Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

ponderau. Izena. Leintz. Goraipatu. content_copy abónau.
ponpolóte, ponpolotía. (d). Adjektiboa. Perretxiko edo lore oraindik zabaldu gabeez esan ohi da, baita aurpegi borobileko pertsonez ere. · Se dice de las setas o flores que no han abierto todavía, y también de las personas de cara redonda. Personia be ponpolotia, ola musu biribila ero danian; baiña gero larrosak pe ponpolotiak oinddio batuak darenian; perretxikuak pe bai ponpolotiak. Klem.”
ponpot, ponpota. Adjektiboa. Antzuola. panpot. "Gazte mardula, fofoa. Neska gazte ponpota edarra dao aura." (Lar Antz).”
popatik artzera. (b). Esapidea. Pikutara, atzetik hartzera. Joan ari popatik artzera./ Popatik artzera bialdu giñuan.
popo. Izena. haur hizkera pau-pau (Eib.). Autoa.
porlan, porlána. (a). Izena. Cemento. Porlan puxkatekin jarri dot azulejua./ Porlanezko postia jo dau autuakin. content_copy zémento.
porlán-zaku, porlán-zakua. (b). Izena. Saco de cemento.
pórra
pórra, porría. (b). Izena. Burdinazko mazo handia. · Porra. Porriakin apurtu giñuan pareta. Esamoldeak: porría euki. (c). Esapidea. Sudur luzea izan. Mekauben, orrek jaukak porria! porra-zíri, porra-zírixak. (d). Izena. Porra eta burdin-ziriek osatzen duten multzoa; egurra zatitzeko erabiltzen dira. Joan etxera ta ekarri porra-zírixak, anpor au erdibittu bia dou ta.
porréjenplo. (c). Esapidea. Esate baterako, adibidez. Ze esangotsut pa nik. Porrejenplo emendik eta Elgetara juatia letz./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz.” Adinekoek gehiago.. content_copy ésate bateráko.
pórrika
pórrika, pórrikak. (c). Izena. porriketak (Lein.), kurrikak (Eib.). Orrikak. · Tenazas que sirven para sacar clavos, etc. Maillukia ta porrikak artu, alanbraduria konpontzera goiazek eta.
porróe, -i,, porróia. (b). Izena. Porrón. Zenbaitek Orrek dauka porroia esan izan du sudurluzeez. .
porrokátu, porrokatúa. (c). Adjektiboa. borrokátu. Zaletasun handikoa, amorratua. · Muy aficionado, -a, muy entregado, -a a una cosa. Muslari porrokatua da Hilario./ Gerra aurretik pe nazionalista porrokatuak zien familixa guztia. content_copy amorratu.
pórrot eiñ. (c). du Aditza. Frakasatu, negozio edo desafio batean edo beste edozertan. · Fracasar. Batek kiebra ein dabenian porrot ein dabela esan leikek; porrot, prueba baten frakasau dabenian be porrot ein dabela ero. Klem.” Gutxi erabilia..
pórru.
porru
1.porru, porrúa. (a). Izena. botanika. allium porrum. Puerro. Esamoldeak: porru-jorria edo porru-otsa izan. Esapidea. porru-jorria edo porru-otsa asi, ibili. "Mugimendua edo zalaparta hasi. Setienbrian asiko da porru-jorria./ Porru-ots ederra (jendea lanera edo eskolara doalako).” Sin. orpo jokia, orpo otsa, anka jokia.» (Lar Antz).. porrúa sartu. (c). Esapidea. lagunartekoa Ziria sartu. Porru edarra sartu joskuan, loterixia tokau jakula ta. 2.porru, porrúa. (b). Izena. Cigarrillo de marihuana. Porrua erretzen ziarduen kuadrillan.
porrú-lándara, porrú-lándaria. (b). Izena. Plantas de puerro para ser transplantadas. Porru-landaria ekarri dot Bolubarrittik.
porrú-pátata, porrú-pátatak. (a). Izena. Cocido de puerros con patatas.
porru-sálda, porru-saldía. (a). Izena. Caldo de puerros.