Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

sorgin-áize, sorgin-aizía. (d). Izena. Aize-zurrumiloa. Iparraldeko haize txikia dabilenean sortzen dela diosku Don.k. Bestelako haize-zurrumilloa, ostera, hodeia dagoenean. Klem.k aldiz, sorgin-aizea hegoaizearekin sortzen dela. · Remolino de viento. Sorgin aizia..., oiñ garotan da ez gaittuk asko ibiltzen baiña iñoiz garua batzen dabillela artu sorgiñ-aiziak ola bueltan-bueltan-bueltan aiziak eta, zurrumilluak eta jota gora. Udazkenian da tokau izan zittuan sorgiñ-aiziakin garua batu ezindda ta kristonak eitten; oiñ baiño ego-aize geixao eitten juan lenao sasoe baten da. Klem.”
sorgiñari, sorgiñarixa. Izena. "Baskulian tablia edertzeko egitten dan dibujuari deitzen jako sorgiñarixa." (SB Eibetno).
sorgin bedar. atrapa belladona. "Belladona. Sorgin-bedarra, belarriko miñandako." (SB Eibetno)”
sorgínddu. 1.sorginddu. (c). da du Aditza. Sorgin bihurtu. Zuen txikixa ziero sorgindduta dago aspaldixan. 2.sorginddu. (c). da du Aditza. Sorginkeria baten menpe jarri edo egon. Hechizar Eztakitt kotxe au sorgindduta dagon ala zer, baiña berak nai dabenian bakarrik arrankatzen dau.
sorgin-gáro
sorgin-gáro, sorgin-garúa. (d). Izena. botanika. athyrium filix-femina.. Helecho hembra.
sorgín-ítxuski
sorgín-ítxuski, sorgín-ítxuskixa. (d). Izena. botanika. ruscus aculeatus. Bolatxo gorriak eta hosto txiki, gogor eta punta-zorrotzak dituen sastraka, gabon apaingarritzat erabiltzen dena. Rusco
sorginkeríxa. 1.sorginkerixa, sorginkerixía. (b). Izena. Pertsona edo abere sorginaren ekintza, barrabaskeria alegia. Emakume orrek sorginkerixia eta ainddu naixa ugari tta gozotasun gutxi etxian./ Kontuz bei gorrixakin; sorginkerixan bat eingotsu ta. 2.sorginkerixa, sorginkerixía. (b). Izena. Ulertu ezin den gertakaria, misterioren bat duena. · Dícese de las cosas y sucesos inexplicables. Eztakitt ze sorginkerixa daukan ordenadore onek; galdu eitten die sartutako gauzak./ Aurten babak badauke sorginkerixan bat, danak igartu eitten die ta. 3.sorginkerixa, sorginkerixía. (b). Izena. Brujería, sortilegio. Berakatzak poltsikuan eruateittu begizkuan kontra. Olako sorginkerixa askotan sinisten dau arek.
sorgin-kóntu, sorgín-kóntua(k). Izena. Sorginen ipuinak. · Cuentos o historias de brujas. Gure amandria zanak makiña bat sorgin-kontu kontatzen zoskun./ Nik eztakitt sorgin-kontuik.
sorgiñorratz, sorgiñorratza. Izena. aeschna cyanea. Eibar. Libélula. content_copy sakáojos.
sorgín-órrazi
sorgín-órrazi, sorgín-órrazixa. (c). Izena. botanika. dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. Udan loratzen den landare luze hau lur buztintsuetan hazten da batik bat. Sikatutakoan itxura polita hartzen du loreak, eta apaingarri gisa ikus daiteke gure zenbait etxetan. Honen burua artilea orrazteko erabili izan da. . content_copy kárdulatz, astokárdu. Esamoldeak: sorgin-orrazixa baiño latzagua. Esapidea. Eibar. Oso latza edo takarra. (AAG Eibes).
sorjete, sorjetia. (d). Izena. Ehun-piezak elkartuz izarak egiteko erabiltzen zen joskura edo juntura berezia. · Puntada especial para hacer sábanas con las piezas de tela de lino. Enpalmau e, orillo bi eukitzen dau, ta areaz puntada fiñ-fiñ... zerien, sorjetian; gero ola zabaldu, ta etxako igarten. Juli.”
sórki, sórkixa. (d). Izena. sólki. Buruan emakumeak eraman ohi zuten oihalezko bigungarria, edarra edo beste pisu batzuk eramateko. · Rodete. Sasoe baten edarria ta erabiltzeko azpixan erabiltzen zan zer bat, buruko sorkixa, bigungarri bat. Almoadilla bat, baiña izaten zuan erdixan zulua eta gero zatixekin ola (tirekin) josittako almoadilla bat. Klem./ Búrkua esate jakuan da sólkixa be bai. Borobill bat bigungarri buruan eruateko. Don.” content_copy burúta, búrko. Esamoldeak: sorkixan moduan. (d). Esapidea. Lotu-lotu eginda. Ume, sorkixan moruan jarri zaittue, lotu-lotu eindda. Goikoa umeari arropa gehiegi jartzen zaionean esaten da..
soro.
sórta, sortía. (b). Izena. txorta (gutxiago erabilia). Haz, manojo, ramo. Lora-sortia bedinkatzen da San Juan egunian./ Abar-sortak saldu eitte zien labesutarako./ Artu aldiko amar eta sortak eiñ.
sortalde, sortaldia. Izena. Eibar. Este.
sortásun, sortasúna. (d). Izena. Junturetako gogortasuna. · Torpeza de articulaciones. Lepuan sentitzen dot sortasun bat...
1.sórtu. (b). da du Aditza. Nacer, surgir, crear. Oinddio ezta olako gizonik sortu./ Eztakigu zetatik sortu jakon gaitz ori./ Peñafloridak sortu zeban Bergako Seminaixua.
2.sortu. (c). da Aditza. Sorgortu. · Volverse torpe, perder la agilidad. Aspaldixan jan da lo eitten dot bakarrik eta ziero sortuta nago. feedback lijértu.
soségau. (b). da du Aditza. sosíau. Sosegar(se), calmar(se). Oinddio gaztiak die, baiña gure edadera orduko sosegauko die./ Semeik gaztena sosegau ezindda naikua lan ei dauke.
soségau-éziñ, soségau-éziña. (c). Izena. sosíau-eziñ. Inquietud, incoformismo con lo que se tiene, búsqueda constante de cosas nuevas.