Kategoria gramatikala
Forma mugatua
arilkarixa
Aldaerak
arilkai, ailkai
Esanahia
Harilkaria. Linu-matazak askatu eta pelotak egiteko tresna. · Devanadera, ovilladora.
Jakingarriak
Zurezkoak izaten ziren; lau hanka eta erdian ardatz bat, matazak han jarri eta hari-izpiari tira eginez, bueltaka-bueltaka pelota osatuz joaten zen. Lan aspergarria benetan, matazak sarritan korapilatuta egoten zirelako. Hari-pelotak (harilak) harilkariak berak azpian zeukan kajatxo batean uzten ziren. Zera irakurtzen diogu Barandiarani: «Batzuetan (Anbotoko Dama) ardatzean bere leize aurrean, bestietan labesu egiten, arilketan aari bat arilkaritzat duala.» Eta Alustizari asmakizun hau: «Lau dontzella egun guzian elkarren atzetik, eta elkar ez arrapatzen, zer ote da? Arilkaria.»
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
arilkari, arilkarixa.
(d).
Izena.
arilkai, ailkai.
Harilkaria. Linu-matazak askatu eta pelotak egiteko tresna. · Devanadera, ovilladora.
“Arilkaixa; au emen sartu ta ipintzen zien; matazia or sartuta; eta onek pelotia eitteko-ero sartuta ipini, amen zela daukan kajia-ero ankan. Juana./ Eta gero devanadera, arilkaixa. Josu.”

.
ohar bat