Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

soségu, sosegúa. (c). Izena. Sosiego, calma. Miñ aundixak izaittu gabian da goizalderarte eztau izan soseguik.
Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). Esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera.
sosíuz. (c). Adberbioa. sosiguz. Soseguz, astiro. · Despacio. Sosiuz juan, eztaukazu prixaik eta./ Eingou bueltatxo bat sosiuz-sosiuz San Juan aldetik?
sóski, sóskixa. (d). Izena. Etxean egindako larruzko haria. · Hilo casero de cuero. Abarkak eta josteko narrua me-mee ebagi tta... soskixakin josi. Klem./ Soskixa izeten zan narruzkua, estu-estua. Mertz.”
sóso, sósua. (b). Izena. Soso, insípido.
sospétxa, sospetxía. (a). Izena. Sospecha.
sospétxau. (a). du Aditza. Sospechar.
sospetxóso, sospetxosúa. (a). Adjektiboa. Sospechoso, -a.
sosprésa, sospresía. (c). Izena. sorpresa. Sorpresa. SOSPRESA dio adin bateko jendeak. SOSPRESAN ARRAPAU. Ezustean harrapatu. .
sostrópo, sostropúa. (c). Izena. Zuhaitza ebaki ondoren gelditzen den ipurdia eta inguruan jaiotzen diren lakatzak. · La base del árbol talado y las ramillas que brotan alrededor. Sostropo bat arrapau zeban erruberiak eta iduli ein jakun burdi-garua. Sastraka esanahian ere entzun daiteke..
sotill, sotilla. (d). Txukuna, esku onekoa. “"Sotilla da langillia: es trabajador curioso." (Izag Oñ)”
soziedáde, soziedadía. (a). Izena. Sociedad gastronómica. Afarixa daukau soziedadian./ Bergan ogetaka soziedade dago.
sózio, sóziua. (b). Izena. Bazkidea. · Socio.
sóziotza, sóziotzia. (c). Izena. Bazkidetza. Ango desastria ikusitta, soziotziai laga notsan.
su, sua. (a). Izena. Fuego. Gustora gare suai begira. Esamoldeak: su eiñ. 1.su eiñ. (b). du Aditza. Prender. Bustittako egurrak nekez eitten dau su. 2.su eiñ. (c). Aditza. Disparar. Fusillakin su ein zeban illunetan. sua eiñ. (a). du Aditza. su eiñ. Hacer un fuego. Lenengo armozau ta gero sua egin. SUA PIZTU, SUA EMENDAU, SU edo SUA ARTU, SU edo SUA EMON, eta abar.. su mótel, su motéla. (c). Izena. Fuego lento. Su motelegixan prejidu dot arrautzia.” Baita su bajugixan... . su-ill, su-illa. (c). Izena. Garrik botatzen ez duen sua, su motela. Su-illa esate xako, su-illa, ainporrak eitten daben garrik baeko su ori, ezta ixaten karobixandako, gora aillegau bia dau ta. Andres.” su bízi, su bizíxa. (c). Izena. Fuego vivo. Ez euki babak su bizixan. sutan jarri. (c). Esapidea. Oso haserretu. suak eta garrak artuta. (c). Esapidea. Oso haserre. Suak eta garrak artuta dago autua maillatu dotselako.
su-ari, su-arixa. "Cinta de marcar. · Errautsakin illundutako, edo koloredun likiduakin bustittako harixa, egurra zuzen-zuzen markatzeko erabiltzen zana." (SB Eibetno).
suarka, suarkia. Izena. "Escalón y espacio que rodea al fuego bajo. Abarkak suarkan eukitzen doguz gurian." (SB Eibetno).
Súaro, Súarua. (b). Izena. Bergarako eta inguruko herrietako baserritar askok osatzen duten suteen kontrako elkartea. Gaur ere bizi-bizirik dago. · Hermandad rural contra incendios de nuestra zona. Biar da suaroko juntia./ Basarri geixenak dare suaruan. Aseguru mota oso bitxia, aspalditik datorrena: Suaroan (agian maiuskulaz idatzi behar da, iz. pr. bezala sentitzen baita) sartuta dagoen baserritar bakoitzak, elkarteko baserri bat erretzen zenean, bost erralde haragiri dagokion dirua jarri behar zuen kaltetuari emateko. Erreketarik ezean, ez zuen inolako polizarik ordaintzen. Batzordea elkartekideen artean txandatuz joaten zen. Elkarteak jarraitzen du, nahiz eta arau batzuk aldatu eta eguneratu egin diren..
súarri. 1.súarri, súarrixa. (c). Izena. Txiskero harria. · Piedra de mechero. Suarrixa ba txiskeruandako; lenoko sokadun txiskero arei tta sua emoteko. Klem.” 2.suarri, suárrixa. (c). Izena. Oñati, Osintxu. "El pedernal." (Izag Oñ).