Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

sokadantza, sokadantzia. Izena. "Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados." (SB Eibetno). San Juan egunean Untzagako plazan egiten da Eibarren. .
sokagíñan
sokagíñan. (c). Adberbioa. Sokagintzan, sokak egiten. “Aittak eitten zeban sokagiñan. Eli.”
sokakára, sokakaría. (d). Izena. Sokakada. Aspaldiko luzeera neurria. 20 edo 30 metroko soka aipatzen du Hilarik. · Antigua medida de longitud. “Ta gero ori neurri zanian, ba, asko izango zan, da esan i eban ala be: “Joño, ementxe beste sokakaa bat ogei metrokua ero, ogetamarrekua, ero, eztakiu sokioi ze ebixen. Hil.”
sokamútur, sokamutúrra. (b). Izena. Herri-jaietako jolasa, zezenak lepoan soka luze samarra lotuta duelarik kalez kale egiten dena. “Paskuetan aurten be badago sokamuturra.”
sokásalto, sokásaltua. (a). Izena. sokasaltoka. Haur-jolas ezaguna. Inesiboan ia beti. · La comba. “Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan./ Ibilliko ga sokasaltuan?/ Sokasaltuan artistak giñan txikittan.” SOKASALTUAN IBILI, JOLASTU. SOKASALTOKA ere bai: Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokásaltoka. Klem..
sokátira
sokátira, sokátiria. (b). Izena. Sokaren bi aldetatik tira eginez jokatzen den kirol ezaguna. “Sokatiria dago San Martzialen. ” SOKATIRAN, sarrien: Sokatiran gogorrak die Nuarbekuak./ Zer, eingou sokatiran? .
solámentian. (c). Juntagailua. botanika. Por cierto, desde luego. “Solamentian etzeukan erropatan gastu aundirik./ Solamentian kalian egunen baten arrapatzen bot entzun biosta galantak./ Aspaldian ikusteke nenguan Bixente, ta solamentian eztago jaxo-jaxua.” Esaldi hasieran gehienetan. .
soldáta, soldatía. (d). Izena. Kriadu eta kriadak bere lanagatik irabazten dutena. · El sueldo de criados y criadas. “Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Pentsaik orduko soldatak. Joan nintzuan amaika durokin. Eli.” Fabrikakoari jornal edo kintzena deitu izan zaio hemen, zaharren akorduan behintzat. Hitza berpizten ari da eta normaltzen "sueldo" zentzuan. .
soldáu. (a). Izena. Soldado. “Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau. ”
soldáuxka, soldáuxkia. (b). Izena. sodaixka, soldáutza. Soldadutza. · El servicio militar. “Iñok eztau soldauxkara joan nai.”
soldíau. (b). du Aditza. Soldar. “Soldiatzen ziarduala su artu zotsan kotxiak.”
sóldu. (d). da Aditza. Grano bat heldu. · Madurar un grano. “Grano bat eldu eitten danian ”
solímau, solimáua. (d). Izena. "Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan: “Orrek solimaua be erango leukek.” Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante". .
solísonbra, solísonbria. (c). Izena. Garai batean modan egon zen kopa: koñaka eta anisa nahastuta.
solo.
solómo, solomúa. (b). Izena. Lomo de cerdo. “Solomo erria ogi bittartian, gauza gozua.”
soltáu. (a). da du Aditza. Soltar(se). “Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan.” Esamoldeak: gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). Esapidea. eufemismoa gérrikua. Kaka egin. “Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta.” Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko..
sólte. 1.solte. (b). Adberbioa. Askatuta, libre. · Suelto, sin atar. “Zapata-sokia solte daukazu./ Makiña bat zoro dabill solte.” 2.sólte, sóltia. (c). Adjektiboa. Soltura handikoa. · Suelto, resuelto. “Neskekin tratuan da, oso soltia zan./ Oso pelotari soltia da.”