Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

prakánarras. (c). Adjektiboa. Burla gisa esana prakak narras daramatzatenei. Badator gure prakanarras.
prakazale, prakazalia. (c). Gizonezkoen atzetik ibiltzen dena. Prakazale hutsa don; horrendako butanerua be balekua. (TSE Berb)”
prasa, prasero. prasero.
pregóe, pregóia. (d). Izena. pregoi. Pregón, bando. Entzun dozu pregoia?.” content_copy bándo. Esamoldeak: pregóia jo. 1.pregóia jo. (d). du Aditza. Pregoneroak bere lana egin. · Hacer el pregón, leer el bando. Lenao pregoneruak pregoia jote juan Bergan; bandua jote juan. Taparra-taparra-taparra, se hace saber... eztakit zeer. Gerra ostian be etxakixat nik. oinddiokan be zar baten... goguan jaukat aren irudixa, etxakixat gerra aurrian ala ostian izengo zan, baiña pregoia jote zebana bajakixat Klem.” Sin. bandua jo.. 2.pregóia jo. (d). Esapidea. Notizia bat behar ez denean barreiatu. · Difundir una noticia cuando no conviene. Pregoia jo esaeria be badok, notizia bat zabaltzen dabenian biar baiño lenao ero. Klem./ Bai, zuk pregoia jo eta gero beste batek artukosku aurria. Sin. bandua jo..
pregonéro, pregonerúa. (d). Izena. Pregonero.
pregúntau. (a). du Aditza. Galdetu. · Preguntar. Preguntaixozu izena. Bergarako kaleko familia batzuetan galdetu erabili ohi da. Azen.: préguntau ere bai..
prégunte, préguntia. (a). Izena. prégunta. Galdera. · Pregunta. I, pregunte bat ein biostat./ Arek zure preguntia ein dau. Gaur egun PR. Esamoldeak: préguntez. (c). préguntian. Preguntatzen; "bila" zentzuan sarri. · Preguntando, preguntando por. Baiña mutillak!, zeueik bertako semiek izen eta niri preguntien zatoze ba!/ Polizia etorri da Xabierren preguntez./ Diretoria zure preguntian zan. ZEREN edo NOREN PREGUNTEZ edo PREGUNTIAN, gehienbat. ZURE PREGUNTIA EGIN ere bai .
pregúntona, pregúntonia. (c). Adjektiboa. Preguntona. Emakumeez bakarrik entzun dugu..
prejídu. (a). du Aditza. prijidu. Frijitu. · Freír. Prejiduidazu arrautza bat. Pataterriak edo patata prejiduak, bietara. Sin. zartaiñian erre..
prémiña, prémiñia. (a). Izena. Necesidad. Zeozen premiñia badaukazu, eskatu./ Jertse baten premiñan nago. ZEREN premiñia euki, edo ZEREN premiñan izan, egon. .
prémiñazko, prémiñazkua. (b). Izena. Beharrezkoa. · Necesario, muy conveniente (pero no significa "obligatorio"). Titulua etaratzeko premiñazkua da klasera etortzia./ Premiñazko gauzak bakarrik eruan bia die motxillan.
premúntau. (d). Aditza. Permutar, cambiar. Premuntau ein zeben bidia, premuntau, kanbixau: bidia emun guk bestiak beste terreno bat emutiarren. Don.”
prenda. 1.prenda, prendia. (b). Izena. Prenda. Zertarako artu dozu ainbeste prenda bi egun pasatzeko? 2.prenda, prendia. (b). Izena. adierazkorra Elementua. I aiz prendia!/ Prenda edarra eindda jaok aura.
prénsa. 1.prensa, prensía. (c). Izena. Dolarea. Ankekin ero eskubara buruakin ero zeozekin puxkat zukutu, geo prensiakin artzeko obeto. Don.” 2.prensa, prensía. (c). Izena. Gaztaia estutzeko aparatua. Prensan sartu, gero prensan eukitzeittut, goizian einddakuak gaberarte eta gabian einddakuak goizerarte. Enr.” 3.prensa, prensía. (c). Izena. Estutzeko balio duen arotzeria-lanabesa. · Prensa Prensia gauza askotarako. Formika bat, gauza bat peau biar bajatzu, o beste txapa bat, ba prensan sartu biozu. Martin.”
prensáu. (b). du Aditza. Prensar.
prepáratibo. 1.prepáratibo, prepáratibua. (c). Izena. Zerbaiterako prestakuntza, antolakuntza. · Preparativo. Jaixetarako preparatibuak asitta dare Bergan./ Ni, preparatibo geixao barik, enoia domekan gonbidautzaik eittia. 2.prepáratibo, prepáratibua. (c). Apainketa fisikoa. Orrek ordubete bia dau espilluan aurrian preparatibuak eitten. Azen.: preparátibo ere bai..
prepárau. 1.prepárau. (a). da du Aditza. Preparar(se). Preparaidazu afaixa./ Preparau zaitte aitta datorrenerako. 2.preparau, preparáua. (c). Adjektiboa. Ondo jantzita ibiltzen direnez entzun daiteke. Baita lanerako edo edozertarako ondo prestatutako jendeaz ere. Oso emakume preparaua izan da bere denporan./ Jente preparaua artzen dabe bakarrik fabrika orretan. Gutxi erabilia. .
présa
présa, presía. (b). Izena. Presa, embalse. Boluko presan baiñatze giñan. Esaerak: pasautako urekin presia egin nai izan. Esaera. Gauzak erremediorik ez dutelarik konpondu nahi direnean erabiltzen den esaera: Ori pasautako urekin presia egin nai izatia dok.
preságaiñ, presagáiña. (c). Izena. Presaren goi partea. Presagaiñian igarixan eitte giñuan da presapian anborraiñetan. Presagaina eta presapea bereizten ziren, biak igerileku eta arrantzatoki zirenean..