Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

pantalónera, pantalonería. (d). Izena. Prakak egiten dituen jostuna. Pantaloneria, andrakumia praka josten dedikatzen zana. Don.”
pao.
papa. Izena. haur hizkera Eibar. Ogia.
Papámoskasa. (d). "El Papamoscas"; Burgosko katedraleko irudi bat da, gure aurrekoen garaian oso ezaguna, nonbait. Fijau za zelako zatarra dan eta zelako ao alia daukan? Papamoskasa emuten dau./ Bazan Bergan bat “Papamoskasa” esate zotsena. Aho handiko pertsonez "papamoskasa emoten dau" esaten zen..
pápar. 1.papar, papárra. (b). Izena. Pecho. Arrautzia paparrera jausi jatzu./ Alkarri paparretik ebatuta ixa burrukan eiñ eben. 2.papar, papárra. (d). Izena. Behiak lepoan esegita duen larrua. Beixan paparra ero bularra esaten jau. Don.” 3.papar, papárra. (c). Izena. Pechuga. Gaur oillasko-paparrak bazkaltzeko.
pápardo, pápardua. (c). Izena. Itsas-arrain handia, formaz bixiguaren antza duena. · Palometa. Bixiguik etzeuan da papardua ekarri dot.
papárgorri. 1.papárgorri, papárgorrixa. (c). Izena. Paparra gorria duena. Txantxangorrixa txori papargorri bat da. 2.papárgorri, papárgorrixa. (d). Izena. Motatxoria. content_copy neguta gorri, motatxóri.
paparréko órratz, paparréko órratza. (d). Izena. Broche. Paparreko orratza dok adornutarako orratza; orratza ero brillantiak ero zeoze daukana; orratzakin katiatzen dok paiña; bistia daukana. Klem.”
papárrori, papárrorixa. (d). Izena. martes martes. Marta. Gutxi ikusten dira gure lurretan eta askok "basakatu" deitzen die. Gauza bera gertatzen da paparzuri eta jinetekin ere..
papárzuri, papárzurixa. (d). Izena. Martes foina. Garduña. Bai, paparzurixa, basakatu ero ortaikua badok. Klem.” Oilotegietan pikardiak egin izan ditu paparzuriak.. content_copy lepázuri.
pápel. 1.papel, papéla. (a). Izena. Papel. Papela merke dago. 2.pápel, pápelak. (c). Izena. Documentación; los papeles. Fronteran papelak eskatu zotsen, euki ez, eta kartzelara. Edadetuek darabilte gehienbat..
papeláda, papeladía. (b). Izena. Simulación, comedia. Asarre papeladia ein ddau, baiña barrutik pozik dago./ Badatoz Gabonak, eta urteroko papeladak ein biakoittugu.
pápera, páperak. (b). Izena. Eztarriko gaitza. · Paperas.
paputz, paputza(k). Izena. Papo. Lanai laga zotsanetik orri azi jako paputzak.” Pluralean sarriago. .
papuztu. (d). Aditza. Gizendu, puztu. Eztot aspadixan ikusi Ixidro baiña ziero papuztuta ei dao.
paráda. 1.parada, paradía. (c). Izena. Txakurrek jaikitako animaliari —erbiari, basurdeari edo azeriari, adibidez— ehiztariak itxoiten dion lekua. · Lugar donde el cazador espera a la pieza que han levantado los perros. Paradan egotia, erbixa ta pasatzeko lekuan, paradan, kazarixa egotia dok. Klem./ Paradara aillegauta gero akordau nitzuan kartutxuak aaztuta joan nitzala. PARADAN EGON, batik bat. . 2.parada, paradie. (c). Izena. Leintz. Hazitarako idiskoak behiak estaltzen dituen lekua. Gu hogei urtien paradie eukitte gaz eta hemen inguruetatik asko etorten zien behixaz zekorrana. (AA ArrasEus, 234. o.).” content_copy kastétxe, puésto. 3.parada, paradía. (a). Izena. Autobusa gelditzen den lekua. Autobusan paradan etxoingotsut. 4.parada, paradía. (a). Izena. Futbolean, atezainaren geldiketa.
paraguéro, paraguerúa. (c). Izena. Etxez etxe guardasolak eta metalezko ontziak konpontzen jarduten zuen langile ibiltaria. Gailegoak (Orense aldekoak) izan ohi ziren. · Paragüero, artesano ambulante que arreglaba recipientes de metal y paraguas. -Paragueruak zer konpontzen zeben? —Paragueruak zer konpontzen zeben? —Guardasolak eta lapiko ipurdiak. Kerten barrixak pe baitta; lapiko ipurdiak konpontzen eukitzen juen lan geixao kasik; petatxuak ipiñi, ipurdi barrixak bota ta. Klem./ Zartaiñ-ipurdixa zulatuta dago ta paragueruai etara bia jako urrengo datorrenian.
páraje, párajia. (b). Izena. Paraje, lugar. Oso paraje politta da Aralar./ Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau. Eta eitten da paraje euzkialdetan, da lur onian, lur fiñian. Don.”