Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

repetezíño, repeteziñúa. (c). Izena. Herriko edo auzoko jaiak pasatu eta hurrengo igandean egiten den festa. · Repetición de fiesta. Len, jaixak pasau arren, beti geratzen zan repeteziñua.
repúblika, repúblikia. (c). Izena. Errepublika, 1931-36 aroa, batik bat. Da gu an gendela republikia zertu zan. Neikua negar ein zeben arek orduan. Nere aiztia izen zan erregei laguntzen, errege despeditzen estaziñuan, nausixekin joanda. Esaerak: Viva la república vasca, konforme eztaonak ein daixela ipurdian aska. Esaera. "Hau esaten omen zuen Antzuolar xelebre batek." (Lar Antz).
republikáno, -a, republikanúa, -ía. (c). Izena. Errepublikaren aldekoa. Esaerak: Karlistak berriketa asko, liberalak diru asko; republikanuak okotzian bizar asko. Esaera. "Karlista bero batek, berriz, esaera hau esan ohi zuen." (Lar Antz).
rezibídu. 1.rezibidu. (a). Aditza. Recibir. Eztot notifikaziñua rezibidu.” Sin. artu, jaso.. 2.rezibidu. (c). Aditza. Igeltseritzan, gauza bat, burdina bat edo egur bat, adibidez, porlanez hartu. Lelengo porlanakin rezibidu eta gero sikatzen laga.
ri-ra. Onomatopeia. ris-ras. "Igurtzixa. Hartu espartzua, eta ris-ras!, garbittu arte." (SB Eibetno)”
riñóna
riñóna. (d). Izena. Baba zuri klasea, handi eta ederrena omen. · Variedad de alubia blanca, la mejor. Riñona esaten jakuan; zuri-zurixa, luzia ta ederra. Klem.” Zera dio Candido Izagirrek: "Zuri erreindduna: alubia blanca, la mejor (Ubera)." (Izag Oñ, 101. o.). Gauza berdinaz jardungo du nahiz eta guk zuri riñona jaso dugun. Etim.: gaztelerazko "riñon", duen formagatik..
risti-rasta. Onomatopeia. "Igurtzi baiña indarrakin." (SB Eibetno).
robillóe, -i, robillóia. (c). Izena. botanika. Níscalo.
rodámentu, rodámentua. (b). Izena. Rodamiento. Badie Bergan iru rodamentu fabrika.
roska, róskia. (a). Izena. Rosca. content_copy ari. Esamoldeak: roskan egon. Esapidea. Estar en rosca. content_copy aríxan égon.
roskan egon. Esapidea. Estar en rosca. content_copy aríxan égon.
rúbixo, -a, rúbixua, -ia. (a). Adjektiboa. -a. Rubio, -a.
ruína, ruínia. (a). Izena. Ruina.
run-run. Onomatopeia. "Ronroneo del gato. Sorbaldan katua
ruso, rúsua. (a). Izena. Ruso. Izagirrek RUSUA deitzen dio ipar ekialdeko haize hotzari: "Frantzí-iparra, frantzí-aizia: . Esamoldeak: la rusia!. (c). Interjekzioa. Zenbait adinekok erabiltzen duen biraoa. La Rusia, au jakin izan baneu bela etorriko nitzuan./ Mekauben la Rusia!, kendu adi paretik! LA INDIA! ere esaten da. La India!, beti lan eta lan eta kobrau zer?.
sáale, sáalia. Izena. Saralea. "Paja de maíz o el forraje seco que se da al ganado." (Izag Antz).
sáats
sáats, saátsa. (c). Izena. botanika. salix atrocinerea. Sahatsa, saratsa. · Sauce, salguera. Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako..
sabéloi, sabéloixa. (d). Izena. Sabel-lohia. Umeak jaio berrian izan ohi duten kaspa. · Caspa infantil. Umiak eta jaio-berixan eukitze zebena; oiñ aiña etzittuan baiñau be itten-da, sendo sendua igual eukitze juen zera, sabeloixa. Klem.”