Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

suatz, suatzak. Izena. Eibar. "Tenacillas para piezas calientes, para el fuego." (SB Eibetno).
suba, subía. (a). Izena. suga. Sugea. · Culebra. Zenbait suge mota: subaurdiña, subanabarra, subabeltza, subabiboria, uretako subia.... Esamoldeak: subak be sustatzeko moduko soiñekua, etab. Esapidea. Arropa gorria-edo, "nabarmenegia", sugeak ere izutu egiten dituena, nonbait. Kalian ikusi jonat pinttau-pinttau eginda, subak pe sustatzeko moduko soiñeko batekin. Soinekoaz gain beste edozein prenda izan daiteke..
subabaltz, subabaltza. Izena. elaphe longissima. Suge mota. (SB Eibetno).
subábibora
subábibora, subábiboria. (c). Izena. sugábibora. Sugegorria. · Víbora. Subabiboria ei da benenosuena. Orain bibora entzuten da gehiago.. content_copy subagórri.
subagórri, subagorríxa. (d). Izena. Víbora. content_copy subábibora.
sú-baju. 1.sú-baju, sú-bajua. (c). Izena. Hogar, fuego bajo. content_copy beéko su. 2.sú-baju, sú-bajua. (c). Izena. Su motela. Su-bajuan euki babak.”
subá kípula, sugá kípulia. (d). Izena. botanika. alium ursinum. Ajo de oso.
subalinddára. sugalinddara. 1.subalinddara, subalinddaría. (a). Izena. Lagartija. Katua edo txakurra oso argala eta eskasa dagoenean, honako esaldia entzuten da: Ondo eskasa dago ba gure katua; eztakitt subalindarak jaten ibili dan ala zer. Subalindarak jateak gaitz eginda esan nahiko du? . 2.subalinddara, subalinddaría. (c). Adjektiboa. Geldigorra, geldi egon ezin dena. Umeengatik, batik bat. Geldik egon ari, subalinddarioi.
subamáats, subamaátsa. (d). Izena. Irustarbiak ematen duen mahats gorri itxurako fruitua.
subaperretxíku, subaperretxikúa. (c). Izena. sugaperretxiku. Perretxiku ustez pozoitsuei deitu izan zaie. · Llámase así a las setas presumiblemente venenosas. Ez ikutu, subaperretxikuak die ta.
Su-barri egun, Su-barri eguna. Izen propioa. Eibar. Zapatu Santu Eguna. Mezetan sua bedeinkatu eta mutikoek etxez etxe banatzen zuten. Sin. ixu-egun (Eib.)..
subartabúru, subartaburúa. (c). Izena. botanika. arum italicum. sugartaburu. Subartoa, erre belarra. · Aro, jaro.
subárto
subárto, subartúa. (b). Izena. botanika. arum italicum. Aro, jaro. Kalaren antzeko lora eta hostoak ditu, eta fruitua, berriz, artaburu ale-gorri pozoitsua, sugeen janaritzat eduki izan dena. Bronkiotarako, barrua garbitzeko eta baita ozpelak sendatzeko ere erabili izan da hostoa. Sin. suba bedar.. content_copy subartabúru, erre bédar.
su-bedéinkatu, su-bedéinkatua. (c). Izena. Ardagai sutua, Paskua egunean elizan urarekin batera bedeinkatu eta gero etxeko sutara botatzen dena, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrillak ibiltzen zien basarriz basarri su-bedeinkatua partitzen.
suberátu. 1.suberátu. (d). du Aditza. Errementaritzan, lehenagotik ere forjatua dagoen altzairu zatia edo altzairuzko tresna sutegian berotu berriro forjatzeko. · Destemplar. Suberatu dok ba materiala gogorra baldin bada berotu tenplia kentzeko, suberatu. Jen.” Esamoldeak: suberatua artu. Esapidea. Eibar. "Lotsaren eraginez gorri-gorri jarri. Guzurra atara detsanian, suberatu ederra artu dau. 2.suberatu. Aditza. Eibar. Recocer oro en el trefilado (damasquinado).
súbill. 1.subill, subílla. (d). Izena. sunbill (Antz.). Oso lodia eta luzea ez den enbor zatia, beheko sua edo subil-txondorra egiteko erabilia, adibidez. · Tronco manejable, no muy grueso. Mendeko egur bat. Subillak ibiltzen dia burtarasak eitteko, burterraillak eitteko. Sendua eztanian, meetxua danian. Bestela subilla esaten da moztutako egurra ikezgiñak eta txendorra eitteko ibiltzen dabenian, 2.subill, subilla. (d). Izena. Ehotako ehuna biltzeko ehundegiak duen ardatza. · Enjulio, eje del telar donde se enrolla la tela tejida. Ta gero arixa ta telia biltzeko zeak, ardatzak, subillak. Josu.” content_copy ardatz.
subill-su, subill-sua. (c). Izena. su-subill. "Egur subilarekin egindako sua. Egur hobea denez, ohikoa baino su ederragoa egiten du. Normalean Gabonetan egiten zen. Au da otza! subil-su on bat iñ da aretxen onduan egoteko mouko girua dao." (Lar Antz)”