Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

érronka, érronkia. (c). Izena. Fanfarroikeria. · Bravuconada Pelotari ona izango da, baiña erronka geixegi dauka gauzonerako./ Gaur makiña bat erronka erabili jok Txikik arrixa baietz jaso ta ezetz jaso./ Beti erronkak joten dabill. Erronka(k) euki, erabili, bota, jo, erronkia darixola ibili.... Esaerak: Batzuk erronkia ta beste batzuk pezetia. Esaera. "Batzuek dirua eta ondasunak dituztela harro esaten dute, nahiz eta ez eduki; beste batzuek, ordea, nahiz eta isilik egon benetan eduki dauzkate." (Lar Antz).
erronkalari, erronkalaríxa. (d). Erronkak jotzen dituena. · Bravucón. Len erronkalaixak asko zian, oiñ ezta erronkaik joten.
errópa, erropía. (a). Izena. Arropa. · Ropa Esamoldeak: erropa zuri, erropa zuríxa. (c). Izena. Izarak, barruko arropak, etab. Erropa zurixa, oekua, ta andrakumien e... —oiñ ezta erueten, baiña— kamixia. Hil.”
errópa-ármaixo
errópa-ármaixo, errópa-armáixua. (c). Izena. Cómoda. Erropa-armaixua, bi atekin, da goixan kajoe luze bat.Don./ Komodia ta erropa-armaixua, bat joteittut. Don.” Arropa tolestuta eukitzekoa, ez esegita. Batzuentzat erropa-armaixo eta armaixo aundi gauza bera da, eta beste batzuentzat erropa-armaixo eta komoda. (?)..
errópa-bárrika, errópa-bárrikia. (d). Izena. Lixiba ontzia. · Tina de colada. Erropa-barrikia esaten gontsan guk. Don.” content_copy tíña.
errópaje, errópajia. (c). Izena. Jazkera. · Ropaje. Astotik potzura jausi tta erropaje ederra ipiñi neban./ Jantzizu praka orrek, ori ezta kalera joateko erropajia ta. Oso adinekoek asko erabilia, gazteek ia galdua..
errópaketa, errópaketia. (c). Izena. Jantziak. · Vestuario. Gure denporan etzan erropaketarik, e; gantzontzilluak falta, prakak al dan moukuak... Mart./ Ze erropaketa daukazu bodarako?
errósaixo, errósaixua. Izena. errésaixo. 1.errósaixo, errósaixua. (b). Izena. errésaixo. Rosario. Gurian len ia egunero errezatzen zan errosaixua./ Aittajunak esaten dau gurian errosaixua. ERROSAIXUA ERREZAU edo ESAN.. Esamoldeak: errosaixua euki. (c). Esapidea. Maldizioka jardun. Arotzak zeukan errosaixua. Itxuria egurra zerenak janda zeuan. content_copy dótriñia euki. 2.errósaixo, errósaixuak. (b). Izena. El rosario de cuentas. Errosaixuak erregalau dost Ximonak. Pluralean.. 3.errosaixo, errosárixua. (c). Izena. Eibar. errosárixoko azur, -a (Eib.). Bizkarrezurra. Mariak esan dau eztatorrela mezetara, errosaixoko miñez dabillela ta. Klem./ Eskillaretan jausi eta errosarixoko azurra ausi jako. (Etxba Eib)”
errósaixo bédar, errósaixo bedárra. (c). Izena. botanika. Arrhenatherum elatius (Subsp. bulbosum). Moitta. · Tortero. Errosarioa bezala elkarri lotutako aletxoak sustraitzat dituen belarra, soroentzat kaltegarria. content_copy moítta.
Errósaixo-dómeka, Errósaixo-dómekia. (c). Izen propioa. Urriko lehenengo igandea. Errosaixo-domekia, Arantzazura joateko eguna.
erróseta, errósetia. (c). Izena. Kolorezko zintaz eginiko kiribista formako edergarria, nesken ezkon-soinekoek, komunio txikikoek, etab. eraman ohi dutena. · Roseta, lazada hecha normalmente de cintas de color que engalana el vestido de boda, el de primera comunión, etc. San Juan egunian San Juanera joaten zien neskatillak lora-sortiakin; akordatzen naiz Justiñak zelako soiñoko politta eruaten zeban paparrian erroseta dotoriakin. Klem.”
érroska, érroskia. (d). Izena. Rosca. Erromeixara jundakuan egoten zan ba, sasoian madarixa, erroskia... Erroskak eta bai erosi mutillak eta... Gure belaunaldikook erroskilla esan ohi dugu..
erroskadun, erroskaduna. Izena. "Rosquillero, vendedor de roscas en las romerías." (SB Eibetno)
erróskilla, erróskillia. (b). Izena. Rosquilla. Urkiolatik ezin zan erroskilla barik etorri.
erróta.
errota
1.errota, errotía. (a). Izena. Molino. Esaerak: Or drank, emen drank, erdi-erdixan billafrank. Esaera. (Lar Antz). Errotaren igarkizuna. Esamoldeak: errotía pikáu. (d). Aditza. Errotarria zorroztu. Errotiak bi arri, bata azpittik, bestia gaiñetik; arek pikau ein biar puntuan-puntuan. Piketiak aproposak egoten dia, da kuidado aundixakin. Arraia aundixa eitten bajako, golpe aundixa emoten bajako, apurtu eitten dau garixa. Ebai txiki-txiki bat ein biar izete jako, iriñak fiña urtengo badau. Aniz.” errotá-ots, errota-ótsa. (d). Izena. El ruido rítmico del molino. Errota-otsa ixiltziak esnatzen dau errotarixa. (Etxba Eib)” 2.errota, errotía. (d). Izena. Molleja. Errotia. Parapua aurrekua. Parapua ta errotia. Don.”
errotapala, errotapalia. Izena. "Errotan zakura irina botatzeko erabiltzen den pala." (Lar Antz)
errótape, errótapia. (d). Izena. Errotako urak berriro errekara irteten duen lekua eta hango putzua. · El lugar del desagüe del molino y el pozo que en él se forma. Makiña bat anborrain arrapautakuak gaittuk Boluko errotapian.
errotári, errotaríxa. (b). Izena. Molinero. Len errotarixak majo manejatzen zien.
errótarri, errótarrixa. (b). Izena. Muela de molino.