Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

trópel, tropéla. (c). Izena. Ibili dabilen jende edo abere pila. · Grupo de gente o animales en marcha. Ardixak danak tropelian etorri die./ Gaur karreran egundoko tropela pasau da.
tróska, troskía. (c). Izena. Traska ere bai zenbaitek. Zenbait ur motak duen kare-sustantzia, denari itsatsia geratzen dena. · Caolín, sustancia caliginosa que portan algunas aguas y que se adhiere a todo. Kangrejuak troskaz forrauta eztittuzu ikusi?/ Tuberixa barruan be troskia formatzen da./ Troskia da kolorez marroixkia, nabarka ortaikua. Don.”
troská-ur, troska-úra. (c). Izena. Troska duen ura. · Agua que contiene mucho caolín. Iruerrekako ura troska-ura da.
trósko. 1.trosko, troskúa. (d). Izena. trasko. Zerbaiten lodiunea, soka batena adibidez. · Bulto, por ejemplo de una cuerda. Soka-korapillo bat pe bai, trosko bat, sendo-unia. Zeoze pasau ezin dozunian-da, troskua parian-da, troskaunia. Klem./ Gure aittajunak eitte eban [artilezko haria] bape trasko barekua, bape korapillo ero pelota barekua. Egur bat ekonomikan sartu ezinda jardun daiteke troskuak edo troskauniak oztopo egiten duelako.. 2.trosko, troskúa. (d). Izena. Lingote de hierro. content_copy totxo.
tróte, trótia. (c). Izena. Antxitxika-saioa. · Trote. Polizia atzetik giñuala, guk eruan giñuan trotia. Esamoldeak: trótian. (b). Adberbioa. Al trote, al galope, corriendo. Ez ibilli trotian etxe barruan./ Trotian zoian astua. trótia emun. (c). Esapidea. Asko erabili. Egundoko trotia emun dotsat jertse oni. trote eiñ. (b). du Aditza. adierazkorra Escapar corriendo. Laga poltsia ta trote ein zeban mutikuak eskolatik./ Txakurra!, trote ortik! trote!. (c). Interjekzioa. Alde! Ale mutikuak, trote emendik!
trozo, trózuak. (d). Izena. Txikitan sarri entzuten genuen hitza, adibidean ikusiko denagatik. Zera dio Toribio Etxebarriak: "Forma de explotación de minas en Vizcaya a la que acudían temporalmente algunos aldeanos, que introdujeron la voz para designar las minas." (Etxba Eib) Beti entzun izan dou etxian gure Tio Domingo gaztetan trozuetan ibilli zala Leonen, da bibotiekin etorri zala andik./ Ei zebillen e, Bilbo aldian, Portugalete ta badie or, trozuan. Trozua ba, jornalian irabazten, kanteretan da, arri-etaratzen da. Trozua esaten jakon. JJp.” Azken honek singularrean darabil, baina osterantzean pluralean entzun izan dugu. .
truk. 1.truk, trúka. (d). Izena. Karta-joko bat. Len truka be asko zuan, baiña oiñ eztittut somatzen. Don.” Esamoldeak: trukían. 1.trukían. (d). Adberbioa. Truk jokoan. Andrak atsalde osua pasatzen zeben trukian./ Jokatukou trukian? 2.trukian. Eibar. Trabajo al trueque. · Lana diruz beharrean beste nolabait ordaintzen den sistema 2.truk eiñ. (c). du Aditza. truke eiñ. Trukatu, truke egin. · Trocar, cambiar una cosa por otra. Nai bok zapatak truk eingo jittuau gure zapatak. content_copy trukáu.
trukaitz, trukaitza. Adjektiboa. Antzuola. "Pertsona torpea, eskulanetan traketsa eta takarra." (Lar Antz).
trukáu. (c). du Aditza. Trucar, cambiar una cosa por otra. Autua trukaukostat zaldixagatik. content_copy truk eiñ.
trúke. 1.truke, trukía. (c). Izena. trukada, -ia (Eib.). Cambio, truque. Mutikotan sarri izate giñuan kanika trukia./ Konforme nagok trukadiakin, baiña gero agiña be euk atara nere ordez. (SM Zirik).” Esamoldeak: truke emon edo artu. (b). Esapidea. trukian emon edo artu. Dar a cambio de. Eskerrikasko ta laztana emun zostan trukian (edo truke)./ Zer emungostak orren truke? ZEREN TRUKE.. 2.truke eiñ. (b). Aditza. Trukatu.
truke-ezkontza, truke-ezkontzie. Leintz. "Igualmente existió la llamada 'truke-ezkontza': doble matrimonio entre hermanos de dos casa o caseríos. Algunos indicaban que la razón de ser de estos matrimonios era fundamentalmente económica, ya que suponía un ahorro de gastos y de molestias, pues en estas ocasiones ambas bodas se celebraban el mismo día con un único ceremonial litúrgico-gastronómico. Sin embargo, la verdadera razón parece radicar en la dificultad con la que los padres tropezaban a la hora de 'colocar' a sus hijos, especialmente, segundones." (Aran Gatz, 145. o.).
trukúmai, trukúmaixa. (d). Izena. "Mesa de billar." (Izag Oñ).
trumóe, -i, trumóia. (a). trunboe, -i. Trueno. Trumoia da ta jaso esegittako erropak. Trumoia da, batik bat; diardu ere bai. . Esamoldeak: trumóiak jo. (b). du Aditza. Tronar. Bart trumoiak jo dau baiña eztau euririk eiñ. Trumoiak jotzen duenean, San Pedro —edo «Goiko Manuel»— boletan dabilela esan ohi da. Eibarko lekuko batek dionez, errezu hau egiten ei zen: Santa Barbara, Santa Kruz, Jauna balixo zakiuz; iñuzentien ogixa, Jauna miserikordixa. (SB Eibetno)..
trumoi-éuri, trumoi-euríxa. (c). Izena. Lluvia de tormenta.
trumoi-láiño, trumoi-laiñúa. (c). Izena. Trumoia dakarren lainoa, hodei-lainoa.
trumói-ots, trumoi-ótsa. (b). Izena. trumonots (Eib.). Ruido de trueno. Bart oerakuan trumoi-otsa zan./ Atsaldian entzun die trumoi-otsak baiña eztau euririk eiñ. Singularrean gehiago.. content_copy trumoi-zaráta.
trumoi-zaráta, trumoi-zaratía. (c). Izena. Ruido de trueno. Iru trumoi-zarata entzun jittuat gabian. Don.” Trumoi-zartada ere bai handia denean.. content_copy trumói-ots.
truxal, truxalak. Eibar. Chaparrón, lluvia torrencial. Truxalak ein zittuan araiñegun, eta etxetik urten be ezin izan genduan ein. (SB Eibetno)”