Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

kóntu. 1.kóntu, kóntua. (c). Izena. Cuidado, atención. Kontu puxkatekin ibili poltsiakin. Esamoldeak: nere kontu. (b). zure, bere... kontu. NERE, ZURE. KONTU. (b). A mi, tu... cargo. Gaur zure kontu afaixa jartzia. kóntuz. (a). Adberbioa. Con cuidado. Kontuz ibili tta baztarretik joan. kóntuan ártu. (b). Esapidea. Tomar en cuenta. Eneban kontuan artu mekanikuan esana. kóntua emun, kóntu emun. (d). Aditza. Rendir cuentas. Berak zela jangoikuai kontua emun bi otxan, abariak esan i otxan, da ezetz, ezetz. Aura baiño len bera joiala bai, ta berak emungo otxala jangoikuai kontua. Hil.” kóntu eiñ. (c). Kaso egin. Prestar atención. Kontu eiñ suai ni kalian naizen bittartian. kóntu ártu. (c). Esapidea. kóntuak artu. Kargu hartu. · Llamar la atención, pedir cuentas. Zu etza iñor neri kontu artzeko. content_copy kárgu ártu. 2.kóntu, kóntua. (b). Izena. Berriketa, jarduna. Kontua ta barriketia ugari eta formalidade gutxi./ Ze zaukan Tomasitak ainbeste kontukin? Esamoldeak: kóntutan. (c). Adberbioa. Elkarrekin berriketan. Bixak orduak pasatzeittue kontutan.” kóntuak kóntu. (b). Esapidea. Esanak esan. Kontuak kontu, aura beintzat majo bizi izan zan bere denporan. kóntuak euki. (c). Esapidea. Berriketa saioak izan. Aspaldixan Petra ta Mariak kontu asko dauke alkarrekin. kontu potolo, kontu potoluak. (c). Bikotekideen arteko maitasun berriketak. Makina bat kontu potolo esan (edo egin) zotsen elkarri. 3.kóntu, kóntua. (b). Izena. Ipuina, leienda, istorioa, gertakizuna; esanahi zabala du. Amandria, kontaiguzu kontu bat./ Aspaldiko kontuak esaten asten dienian eztauke akabuik./ Kontuekin bakarrik eztago ezer. 4.kóntu, kóntua. (b). Izena. Asuntoa, arazoa. · Asunto, tema, problema. Kontua da eguna badatorrela ta ezetan asteke garela./ Aitta etortzen danian izango die emen kontuak./ Ori beste kontu bat da./ Egixa da esan dozuna, baiña ori ezta kontua. KONTUA DA... edo KUSTI. Esamoldeak: kontua da. Kontua da... edo kustiñua da... sarri. Baita gauzia da... 5.kóntu, kóntua. (b). Izena. Cuenta, factura. Kontua, mesedez. Esamoldeak: kóntuak gárbittu. (c). Kontuak egin, diru-kontuak, gehienetan. · Aclarar las cuentas. Junta egunian garbittuko die urteko kontuak./ Domusantuetan izeten da gure auzuan kontuak garbitzeko eguna. kóntuak etára. (b). Esapidea. Sacar cuentas, tanto en el sentido literal como en el figurado. Jaixak, eta amarretarako etxera etorri zan. Kontuak etara zela egongo zan./ Kontuak etaraittut eta bos milloi kostatzen da igeltserixia bakarrik. kóntuak eiñ. (b). Hacer las cuentas; los pagos, mayormente. Piñuixa saldu gontsan, baiña oinddio kontuak ein barik dauzkau. 6.kontu. (b). Posposizioa. kóntura. A cargo de, a cuenta de. Majo bizi da aura aittan kontura./ Azelakotxe barriak ein giñuzen sakristauan kontura. NOREN kontu edo kontura..
kontúgintza, kontúgintzia. (c). Izena. Kontuak egite lana. · La tarea de hacer o llevar las cuentas. Urtian beiñ izaten da kontugintzia./ Aurten zeiñek daroia kontugintzia?
kontulári, kontularíxa. (c). Izena. Hablador, conversador. Kontulari amorratua zan zuen aitta-zana. Ez du ñabardura negatiborik. .
konturátu. (b). da Aditza. Darse cuenta.
kóntxilla, kóntxillia. (c). Izena. Txirla oskol xehetuz eginiko oilo janaria, arrautza koskola gogortzeko ematen dena. · Conchilla. Kaxkal meia etaratzen dabe aspaldixan, kontxilla barik egon die ta.
kóntxo!. (b). Interjekzioa. eufemismoa kontxo-kontxo. Koñoren euf. Kontxo-kontxo, au be badou?
Kontzezíño égun, Kontzezíño egúna. (c). Izen propioa. 8 de diciembre, el día de la Inmaculada Concepción. Kontzeziño egunian abadegixak errira etortze giñan seminaixorako dirua batzera.
konzéjal, konzejála. (a). Izena. Concejal.
konzíentzia, konzíentzia. (a). Izena. kontzientzia. Conciencia. Konzientzia txarrakin joan naiz oera.
kópa. 1.kópa. (a). Izena. kópia. Copa. 2.kópa, kópia. (a). Izena. El palo de copas en los naipes.
kópeta, kópetia. (b). Izena. Trenza de pelo. Zelako kopeta polittak dauzkan gure neskatilliak./ Geldi bazare neuk eingotsut kopetia. ohar bat
kopetatu. (d). "Lihoa txirikordatu. · Trenzar." (Orm Aram).
kopiñ. 1.kopiñ, kopiña. (c). Izena. Eibar. Panpina. Ixildu zaitez. Ume negartieri erregiak eztetse kopiñik pe ekartzen. (SM Zirik).” 2.kopiñ, kopiña. (c). Adjektiboa. Eibar. aag e. Kargu handia izan arren, berez beste ezkutuko norbaiten esanetara edo aginduetara dagoena. · "Hombre de paja". (AAG Eibes).
kópla. 1.kópla, kóplia. (c). Izena. Copla. Amurizak diskua etara dau Bixkaiko kopla zarrekin. 2.kópla, kóplia. (c). Izena. Irudizko zentzuan, aitzakia, ipuina. Oiñezkero amar aldiz ein neban zure lan ori ainbeste kopla barik./ Orrek kopla ugari tta ganora gutxi. Esamoldeak: kópletan ibilli. (c). Esapidea. Andar con cuentos. Serixo esaten dotsut; ez pentsau kopletan nabillenik.
kóraje, kórajia. (c). Izena. Coraje. Korajia bia da dagon giruakin kalera urtetzeko.
kórajetsu, kórajetsua. (c). Adjektiboa. Corajudo, -a.
korápillo. 1.korápillo, korápillua. (a). Izena. Nudo. Korapillua librau ta errekara. Irudizko zentzuan ere bai. Aspaldixan abogauakin ikusteittut sarri, tta badauke eren arteko korapillon bat.. ohar bat Esamoldeak: korápillua eiñ. (a). Aditza. Anudar, hacer un nudo. Sokia apurtzen bajatzu, korapillua eiñ. 2.korápillo, korápillua. (a). Izena. Zuhaitzari adarra ateratzen zaion tokia. Arbola-buruan adarrak mozte ako, ta burua eitxe ako. Da arbola-buruan korapillo asko eoten da, eta zela tornuan bueltaka etaaten daben txapa ori, ba an urteten dau korapillua. Dibujo oso polittak. Martin.”