Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

intxaur-káskal, intxaur-kaskála. (c). Izena. Cáscara de nuez.
intxaur-sáltsa, intxaur-saltsía. (c). Izena. Postre consistente en una papilla hecha de nueces mazadas, leche, etc. Intxaur-saltsia, gozua baiña astuna./ Gabonetako postria izate zuan intxaur-saltsia.
intxúsa.
intxusa
1.intxusa, intxusía. (c). Izena. botanika. Sambucus nigra. Sauco. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da.. content_copy salúparda, sakúta, flot. 2.intxusa, intxusía. (c). Izena. botanika. smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. Irustarbixa (smilax aspera) ote?.
intz
intz, íntza. (a). Izena. Ihintza. · Rocío. Anka guztiak busti jat intzetan. Sin. iruntz (b, Ub.), iñuntz (Lein.), iñontz (Oñ.)..
intzírixa, intzírixak. (d). Intziriak, min edo pena oihuak. Txakurrarenak, gehienbat. Txakurren intzirixak entzuten zittuan./ "Intzírixa batzuk: unos gritos de dolor. Intzírixaka: dando gritos de dolor." (Izag Oñ).”
iñúde
iñúde, iñudía. (c). Izena. iñure, iñuresa. Inoren haurrari titia ematen diona. · Nodriza. Inguruko basarrikuak pa, etxekuak etzeukan eta beste batek emuten otsan, baiña bigarren ama ero ola esaten jakon ari, baiña onek aberatsak eruaten zittuenei iñudia esaten jakuen. Don./ Txaket edo,” Anizetak I. Esamoldeak: iñúde joan. (c). Inude lanera beste etxe batera joan. Nere ama iñude jun ei zan bai Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben.”
iñúdetza, iñúdetzia. (d). Izena. Iñuretza. Inude lana. · El trabajo de nodriza. Iñudetzia gauza tristia da./ Gaztetan iñuretzan ibilittakua da.
íñun. 1.iñun. (a). Adberbioa. En ninguna parte (ezezkoetan). Iñun eztot ikusi olakoik. 2.iñun. (a). Adberbioa. En alguna parte (bestelakoetan). Zigarroik iñun topatzen bozu, ekarri.
iñúndien, iñúndienak. (c). Izena. Inon direnak, demasak, sekulakoak. · Lo habido y por haber, las de Dios. Kuartelian iñundienak ein zotsen./ Iñundienak esaittu telebisiñotik.
iñúndik. 1.iñundik. (a). Adberbioa. De ninguna parte (ezezkoetan). Zuen etxia ezta iñundik ikusten. 2.iñundik. (b). Adberbioa. Nonbaitetik. De alguna parte (hurrengoa bezalako galderetan). Iñundik ekarri leike ura zuenera? Esamoldeak: iñúndik ál báda. (b). Esapidea. Ahal izanez gero. Iñundik al bada aurten julixuan joan biou bakaziñotara. 3.iñundik ez. (c). Adberbioa. iñundik ezin, iñúndik iñóra. Inola ere ez. · De ningún modo. Ezin zeben mutilla iñundik errendidu. Sin. iñola be, ezegaittik pe, ezetara be, ezela.. content_copy iñolá be, ezégatik (pe), ezétara (be), ezéla (be). Esamoldeak: iñúndik iñóra. Adberbioa. Inola ere ez. · De ningún modo. Ezin dau iñundik iñora lanik topau. content_copy ezégatik (pe), ezétara (be), iñolá be, ezéla (be).
iñúndik iñóra. Adberbioa. Inola ere ez. · De ningún modo. Ezin dau iñundik iñora lanik topau. content_copy ezégatik (pe), ezétara (be), iñolá be, ezéla (be).
iñúndiko, iñúndikuak. (c). Izenlaguna. Alde eta modu guztietakoak. · De todas partes, clases, estilos... Santa Luzietan iñundiko ijitto guztiak juntatzen die./ Iñundiko katai guztiak zaroian jantzitta./ An zeren Bixkai guztikuak eta iñundikuak.
iñúngo, iñungúa. (a). Izenlaguna. De ninguna parte (ezezkoetan bakarrik esana). Ori ezta ez emengua ta ez iñungua. Esamoldeak: iñungo asmorik ez euki. (c). Esapidea. iñungo gogorik ez euki. Inolako asmorik edo gogorik ez izan.
iñuntz, iñuntza. Izena. Leintz. Ihintza.
iñurri, iñurríxa. "La clase de castaña buena y la más temprana." (Izag Antz)
inutílddu. (c). da Aditza. Inutil bihurtu. Inutildduta geratu zan gerratian.
inútill, inutílla. (c). Adjektiboa. Inútil (pertsonez). Zela izan leike personia ain inutilla./ Inutill utsa da.
inúzente. iñuzente. 1.inúzente, inúzentia. (b). Adjektiboa. iñuzente. Bobo, -a, idiota. Tontoarro inuzente bat da, besteik ez./ Auraxe dok personia iñuzentia. 2.inúzente, inúzentia. (d). AdjektiboaIzena. Atzeratua. (ez du zentzu iraingarririk). · Retrasado mental; también, subnormal, mongólico. Alabaik gaztena inuzentia dauka./ Leno mongolikuai tta inuzentiak esate jakuen./ Gure inguruko baserri-etxe baten seme inuzentetxo bat euken. Nausituaz bere senera etorriko zalakotzat euazen bere gurasuak. (SM Ezten).” Gaur mokolo-k ez du zentzu hau, baina baliteke noizbait izana izatea..