Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

laiñera, laiñería. "La niebla de la hondonada. Laiñera gutxi." (Izag Antz).
laiñeza, laiñezía. (d). Izena. Umearen edo gaztearen harrokeria nagusiekiko. Laiñezak dauzka ume honek. Gutxi erabilia gure eskualdean..
laiñeztu. (d). da Aditza. Harrotu edo putzak hartu, honelakoetan:. Gaztiak burla egin zotsen maistriai eta onek kargu artu zotsenian laiñeztu ein jakozen. Edo aitak umeari: Kontuz, laiñeztu barik, e! Gutxi erabilia. .
láiño
láiño, laiñúa. (a). Izena. Nube, niebla (orokorra). Laiño beltzak agiri die./ Goizian laiño itxi-itxixa zeuan. Galdara maillaztua esaten omen zitzaion aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei. Aramaion, laiño maillatuek bildotsak ematen dutenei. Oñatin, laiño litxakiñak laino meheei, litxak bezalakoei. . ohar bat Esamoldeak: tripaki-laiño, tripaki-laiñuak. Izena. Angiozar, Antzuola. "Los cirros (nubes)." (Izag Antz).
laiñópasa, -e, laiñópasia. (c). Izena. Lainoak zerutik abiada handian pasatzen direneko eguraldia. Aize aundixa ibili da gabian. Gaur goizian be laiñopasia egon da, baiña atsaldian berotu ein biar ei dau.
láiñope. (c). Adberbioa. Zerua estalita. · Nublado. Udan erabiltzen da, batez ere, euririk ez baina eguzkirik ere egiten ez duen egunei buruz. Laiñope joan, egon, euki, eiñ. Bera soilik ere bai: .
laiñótsu. 1.laiñotsu. (c). Adberbioa. Nublado. Atzo be laiñotsu egin zeban. 2.laiñotsu, laiñotsúa. (c). Adjektiboa. Nuboso, -a. Egun laiñotsua dago gaur.
laiñótu. 1.laiñotu. (b). du Aditza. Nublar. Goizian euzki ederra zeuan baiña belaxe laiñotu dau. Esamoldeak: laiñótuta. (a). Adberbioa. Nublado. feedback oskárbi, izarratu. 2.laiñotu. (c). da Aditza. Kristalak lurrundu. · Nublarse los cristales. Kristala laiñotu, garbitzen asi tta baztarra jo neban. ohar bat content_copy lurrundu. 3.laiñotu. (c). Adberbioa. Lainotuta. · Nublado. Zerua laioñotu dago ta ezta izarrik ikusten. LAI. Esamoldeak: laiñotu egon. Lainoz estalita egon zerua.  Sin. laiñotuta. Ant. izarratu (gauez), zerua garbi (egunez).. feedback oskárbi, izarratu. 4.laiñotú, laiñotúa. (c). Adjektiboa. Nublado. Egun laiñotuak eitteittu aspaldixan.
láixa
láixa, laixía. (c). Izena. Burdinazko bi hortz luze eta egurrezko eskulekua duen lurra iraultzeko tresna. · Laya. Laixak adornutzat ikusten die batian bestian. Esamoldeak: láixan. (c). Adberbioa. laixáketan. Laiarekin lanean (egin, jardun, ibili...) Laixan eiñ aurretik nabarra pasatze zuan, zaldiz, astoz, ero iru lau lagunen artian tiraka igual, gero laixan illaran jarritta errezao eitteko. Klem.” Azen.: laixán ere bai..
laixá-bégi, laixá-bégixa. (d). Izena. Laia kirtenarendako zuloa. · El orificio del mango de la laya.
laixáketa
laixáketa, laixáketia. (d). Izena. laixaketan. Laiatze lana. · Acción de layar. Amaika laixaketa einddakua zuan zuen amandria. ohar bat
laixári, laixaríxa. (d). Izena. Laiarekin lan egiten duena. · Layador. Laixarixak illaran jarritta jarduten zeben.
laixátu. (d). du Aditza. Laiatu, laiaz lurra irauli. · Layar, arar con laya. Guenian asi tta barreneraiño laixatu giñuan baso sailla luarrixa eitteko.
láka. 1.laka, lakía. (d). Izena. Zerrategian, enborraren kanpokaldeko zatiak, materialetarako balio ez dutenak. · Costanera. Kostaneria, zerran alaxe esaten dabe, guk lakia beti. Don./ Ba ori laka ori izaten da azalan urrengo egurra. Benito.” Singularrean. Oholei laka kendu egin behar zaie, bestela zerenak jotzen ei ditu.. content_copy kostánera, zuri. 2.laka, lakía. (d). Izena. "El pago por la molienda. El diez por ciento que por moler se retiene en el molino. El desperdicio de la madera en la sierra." (Izag Oñ). Singularrean.. content_copy motúra.
lákaiña. ohar bat 1.lákaiña, lákaiñia. (d). Izena. Zerbaiten zati txikia, luzexka normalean. · Pedazo pequeño desgajado de algo, normalmente alargado. Zatitxo bat, txikixa danian gauzia. Ari-lakaiña bat ero; erozer gauzagaittik uste juat len lakaiñia asko ibiltzen zala. Klem.” Bizar urriagatik ere esan ohi da: Bizar izenik etxok merezi orrek, lau lakaiña besteik eztaukak eta. Hanka mehengatik ere bai: Orrek dittuk lakaiñak, orrek! . 2.lákaiña, lákaiñia. (d). Izena. Hostroak galdu dituen landarea edo belarra. Bedarrik bape etxak, lakaiñia bakarrik.
lákaiñatu. (d). da Aditza. Lakaina bihurtu. · Reducirse a "lakaiña"; deshacerse una soga, por ejemplo. Lakaiñatutako soka zar batekin etorri zuan bedarretara. ohar bat
lákar, lakárra. (c). Adjektiboa. Aspero, -a. Basarriko bidia oso lakarra dago./ Azal lakarra dauka piñuak. Latza baino latzagoa dela lakarra esan daiteke. . ohar bat
lakártu. (c). da du Aditza. Lakar bihurtu. · Volverse áspero. Esku gaiñak lakartuta eukitzen giñuzen negu osuan.
lákatz. 1.lakatz, lakátza. (c). Izena. Botatako zuhaitz baten adarra. LAKATZAK KENDU: botatako zuhaitza soildu. Jausi dan piñuai lakatzak kentzen dabill Julien. LÁKATZAK ERRE: kendutako adarrak erre, basoa garbitzeko edo. Lakatzak erretzen genbitzela guardia etorri jakuan. Bi testuinguru hauetan, gehienbat. Baita: lakatz baten estropuzau ta errekatxora jausi nitzuan. Zutik dagoen arbolak "adarrak" ditu; kenduta gero, sutarakoak, luzeak eta meheak badira, batik bat, "abarrak" dira. "Lakatz" bien erdibidean dago.. 2.lakatz, lakátza. (c). Izena. Txertagai diren adartxoa, mentua. ohar bat 3.lakatz, lakátza. (c). Izena. Kimu berria. · Brote. Orrek udaberrixan lakatz edarrak botakoittu. Lakatzak bota edo etara, batik bat.” content_copy púja. 4.lakatz, lakátza. (c). Izena. Tomate landareari sortzen zaizkion alperriko kimuak. · Brotes superfluos, chupones de la planta del tomate. Tomatiai lakatzak kendu biarrian gare. 5.lakatz, lakátza. (d). Izena. eufemismoa Mozkorra. · Borrachera. Azelakotxe lakatza arrapau zeban. Gutxi erabilia..