Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

trajébaiñu, trajébaiñua. (a). Izena. Bainujantzia. Traje de baño. Trajebaiñua aaztuta joan nitzan plaiara.
trak!. (b). Onomatopeia. trak. Hausturaren onomatopeia. Esamoldeak: trak eiñ. Onomatopeia. Gauza gogorren bat hautsi. Eskuturrak trak ein desta. (AAG Eibes)”
traka-traka. (c). Zaldi hanken eta trenaren hotsaren onom.
traketa, traketie. Adjektiboa. Aramaio. "Pertsona gogorra, bihotz gutxikoa. Pertsona gogorra da ori, traketa galanta". (Orm Aram)
trákets, trakétsa. (c). Adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. · Torpe. Dantzan ni baiño traketsagoik topatzia ezta erreza. content_copy moldékaitz, baldar, aldrebes. Esamoldeak: akerra baiño traketsaua izen. Esapidea. Oso traketsa izan. (Lar Antz)
tramánkulo, -u
tramánkulo, -u, tramánkulua. (c). Izena. Traste edo makina handia. · Se dice sobre todo de objetos y herramientas muy aparatosas y grandes. Tramankulua, erremintta bat ero; egundoko tramankulu zarra da. Klem./ Ganbaran jak gari-joteko makinia; azelakotxe tramankulua. Baba, artoa, garia... garbitzeko edo xehetzeko esku-makinei esan izan zaie, batik bat. .
trámo. 1.trámo, trámua. (d). Izena. Habeartea, postetik postera dagoen tartea. · Tramo, luz. Tramuandako egurra dok ori” orduan esaten da, baiña bestela ba poste bittartiak, postetik postera: poste bittartiak. Don.” content_copy abélarte, posté-bíttarte. 2.trámo, trámua. (d). Izena. Tramo, capa. Txondorrak duen egur-ilara bakoitza, adibidez. Lantzian tramo bat; a kendu, da bardindu, da atzea bota lurra, a lur-sikua. Cand./ Ori karobixoi zan ba, lelengo tramo bat egurra da geo arrixa, da atzea gaiñian egurra ta arrixa. Cand.” 3.trámo, trámua. (a). Izena. Tramo en general. Iru tramotan eingo dabe autopistia.
tranbil, tranbilla. Izena. Eibar. tronbil. "Rulo apisonador, molón de labranza." Tranbilla esaten jakon soluan erpilak zapaltzeko ibiltzen zanari. Alper-arrixa porlanezkua izaten dan moduan, egurrezkuak izaten ziran, haundixak.”” Zurezkoa, beraz..
tránga. 1.tránga, trángia. (b). Izena. ate-tranga. Atea kanpotik ezin zabaldu ahal izateko barrutik jartzen den egurra. · Tranca de puerta. Atia zerratzeko trangia. Sebas.” Tranga biko ateak ere izaten dira..
tránga
2.tránga, trángia. (d). Izena. Linuaren kanpoko azal gogorra apurtzeko erabiltzen zen zurezko tresna, guraize handi batzuen tankera duena. · Agramadera. Trangia esate jakon, ola miiña barrura sartze jakon zer bat. Aniz./ Ta trangak izeten zien, ola kanala daukan..., arekin artu ta traska-traska kentze jakon azala. Juana.” 3.tránga, trángia. (d). Izena. Errotaren tolbako klaketa.
trangábel, trangabéla. (d). Izena. trangel. Supin txikia, sukaldean eta erabiltzen zena, arotzeria lanerako batik bat. · Pequeño picador (tronco) de madera que se utilizaba para trabajos de carpintería doméstica. Sukaldian da neguan eitten zuan, arotzerixan da, orduan ibiltzen zuan trangabela, olako kurioso samar bat. Sukaldian igual, epelian antxe, zepilluakin eskubara burua eitten da. Baiña kanpuan bazeuan, egurra txikitzekuai supiña. Don.” Harakinaren oholari ere berak trangabel edo supiñ deituko liokeela..
trangal, trangala. Adjektiboa. Antzuola. trangalota. "Baldarra, zakarra. (Lar Antz). Sin. trakatz, trauskill.". content_copy tráuskill.
trangáu. 1.trangáu. (d). du Aditza. Linua jo haren azal egurtsua apurtu eta askatzeko. · Agramar el lino. Liñua ereindda be bai, baiña arek joten da trangatzen ibilitta nao ni. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua, ta barruan euan arixa, ta geratze zan an trangauta. Juana./ Ta gero trangau, trangan jo ta azixa kendu; bueno azixa aurretik kentze i otsen, potzuan sartu baiño len. Hilari.” 2.trangau. Aditza. Aramaio. "Machacar. Ota puntak batzen ziren eta gero etxean maspildu egiten ziren ganaduari emateko. Ekintza horri trangau esaten zitzaion." (Orm Aram).
trangeta
trangeta, trangetia. (d). Izena. trángatze, -ia. Linua trangatze lana. Liñua trangetan, trangatzen-da ezaututa nao, baiña ereitten ez; eraitteko kontuik eztaukat. Trangetia olgetia... Juana./ Bai, trangetia gizonak. Hil.” Lan hau egiteko auzokoak biltzen ziren; leku batzuetan emakumeak egiten zuten, beste batzuetan gizonak..
trángo, trángua. (c). Izena. Bidetan, basabideetan, gehienbat, egon ohi diren oztopoak, harriak, ur-erretenak, etab. · Escollo en un camino o pista, piedras, zanjas, etc. Tranguan ixa iduli jaku burdixa./ Trango baten azpixakin beia jo dou./ Trango galantak egongo zittuan San Martzialen baiña jentiak dantzan eitten juan. Klem.”
trangoiñ, trangoiñe. Izena. Aramaio. Tranga-astoa. Caballete.
trankílddu. (a). da du Aditza. Lasaitu. Zeu ikusi arte enaiz trankilddu.
trankilidáde, trankilidadía. (a). Izena. trankillidáde. Lasaitasuna. Tranquilidad Emen dagon trankilidadia ezin da diruakin pagau.
tránkill. 1.trankill, trankílla. (a). Adjektiboa. Lasaia. · Tranquilo, -a. Oso neska trankilla da. 2.trankill. (a). Adberbioa. Lasai. · Tranquilamente, tranquilo. Trankill egon.