Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

púxika. 1.púxika, púxikia. (c). Izena. Globo. “Aitta, erosidazu puxikia.” Lehen txerri-puxikak ziren buruhandiek erabili ohi zituztenak. Gomazkoei ere puxika deitu izan zaie beti Bergaran, nahiz eta gaur "globua" dioen haur eta nagusi askok.. 2.púxika, púxikia. (c). Izena. txixa-puxika. Mazkuria. · Vejiga. “Puxikatik operau dabe.” Txixá-púxika ere bai. . Esamoldeak: puxikako katarro, puxikako katarrua. Izena. "Cistitis. “Neguan puxikako katarruakin gaizki ibiltzen naiz." (Lar Antz)” 3.púxika, púxikia. (c). Adjektiboa. Emakume harro samarra. · Envanecida. “Politta bazan, baiña puxikia galanta.”
puxká bat. (a). Zenbatzailea. puxkát, pixká bat, pixkát. Apur bat. · Un poco. “Emoidazu diru puxka bat.” Badira S ahoskatzen dutenak ere: PUSKAT, etab..
puxkánaka. (b). Adberbioa. pixkánaka. Poquito a poco. “Kandelia puxkanaka-puxkanaka gastatzen da.” content_copy ápurka.
puxkatían. (b). Adberbioa. puxká batían. Denbora dezentean. · Durante bastante tiempo. “Oinddio puxkatian etxoin biozue, autobusan zain bazarete.”
puxkéta. 1.puxketa, puxketía. (a). Izena. Zatia. · Trozo, pedazo. “Emoiozu ogi puxketa bat.” Esamoldeak: ogi puxketian modukua izan. Esapidea. Pertsona ona izan. 2.puxketa, puxketía. (c). Posposizioa. adierazkorra Jeneralean NESKA edo MUTIL-en atzean jarrita, ederra, bikaina. “Aura azi da neska puxketia./ Zelako mutill puxketia dagola Karlos.”
púzkar, puzkárra. (a). Izena. úzkar. Pedo. “Zeiñek bota dau puzkarra.” Esaerak: púzkar, puzkárra. (a). Izena. úzkar. Pedo. “Zeiñek bota dau puzkarra.” Esaerak: púzkar, puzkárra. (a). Izena. úzkar. Pedo. “Zeiñek bota dau puzkarra.” Esamoldeak: puzkarka. (b). Adberbioa. uzkarka. Puzkarrak botatzen. “Goiz osua puzkarka daroiat. ” puzkar bero, puzkar berua. Izena. "Puzkar ixila, usain haundia eta txarra duena. “Orrek botatze ittu puzkar beruak, bere onduan ezin dda eon." (Lar Antz)” Esamoldeak: puzkarka. (b). Adberbioa. uzkarka. Puzkarrak botatzen. “Goiz osua puzkarka daroiat. ” puzkar bero, puzkar berua. Izena. "Puzkar ixila, usain haundia eta txarra duena. “Orrek botatze ittu puzkar beruak, bere onduan ezin dda eon." (Lar Antz)”
puzkárrontzi, puzkárrontzixa. (b). Adjektiboa. adierazkorra Puzkartia. · Pedorrero, -a. “Oin be bota dok e, puzkarrontzi.”
puzkárti, puzkártixa. (c). Izena. Pedorrero. “Kendu emendik puzkartixoi.”
púztu. (a). da du Aditza. Inflar(se), hinchar(se). “Puztuidazu puxikia.” Erruberei buruz "inflau" gehiago.. Esamoldeak: txakúrra puzten ibilli. (c). Esapidea. Aurpegi zikina duten neska-mutikoei zera esan ohi zaie: “Zer, txakurra puzten ibilli aiz ala? .”
puzúniau. (b). Aditza. Oñati. "Enconarse. Puzuniakorra: lo que es fácil de enconarse." (Izag Oñ).
puzúnixa, puzúnixia. (d). Izena. Pasmoa, zornea. · Pus. Gutxi erabilia.. content_copy pasmo.
ra. 1.ra-ra. Onomatopeia. Ebagitzearen onomatopeia. 2.ra. Onomatopeia. "Zeozer tarraztaka edo tiraka eruatia. “Hemen zestua ipiñi lurrian eta pagatxa tira ta rrra!, haraxe." (SB Eibetno)”
rádixo. rádio. 1.rádixo, rádixua. (a). Izena. radio. Irratia. · Radio. “Zela dauzken telebisiño, radio..., alde danetatik kasik errezao erderaz. Don.” 2.rádixo, rádixua. (a). Izena. radio. Radio de rueda. “Onek bi radio eukitze zittuen bakoitzak. Piña bakoitzak bi radio. Angel.”
raka-raka. Onomatopeia. riki-raka. "Rascar, rallar. · Hazka egin, birrindu." (SB Eibetno)
raketista. "Raketiakin jokatzen zeben andrazko pelotarixak. Eibar inguruan mordua juan ziran jokatzera Madrid, Habana, Mexico edo Barcelonara, 1930-1965 bittartian gehixenbat." (SB Eibetno).
rámal, rámalak. (d). Izena. Riendas de caballería. “Kabezeria, ta ara doianak pa ramalak. Don.”
raréza, rarézak. (c). Izena. Arrarokeriak. · Rarezas. “Iñok ikututako ogirik ez jatia-ta, olakotxe rarezak zeuzkan. Adinekoei sarri entzuten zaie.” Pluralean, batik bat.. content_copy rarokeríxa.
ráro, rárua. (a). Adjektiboa. Raro, -a. Pertsonez zein gauzez. “Gizon ori raro utsa izan da beti./ Gauza raruak pasatzen die emen. ” Esamoldeak: euli zurixa baiño raruaua. Esapidea. "Pertsona bereziez esan ohi da. · Perro verde. “Lagaixok horri bake-bakian, euli zurixa baiño raruagua dok eta." (Zuaz Deb).”
rarokeríxa, rarokerixía. (b). Izena. Arrarokeria. content_copy raréza.