Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

kanpó-fúbol, kanpó-fúbola. (b). Izena. fuból-kánpo. Campo de fútbol. Lenao Altos Hornosen be bazan kanpo-fubola. FUB.
kanpókalde, kanpókaldia. (b). La parte exterior de algo. Etxian kanpokaldia ainbestian be badago, baiña barrukaldia zisko eindda. feedback barrukalde.
kanpolarrósa, kanpolarrosía. (b). Adjektiboa. Etxean kakatsua eta kanpoan atsegina dena. · Desagradable en casa, simpático, -a fuera. Andra koittaua etxian da bera berriz jaun, ortik ziar. Kanpolarrosa majua don ori. Esaerak: Kanpolarrosa, etxe-kakatsu. (c). Esaera. Etxe-kakatsu hitza esaera honetan bakarrik entzun dugu. Esanahi bereko esaerak: Kanpolarrosa, etxe kardo./ Kanpolarrosa, etxe otso./ Kanpuan uso, etxian otso (Lar Antz)..
kánpora!. 1.kánpora!. (a). Interjekzioa. Fuera! Kanpora emendik! Bixkor! content_copy fuera!. 2.kánpora. (b). Posposizioa. Aparte de, por lo demás. Zakar samarra da; ortik kanpora oso mutill ona. -TIK kanpora. "Ortik kanpora", ia bakarrik.. content_copy fuera.
kanpósantu, kanpósantua. (a). Izena. kánpasantu. Cementerio. Hilarik kánpAsantu dio. Bertan dare elizia, kánpasantua ta dana Mendiolan. Esamoldeak: anka bat kanposantuan izan. (b). Esapidea. Hilzorian egon.
kánpotar, kánpotarra. (b). Izena. Forastero. Kanpotar asko etorri zan lan billa.
kánta. 1.kanta, kantia, -ak. (d). Izena. Kantua. Lehengoek asko erabilia. · Canción. Gure amandriak kanta asko zekixen. —Kantazar esaten zan? —Zarrak ero barrixak, baiña kantak beintzet. Klem./ Zeaittik eze Txirritak etara zittuan fueruen e, arek galdu zittueneko kantak eta. Hil.” Pluralean batik bat. Kantazar ere ezaguna da, baina badirudi ez zela oso erabilia. Orain kantu entzuten da ia bakarrik. . 2.kanta, kantía. (c). Izena. Leloa, asko errepikatzen den jardun gogaikarria. · Estribillo, discurso repetitivo y aburrido. Demokrazia ta demokrazia, aspertuta najak beti kanta berdiñakin./ Bere kuittak eta bere errosaixuak, arek beste kantaik eztauka. Kantia, mugatu singularra, gutxi erabilia.”
kántal
kántal, kantála. (d). Izena. Etxe edo kale ertza, izkina. · Arista de casa o calle. Etxe-kantal entzuten da ia beti, baina kantal soilik ere bai.. ohar bat
kantapápel, kantapapéla. (d). Izena. Bersos y canciones impresos en un hoja que se vendían en las ferias hasta la última guerra. Nik sasoi baten e, kantapapéla gaur erosi plazan da illebete orduko dana, jota zeto, buruz. Hil.” Azen.: kantá-pápel ere bai. . ohar bat content_copy bersó-pápel.
kantapápel-saltzáile, kantapápel-saltzaillía. (d). Izena. Kantapaperak ferietan-eta saltzen zituena. Kantapapel-saltzailliak orduan egoten zien plazetan. Hil.”
kantári. Eibar. kantulari (Eib.). 1.kantari, kantaríxa. (c). Izena. Abeslaria. · Cantante. Kantari ona da Mikel Laboa. Kántante, -ia da esanagoa. . 2.kantari. (c). Adberbioa. Kantatzen. · Cantando. Goizian goizetik kantari ikusikozu.
kantáu. (a). du Aditza. Abestu. · Cantar.
kantázar, kantázarra. (d). Izena. Antzinako kantua.
kantéra, kantería. (b). Izena. Harrobia. · Cantera.
kantíau. (c). Izena. Ertza biribildu. · Redondear la arista. Latia, al bada, bistan daon aura kantiautakua izeten da, dotoretxuaua. Benito.” ohar bat
kantina, kantinia. Izena. Eibar. kantin, kantinplora (Eib.). Cantina, marmita. content_copy mármintt.
kantóe, -i, kantóia. (b). Izena. Cantón, ángulo. Mujikaneko kantoian itxoingotsut.
kantoi-arri, kantoi-arrixa. (d). Izena. Piedra angular.
kantsáu. 1.kantsáu. (a). da du Aditza. Nekatu. · Cansar(se). Obera noia, kantsauta nago ta./ Geixegi kantsau zittuan irixak. Alperkerian ikusten gintuenean, aitta kantsauan semiak» ginela esaten zigun gure aita Jose Ramonek.. content_copy nekatu. 2.kantsáu, kantsáua. (c). Izena. Cansancio. Nik arrapau neban kantsaua lasto-farduak jasotzen./ Oinddio etxata pasau atzoko kantsaua. Gauza konkretoez aritzerakoan, batik bat.. content_copy nekatu. 3.kantsáu, kantsáua. (c). Adjektiboa. Neketsua. · Cansado, fatigoso. Oso lan kantsaua da gari-jotia. content_copy nekétsu.