Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

irínddu. (b). du Aditza. urúndu. Irina egin. · Hacer harina, moler. Zaku ori errotara eruan bia da irintzera. Inoiz irudizko testuinguruetan ere entzuten da: Benga mutill, jo! irinddu pelotia!. content_copy iríña eiñ.
irín-fabrika, irín-fábrikia. (c). Izena. urun-fabrika. Zapatarikuan, ibai ondoan, egon zen errota industriala. · Fábrica de harinas.
irín-kája, irín-kájia. (c). Izena. urun-kaja (Ub., -Ang.). Cada una de las dos cajas que tenían debajo algunas artesas. Bi irin-kaja, artiriña ta gari-iriña eukitzeko. Etara ta sartu eittekuak, kaja aundixak. Don.”
irín-záku, irín-zákua. (b). Izena. urún-záku (Ub.-Ang.). Saco de harina.
irí-páre, irí-pária. (c). Izena. Yunta de bueyes. Iri-pare edarra euki zeban Exekielek.
iri-próba
iri-próba, iri-probía. (b). Izena. Idi-dema. · Prueba de arrastre de piedra con bueyes. Elgetan iri-probia egoten da Ferixa Nausikuan.
iriságar
iriságar, irisagárra. (c). Izena. botanika. Cydonia oblonga. iraságar. Membrillero. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko..
irítzi. Eibar. irítxi, eritxi (Eib.), eretxi (Aram.). 1.iritzi. (d). dio Aditza. Iritzi, iruditu. · Parecer, opinar. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena?. 2.iritzi. (b). Izena. iritzíxa. Opinión, parecer. Nik neure iritzixa emun dot; oiñ esan zeuk zeuria. content_copy parézer. Esamoldeak: iritzira. 3.iritzi, iritzíxa. (d). Adjektiboa. Vano, -a, creído, -a. Zenbat eta ezjakiñauak eta orduan da iritzixauak izateittuk jeneralian. Mugatuan, batez ere. . content_copy buruirítzi.
irízill, irizílla. (d). Izena. Idi-zila. · Verga, látigo. Irizilla erabiltzen zan kaballuak arriatzeko. Lit.: "verga de buey".
írlanda, írlandia. (d). Izena. Piezaka saltzen zen tela zuria. Gurien pasau zien jai eguardi arte baten (lapurrak), tela zurixak, piezak, irlandia, irlandak ziela, irlandia izena, ta iñok nai baeban; tala (sic) saltzen, da ezetz ba, erak etxian eittebela orduan gorutia, liñua artu etxian, da erei ezotsela falta eitten. Hil.” ohar bat
irlanderíxa, irlanderixía. (d). Izena. Ehun fabrikako lan klase bat, "hilanderia", harigintza, beharbada. Ala ehun-zurigintza? Ez dakigu ziur. Irlanderixán ibili giñan Eileorko Kontzesíon zanakin. JJp.” Osintxuko ehun-fabrikan ibilitakoak ziren..
irólika, irólikia. (d). Izena. irábolika, idolika. Uretan lan egiteko balio duen porlana. · Cemento hidráulico. Deposito ertzak irolikiakin artu biako die, jarixua dauka ta. Etim.: "hidráulica" ziurrenik..
írra, írria. (d). Izena. Irrara; landareak edo haziak ilaran landatzeko ortuan egiten den zangatxo bakoitza. · Cada pequeña zanja que se hace con la azada en la tierra labrada para plantar en hilera puerros, cebollas, etc. Zuk artu atxurra ta irrak eiñ; nik landarak ipiñikoittut./ Azkenengo irria sakonegixa ein dozu. Ia galdua..
irrara, irraria. "Gorgeo, trino. · Txorixen txio-txio politta." (SB Eibetno). ohar bat
irribárre, irribarría. (c). Izena. Sonrisa. Irribarre politta dauka arek./ Irribarrez dator zuen neskatillia. Adinekoentzat arrunta; gazte eta helduek ez dugu ia entzun etxean. Berriz ere ezaguna batuari esker.. Esamoldeak: irribárre eiñ. (c). Sonreir.
irríntza, irrintzía. (d). Izena.
irrintzaráta, irrintzaratía. (d). Izena. Irrintza-zarata, ardatza olio gabe duen gurdiak ateratzen duen hotsa. Ta ori arriuoi ala juten zan, burdixa berriz irrintzaratiakin soiñua juaz, ipini jaboia ero intxaurra ero zeoze irrintzia ataratzekua ero. Juana.” content_copy burtirríntza.
irríntzi. 1.irrintzi, irrintzíxa. (c). Izena. Zaldiaren oihua. · El relincho del caballo. Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten./ Aren irrintzixa guretik pe entzuten da.” Esamoldeak: irrintzi eiñ. (c). Relinchar. Zaldixak irrintzi ein ddau. Don.” 2.irrintzi, irrintzixa. Izena. Eibar. Lekaioa, pertsonaren irrintzia. content_copy lékaixo.
irristára, irristaría. (c). Izena. Labankada. · Resbalón. Ein neban irristariakin pareta jo neban ixa, izotza zeuan da. content_copy labankara.
írrist eiñ. (b). du Aditza. txirrist eiñ. Irristada egin, labandu. · Resbalar, dar un resbalón. Erropak esegitzen e, silliak irrist ein zostala, jausi, da eskuak ipiñi, eta kristala apurtu nebala. Eli./ Arri baten irrist eiñ da ipurtxintxurreko ederra artu neban./ Aurreko erruberiak irrist eiñ da lurrera./ Baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan (burdi-zorrotza), arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don.” content_copy lában eiñ, labandu.