Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

arénarri, arénarrixa. (d). Izena. araearri. Hare harria. · Piedra arenisca. Karia eitteko arrixa ifintte baldin bozu, bera funditten da, osea ke bea erreten da. Arenarrixa da obia, arenarrixa ezta erreten. Andres.” Karobi-zuloaren barruko horma arenarrizkoa komeni omen da, hau ez baita erretzen. .
arénau. (c). du Aditza. Zorua espartzuz eta hondarrez garbitu. · Arenar el suelo. Neska sasoekua be bazan, da arek e sukaldia arenau ero, etxeko jiria eiñ. Hil.”
aré-ortz, aré-órtza. (a). Izena. Arearen burnizko ziri edo hortza. · Diente del "are". Ariak ogei bat are-ortz eukitzeittu.
arestoi, arestoixe. Izena. Leintz. Hariztia. content_copy áizti.
aretots, aretotsa. "El ruido lejano del pedrisco." (Izag Antz).
arétu. (c). du Aditza. Goldatua areaz apurtu, area pasatu. · Romper los surcos con el "are". Después de esta operación el terreno está listo para la siembra. Lenengo lurra goldatu eitten da, gero aretu. Nai izan ezkero, gero esixa pasau leike lurra leunao geldittu deiñ. content_copy aria pasau.
árgal, argála. (c). Adjektiboa. Flakoa, mehea. · Flaco, -a, delgado, -a, esmirriado, -a. Luzia ta argala da. Gutxi erabilia. Bere lekuan flako edo igar esan izan da. . Esamoldeak: fiua/ezpala baiño argalaua izan.. (c). Esapidea. Oso argala izan.
argáldu. (c). da du Aditza. Flakatu. · Adelgazar. Asko argaldu aiz aspaldixan. Uste dugu ondorengoa ere (du ad.) entzun daitekeela: Eztakizu zenbat argaldu daben Irenek. Flakatu gehiago erabiltzen da.. content_copy flakátu.
argáluna, argálunia. (d). Izena. Eibar. "Punto débil, punto flaco. Danok daukagu geure argalunia nunbaitten eta zuk aguan. content_copy bigúnuna.
argamailla, argamaillia. Antzuola. "Iskanbila. Aura zan argamaillia." (Lar Antz).” content_copy ardailla.
árgi. 1.argi, argíxa. (a). Izena. Luz. Esamoldeak: argiz. (d). Izena. A la luz del día. argixa sartu. (c). du Aditza. Argia, instalazio elektrikoa jarri. Gerra aurretxuan sartu zan argixa basarri askotan. argixa bota. (d). du Aditza. Argia piztu. Hona hemen gure txikitako pasadizo bat, betiko gogoan geratu zitzaiguna: Andramaixetan bazetorren gabaz Elgetatik baserrirutz Sagastitxo zarra, atxur dezentiakin, da sasi artera jausi zan. Orduan diarka asi zan: “Maria! bota argixa!”. Oso adinekoek bakarrik.. árgi égon. (a). da Aditza. Eguna zabalduta egon. Gaur, goizeko bostetarako argi zeuan.
árgi eiñ
árgi eiñ. (a). du Aditza. Alumbrar. Argi eidazu linterniakin./ Bonbilla onek eztau argirik eitten. 2.argi, argíxa. (a). Adjektiboa. Azkarra. · Inteligente, espabilado, -a. Oso seme-alaba argixak dauzkazu. 3.árgi!. (b). Interjekzioa. Erne, kontuz. · Atento. Mutillak, argi! Nik iru kontautakuan asiko da karreria. Esaerak: Ezer eztauan lekuan eskuak garbi, dagon lekuan begixak argi. (d). Esaera. Esamoldeak: erbixa beziñ argi. Esapidea. Oso argi, zoli. Gu Antiguan jarritta eote giñan, da serenua erbixa bezela, argi, etortze zan. (Lar Antz).” argi-argi. (c). Esapidea. Erdi mozkortuta. Gaberako erdi txilibrizkauta, árgi ibílli. (b). Esapidea. Arretaz ibili. · Andar con cuidado. Argi ibili mendixan, izotza ein ddau ta./ Italiara bazoiazte argi ibili lapurrekin. Elkarrizketan erantzun gisa ere erabili ohi da, besteari arrazoi emanez bezala. —Baietz aurten Zarrabeitiak irabazi. —Ba... argi ibilli. (Bigarren erabilera honen antza du, guztiz berdina ez bada ere). . árgi égon. (b). Esapidea. Erne egon. Zuen txakurra ni jaikitzen naizenerako argi egoten da. content_copy zoli egon, erne egon. 4.argi, argíxa. (a). Adjektiboa. Claro, -a, tratándose sobre todo del color. Jertse argi bat zaroian. Esamoldeak: argi eta garbi. (b). Esapidea. Clarísimo. Argi eta garbi esan notsan. argi egon. (a). Esapidea. Bistan egon, nabarmena izan. · Estar claro. Argi dago gizurretan dabillena./ Argi zeuan ze nai zeban. 5.argi, argíxa. (c). Adjektiboa. Paraje ageri eta eguzki-begiez esaten da. · Dícese de los parajes soleados. Elusuko Norde-auzua paraje argixa da izan, aldapatsua izatia eze./ Zuen etxia toki argixauan dago guria baiño. 6.argi, argíxa. (d). Adjektiboa. Janariari gatza, piperra, ozpina, alkohola edo beste edozein bizigarri asko botatzen bazaio prestatzeko orduan, argixa dagola esan ohi da gero. · Dícese de la comida que ha sido aderezada con mucha sal, pimienta, vinagre, alcohol, etc. Mazedonia argi-argixa dago. Zer, Cointreau botillia jausi jatzu ala?/ Ensaladia argi samarra dago, baiña ez jan ezinddakua./ Ara, don Karlos; nik e gauza argixa jateko gogua eukitzen dot. (SM Ezten).
argi-batzéille, argi-batzeillía. (d). Izena. argi-kobratzaille. Cobrador de la luz.
argídun, argidúna. (d). Izena. Lehenago argindar kableak eta etxeko aberiak konpontzen zituen langilea. · Empleado Argiduna datorrenian esan bia jako enplame orri begiratzeko.
argi-eragin. Aditza. Eibar. "Baiñu galbano-plastikuan ondoren piezeri brist-eragitteko akabatzaillien eragiketia. · Abrillantar." (SB Eibetno).
argimútill, argimutílla. (d). Izena. Kurtzeluari (kriseilua) eusteko hiru hankako zutikoa. Ontaiko argimutilla, ola lau kuadroko ipurdiakin, ziri bat, ola gantxuakin, da an gantxua sartu, ola aua zabalik, mordazian moduan... Hil./ Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don.” Baita farolaren beste era bateko euskarria ere: Argimutilla esate gontxen; zer bat, ziri bat metro ta erdi bat ingurukua, urkilladun bat, eta an ipini farola. Mateo. .
árgiñ
árgiñ, argíña. (c). Izena. Cantero. Sasoi baten argiñ ugari zan Euskal Herrixan.
argínddar, arginddárra. (b). Izena. Elektrizitatea. · Electricidad. Arginddarra, adelantu demasa izan zan./ Arginddarra” argi inddar, argi inddárra, bi hitzetan ere entzun daiteke.. content_copy inddar.