Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

dra-dra-dra. (d). Onomatopeia. Onomatopeia, azala kentzearena, adibidez. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua. Juana.”
drága, dragía. (b). Izena. Gurdiaren frenoa. · Freno de carro. Dragia apurtu ta errekara joan giñan bei ta guzti. Bost edo sei draga-sistema azaldu dizkigu Donatok. .
draga-égur, draga-egúrra. (c). Izena. Gurdia frenatzen duen egurra. Larakoari eraginez draga-egurra tiratzen da gurpilen kontra. Hots handia ateratzen du.
dragói, dragóia. (a). Izena. Dragón. San Migelek dragoia il ei zeban.
dráma, drámia. (a). Izena. Eibar. "Drama, ocasión patética. Kinzenia galdu jokuan tabernan eta gaur be dramia dago ziur aren etxian.
drau. Onomatopeia. "Significa fuerza de improvisación." (SB Eibetno).
draun, drauna. (d). Izena. Eibar. Eliztorreko kanpai handia eta harekin egindako deia. · Campana mayor de la iglesia y avisos desde ella. Draunak bi dira Eibarko kanpaitorrian./ Su-kanpaia be draunian joten da. (Etxba Eib)”
dróga. 1.dróga, drógia. (c). Izena. Istilua, iskanbila. · Disputa, jaleo. Gure mutikua ta zuena juntatzen dienian drogia besteik eztauke./ Drogia ipintzeko naikua die bi txorimalo. DROGIA IPINI eta ETARA, batik bat. . Esamoldeak: drógan. (c). Adberbioa. Istilutan. Goiko andra-gizonak beti drogan dabitz. 2.dróga, drógia. (a). Izena. Droga. Drogia saltzen arrapau dabe.
drogáu. (a). da du Aditza. Drogar(se). Perretxikuekin drogatze i da.
drogóso
drogóso, drogosúa. (c). Adjektiboa. drogero (Oñ.). Istiluzalea. · Pendenciero, -a, follonero, -a. Arekin ibiltziak billurra emute juan, drogoso utsa zuan da./ Zuen lagun orrek drogero itxuria xakok; beti jaleo billa ikusten xuat.”
dúan. Adberbioa. Eibar, Soraluze. Doan. · Debalde, gratis. Hitz hau, guk dakigula, ez da Bergaran esaten, debalde erabiltzen da, baina oso ezaguna da plazentziar eta eibartarrei entzunda.. Esaerak: Elgetan ogi berua dirutan, aize freskua duan. (d). Esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa. Esamoldeak: duango, duangua. Eibar. duako. 1.dúango, dúangua. (c). Adjektiboa. duako. Debaldekoa. Geienetan frontoia duakuekin betetzen zan (SM Ezten).” 2.dúango, dúangua. Adjektiboa. duako. "Gorrón. Beti eta alde guztietan aura duangua.
dúda, dudía. (a). Izena. Zalantza. · Duda. Ointxe dudia sartu jat. Esamoldeak: dudía ala?. (c). Esapidea. Hala erantzun ohi da, erdi brometan, "galdetzea ere", "jakina", zentzuaz. dudán egon. (b). dudán geratu. Estar, quedar... en duda. Dudan nago zinera joan ala etxian geldittu./ Dudan geratu nitzan bera ete zan ala ez ete zan.
dudáko, dudakúa. (b). Izenlaguna. Dudoso, incierto. Gaur dudako egualdixa daukau./ Lagun onak pe ein nittuan baiña geixenak dudakuak. content_copy dudóso.
dudáu. (a). du Aditza. Dudar. Aukeria jarri zotsenian etzeban asko dudau.
dudóso, dudosúa. (b). Adjektiboa. dudako. Dudoso, incierto. Oso seguru ezagutzen ez ditugun perretxikuez ere esaten da. Poltsa baten perretxiku onak ekarri dittugu ta bestian dudosuak. content_copy dudáko.
duenda, duendia. (d). Adjektiboa. Saltsera, endredatzailea; bazterrak nahasten dituena. (Emakumeez) Gu bakian bizi gaittun eta alako duendarik etxonagu biar emen.
dúkat, dukáta. (d). Izena. duket. Ducado. "Moneda de oro que se usó en España hasta el siglo XVI. Después moneda imaginaria". (M. Moliner). Duketa be bai. Oixe eztakitt neurrixa ze zeban. Errielka kontatzen zan: ainbeste duket ainbeste erriel. Baiña ezin neikek esan. Don./ Dukatak intxaurpian ezkutauta zeuzkala esan jotsan semiai iltzerakuan. Klem.”