira gaur. Dena dela, paretan daudenak, platerak, apaingarriak eta horrelakoak uzteko, gehiago dira arasa eta armarioetakoak apala..
apáldu. 1.apáldu. (d). da du Aditza. Umildu, mantsotu. · Amansar(se). Gaztetan elementu edarra izandakua da baiña aspaldixan majo apalduta dago./ Arrokerixa ugari dabik oiñ, baiña ikusikok, soldauxkan apalduko abe. content_copy otzándu, mantsótu, umílddu. 2.apáldu. (d). da Aditza. Pilan dagoen belarra berez bajatu. Berdin garoa, lurra, etab. · Abajarse, reducirse por su propio peso la altura de un montón de hierba, por ej. Pillan dagon bedarra denporiakin apaldu eitten da.
apáluna, apálunia. (d). Izena. Eibar. "Porción o parte rebajada de una cosa. Burpill onek apalunia dau eta salto eraitten detsa burdixari.
apápa. (a). Adberbioa. haur hizkera Haur-hizkeran, etxetik kanpora. · En el lenguaje infantil, fuera de casa. Hodeitxok apapa joatia nai dau, ta jantzi zuk pe botak./ Ama apapa dago.
apapuski, apapuskixa. (b). Oñati. Zapaburua. · Renacuajo. content_copy zapabúru.
apar, aparra. Antzuola. Nata. Esniak zaukan aparrakin pastela iñ dot. (Lar Antz).” content_copy esnégaiñ.
apárato, -u, apáratua. 1.apárato, -u, apáratua. (a). Izena. Aparato. Etxia aparatoz beteta dauke. 2.apárato, -u, apáratua. (c). Izena. Itxurakeria. · Pompa, ostentación. Frontoi koxkor bat inaguratzeko ainbeste aparato biarrik etzeuan./ Arrokerixia ta aparatua ugari, eta ganora gutxi 3.apárato, -u, apáratua. (c). Izena. adierazkorra Bicho, elemento. Aparato ederra eindda ago i!
apárejo, apárejuak. (d). Izena. Aparejos. Se dice, sobre todo, de los arneses del asno o del caballo. Astuan aparejuak. Don.” APAREJO EDERRA IZAN. esap. Bitxo ederra izan.