Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

zintta-dantza
zintta-dantza, zintta-dantzia. (b). Izena. Koloretako zintak makila baten inguruan lotuz eta askatuz egiten den euskal dantza ezaguna.
zinttúra, zintturía. (c). Izena. Cinturón. Ikusi zelako zintturia erosi doten. content_copy zintturóe, -i, pétriñ.
zintturóe, -i, zintturóia. (a). Izena. Cinturón. Zintturoia narruzkua danian, da gérrikua trapuzkua, telazko zer bat. Don.” content_copy pétriñ, zinttúra. Esamoldeak: zintturóia eskátu. (c). Esapidea. eufemismoa Komunera joan, kaka egin. Barkatukostazue, baiña zintturoia eskatzera joan biarrian nago.
zíntz eiñ. (b). du Aditza. Sonarse las narices. Hodei, artu paiñolua ta zintz eiñ. Haurrei zuzentzerakoan normalean ZINTZ! soilik esaten da. Mikel, zintz! Haur hizkeran, txintx. .
zíntzel, zintzéla. (b). Izena. zizel. Cincel. content_copy zulákaitz, goizábal.
zíntzo. 1.zintzo, zintzúa. (a). Adjektiboa. Esanekoa. · Formal, obediente. Oso mutiko zintzua da Mikel. Haurrez ia beti. . 2.zintzo. (b). Adberbioa. Zintzoki, formal. Errekauak zintzo asko eitten dotsa amai./ Zintzo portau da. Haurrez, batik bat.. content_copy zintzo egon.
zintzótu. (c). da Aditza. Zintzo bihurtu. · Volverse formal, obediente. Aspaldixan asko zintzotu da gure mutikua. Umeez, ia bakarrik.. content_copy formáldu.
zíntzur, zintzúrra. (d). Izena. Nuez de la garganta. Don. content_copy gangárda.
zipítzik. (d). Esapidea. zimitzik (Aram.). Ezertxo ere ez; partitiboan, ezezko esaldietan. · Ni pizca, ni brizna. Arek eztotsa iñoi zipitzik pe emungo./ Ain garbixa da eze, etxe aretan eztozu zipitzik pe ikusiko lurrian. Zipitzik pe, ia beti. .
ziráun, ziráuna. (b). Izena. zireun. Suge antzekoa, pozoirik gabea. · Lución, ciega. Ziraunak ugari ikusten die bedarrondua batzerakuan. Gazteleraz ere "una zirauna" entzun ohi da. .
zíri. 1.ziri, ziríxa. (b). Izena. Zurezko edo burdinazko atal estua, nonbait sartzeko erabiltzen dena. Ziri batekin lotuta dare bi abiak. content_copy kuiña. Esaerak: Ziririk onena ezpal berekua ei da. (c). Esaera. Kidekoen eztenkadak izaten direla mingarrienak, barren.
ziri
2.ziri, ziríxa. (c). Izena. Egurra bringatzeko zurezko edo burdinazko kuina. Ekarri porria ta zirixak baldo au erdibitzeko./ Egurrezko ziri bat eizu aizkoriakin bittarte orretan sartzeko. Egur handiak zatitzeko erabiltzen direnei ziri edo burdinziri. . Esamoldeak: ziríxa sartu. (c). Esapidea. Gezurra sinistarazi, adarra jo. · Hacer creer una mentira, engañar. Ziri edarra sartu dotse askoi Torreviejako apartamentuekin. 3.ziri, zirixa. (d). Izena. Oihalgintzan, kanilla, anezkaren barruan doan kainaberazko zotza, non zeharraria biltzen den. · Canilla o carrete de la lanzadera en el cual se enrolla el hilo de la trama.
ziri
4.ziri, zirixa. (d). Izena. azaoketarako ziri. Linu edo gari azaoak lotzeko egurrezko makilatxo okerra, puntan kakutxoa duena. Olase artu eskutaratxo bat, dozena bat zer, buelta emon da biurtu; zirixak pe izaten zien alde baten kakutxua daukenak, zirixak egurrezkuak. Juana.” AZAOKETARAKO ZIRIxa ere bai.. 5.ziri, ziríxa. (d). Izena. Berakatz, kipula, porru eta halakoei zahartzen direnean barruan ardatz modura sortu ohi zaien zil gogorkotea. Baita zuhaitzei, pinuari adibidez, zahartzen denean bereizten zaien erdiko ardatza. Bein berrogetamar bat urte ezkero zirixa eitte jakue piñuei./ Zirixa eindda dare porruak. ZIRIXA EI.
zírika. (c). Adberbioa. Zirikatzen. · Azuzando, chinchando. Beti alkarri zirika dabitz./ Ez ari asi neri zirika. NORI zirika. .
zirikada, zirikadia. (d). Eibar. Eztenkada, adar-jotzea. Onelakua gendun Trapu-trapu be. Beti norbaiti zirikadaren bat nundik sartuko ibiltzen zan. (SM Zirik)”
zirikalári, zirikalaríxa. (c). Adjektiboa. zirikatzaile. Zirikazalea. · Azuzador, -a. Ola gauzak etaratzen ibiltzen dana bestiai, zerian, zirikalarixa. Klem./ Orregaitik ez ei ziran falta zirikatzailliak diskursua ein zeixan axaxa emonaz. (SM Ezten).”
ziríkau. (c). du Aditza. zirikatu, zirrikatu. Zirikatu. · Tentar, azuzar. Beti anaia zirikatzen ibiltzen da negar eraiñ arte./ Puxkat zirikau ezian etzan euskeraz ikasten jarriko.
zirikillote. 1.zirikillote, zirikillotia. Izena. Eibar. Ukendu bat. Zauri orrendako amandriak dauka zirikillotia. (AAG Eibes) 2.zirikillote, zirikillotia. Eibar. Kalabaza egosiarekin eta azukrearekin egiten den gozokia; kalabaza-mermelada. · Cabello de ángel. Bazkarittan postre berezixa daukagu gaur: zirikillotia. (AAG Eibes).”
zirímiri, zirímirixa. (b). Izena. Lanbroa. · Llovizna. Ezaguna baina gutxi erabilia, baserrian behintzat. LANBRO da arrunta.