Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

gizátxarkerixa, gizátxarkerixia. (d). Izena. Oñati. Ekintza gaiztoa. · "Gizátxarkerixaak ein: cometer acciones malas, robos, etc." (Izag Oñ).
gízen. 1.gizen, gizéna. (a). Adjektiboa. Grueso, -a, gordo, -a, tratándose de personas o animales. Anton oso gizena dago. Potolo (adkor.) ere bai. Gauzei buruz Bergaran sendo, batik bat, eta gutxi batzuek lodi. . 2.gizen, gizéna. (c). Izena. Parte adiposa, grasienta, de la carne. Nik giarria naixao gizena baiño./ Ze aragi emon dotsu, gizena besteik eztauka ta. feedback giarra, -e. 3.gizen, gizéna. (d). Izena. Enborraren azal azpiko lehen egur geruza biguna. Gizena emen azalian eukitzen dau puxkat. Pauak-eta gizen gutxi eukitze juek. Gizena onek piñu zurixonek pe eukitze ok. Eukiko ok azalian pare bat zentimetro ero bat ero gizena. Sebas.” content_copy kostánera, flojo, laka, zuri.
gizéndu. (a). da du Aditza. Gizen bihurtu. · Engordar. Illebetian iru kilo gizendu naiz./ Pentsuakin gizenduko jittuat txarrixak.
gizen-fáltsu, gizen-faltsúa. (c). Izena. Gizentasun puztua. Ziero gizenduta dago, baina gizen-faltsua. Itxura eskaxa artu jat.
gízon. 1.gizon, gizóna. (a). Izena. Hombre. Ondradu zentzua du honelakoetan: Gizona danak eztau olakoik eitten.. Esaerak: Gizona otzarapeian be gizon. Esaera. Gatzaga. "El hombre siempre lleva el complejo de 'gallo'." (Aran Gatz). Esamoldeak: gizona plantau. (c). Esapidea. Jende aurrean modu nabarmenean agertu edo jokatu: haserre, mozkortuta, burrukarako prest... Gizona plantau zuan Iñaki bakaziñotan lanera joan bia zebala esan zotsenian. Ixa garbittu juan enkargaua./ Gizona plantatzen dok Errekalde kuartillo bat joten dabenian. gízon portáu. (c). Esapidea. Ondradu portatu. Igeltserua azkenian gizon portau jakun. Etzoskun kobrau gaiñetiko lana. 2.gizon, gizóna. (a). Izena. Senarra. · Marido. Nundik nora ibilliko ete da nere gizona.
gizonen gaitz, gízonen gaitza. (d). Izena. gizonen zera. Sífilis. feedback sífilis, emakumien gaitz.
gizonézko, gizonezkúa. (b). Pertsona arra. · Varón. Gizonezko bat eta andrazko bat zebitzen zure kotxiai zirrika. content_copy gizakúme. feedback emakúme, andrakúme, andrázko.
gízongei, gízongeixa. (d). Izena. Senargaia. · Novio. Gizongeixa be esan oi da. Persona nausixak; berakiñ ez.; “Aren gizongeixa dok ori, alakon gizongeixa”. Andrageixa bai. Andrageixa geixao gizongeixa baiño. Don.” Gutxi erabilia. Nobixo da arrunta..
gizóngiñ, gizongíña. (d). Adjektiboa. gizongille, gizagiñ (Oñ.). Osasunerako ona, bizimodurako egokia. · Recomendable para la salud o para una existencia agradable. Laskurain alkate nonbrau zebenian gurera etorri zuan, senide eitten giñuztan da, eta gure amai esan jotsan, pozik: Izagirrek gizagiñ dakar zentzu beraz: "gizagiña: lo que contribuye al desarrollo del hombre." (Izag Oñ).. .
gizonkeríxa. 1.gizonkerixa, gizonkerixía. (b). Izena. Gizon-itxurak egin nahi dituenaren jarduera. Purua erre, pattarra eran... gizonkerixak eitten ibili zan gure mutikua, ta gero botaka. 2.gizonkerixa, gizonkerixia. (b). Izena. Behar den bezalako gizonarentzat desegokitzat jotzen den egitea. · Acción impropia de un hombre. Gizonkerixa majua ein juan alkatiak uren asuntuan.
gizon-próba, gizon-probía. (d). Izena. Gizonak harriari tiratuz egiten den dema. Amoroton ikusi giñuan gizon-probia.
gizontásun, gizontasúna. (b). Izena. Hombría. Gizontasun gutxi demostrau ziñuan auzoko basarrixa erre zanian.
gízur, gizúrra. (a). Izena. gúzur. Gezurra. · Mentira. Esaerak: Gizurra esan neban Getaríxan, da ni baiño len zan atarixan. (c). Esaera. Gezurra erraz zabaltzen dela. Gizurrak anka motzak dauzka. Esaera. "Gezurrarekin inora ezin dela joan adierazten du." (Lar Antz). Diario Vasco, egi gutxi ta gizur asko. (c). Esaera. Lehengo zaharrek esaten zuten esaera. Esamoldeak: gizurrétan. (b). Adberbioa. Mintiendo. Amak gizurretan arrapau nau./ Etzaittez nerekin gizurretan ibili. gízurra ta saltsía euki. (c). Esapidea. gízurra ta saltsía erabilli. Gezurrak esan. Orri ezixozu kasoik eiñ, gizurra ta saltsia besteik eztauka ta.
gizurretáko, gizurretakúa. (b). Izenlaguna. Benetakoa ez dena. · De mentiras, falso, simulado. Gizurretako pistoliakin ein ddabe atrakua./ Jente asko gelditzen da lanera barik gizurretako gaixuakin./ Ume, ezidazu eiñ gizurretako negarrik./ Diru au gizurretakua da. feedback bénetako.
gizurtéro, -a, gizurterúa, -ía. (a). Adjektiboa. adierazkorra gizurti. Mentiroso, -a. Gizurtero, atzo zer esan zostazun? Esamoldeak: gizurtero patatero, ogi txiki, panadero. (a). Ume-esaera. Gizurtero, patatero, ogi txiki, panadero.
gizúrti, gizúrtixa. (b). Adberbioa. Gezurtia. · Mentiroso. Ume ori gizurti utsa da. Azen.: gízurti ere bai..
gladiolo, gladiolua. (b). Izena. botanika. Gladiolus sp.. Gladiolo.
globo-bedar, globo-bedarra. Izena. Silene vulgaris. Colleja. (SB Eibetno)
glória, glória. (b). Izena. La oración de la gloria. Gloria errezatzia aaztu jaku./ Gloria, Patri et Filio et Espiritu Santo.
glorióso, -a. 1.glorioso, gloriosúa, -ía. (c). Adjektiboa. Berezko bizipoza dutenengatik esan ohi da. · Glorioso, -a, feliz. Beti umore onez da brometarako goguakin, auraxe da persona gloriosua. 2.glorioso, -a. (c). Adberbioa. Zoriontsu. · Feliz. Tomas glorioso bizi da.