Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

proba .
proba .
-aga . /eu/user/3. Atzizkia. Lekua adierazten du. Bergarako toponimian honako toki-izenetan agertzen da, besteak beste: hitzekin agertzen: Arruriaga, Artatxaga, Amillaga... Ik. Arruriaga.
Ipurturkilla
Ipurturkilla , Ipurturkillia. Forficula auricularia. Marroi koloreko momorro txiki bat, ipurtaldean sarde edo urkila moduko bat duena. Ipurtsardea. · Tijereta. Irene Murgiondok eman digu hitz honen berri. Berak dioenez, gaztelaniaz "tijereta" edo lagunarteko hizkeraz "cortapichas" izenez ezagutzen ei da. San Migel baserriko Margaritaren ahotan jaso ei zuen. .
"Frantsesan animia baño luziaua" . (b). Zerbaitt oso luzia dala adierazteko erabiltzen da: Hori don mutilla "frantsesan animia baiño luziaua"! (mutil altua). Harek jaukanan makilla demasa, "frantsesan animia baño luziaua"! Erritxe Barrenetxea-Arando eta Mariñe Barrenetxea-Arandok Zubitxa kalian.
1. (lo) seko geldittu . (a). Esapidea. Loak hartu. Oera sartu orduko seko geldittu nitzan.
-alan . Ik. -ala.
-arrengo . Sin. -garren.
-dun . 1. (a). Atzizkia. Atzizki posesiboa. Bota ebilladunekin ibiltzen da. 2. (b). Atzizkia. Sufijo que indica repartidor de. Ardauduna ezta etorri./ Esneduna goizeko zazpiretan zeuan atian. Zenbaitetan, arrainddunen esate baterako, dendari edo saltzaile ere bai.. Ik. esnédun, ardáudun, arráinddun.
-gíñan . Atzizkia. Zerbait egiten ari dela adierazten duen atzizkia: txalgíñan, umegíñan, ogigíñan, ikazgiñan, txixa(g)iñan, kaka(g)iñan, teillagiñan... Julien kakagiñan dago./ Goimendixan ikazgiñak eta bajanaz da ikasiñ egurgiñan. Fran. Baita -GI.
-kónde , -kondía. (d). Atzizkia. -konda. -kote, talde atzizkia. · Sufijo de grupo: irukonde, boskonde, amarkonde. Nora doia baiña irukonda au?Sin. -kote. Ik. irukóte.
1. -kúma , -kumía. (b). Izena. -kume. Hitzaren bigarren osagai gisa, animalia-umea. · Cría de animal. Mutikotan txori-kuma billa ibiltze giñan./ Lau katakuma dauzkau. Txerrikuma, astakuma, konejukuma... Soilik esan behar denean: ume. Astuak bi ume eittu..
-t(z)eke . (a). Atzizkia. -t(z)eka (Ub.-Ang.).. Gabe; aditz erroari erantsia. · Sin, tras infinitivo verbal. Oinddio afaltzeke nago./ Pelikulia ikusteke geratu naiz. -TEKE hartzen dute -n eta -si, -xi, -zi bukatutako aditzek. -TZEKE besteek. JO da salbuespena, joteke esaten baita. (Dena dela adin handikoetan ez da hau guztia beti betetzen, -TEN bukaera askoz ere sarriago baitarabilte). Deklinatu ere egiten da. Usain bat edarraua ta kolore bat edarraua... ikustekiak ezin sinistu. Hil. TzEKEIK. Adinekoek inoiz -IK gehitzen diote. Emen jartzen baza ordubete bat laster joango jatzu denporia, igerri be eittekeik. Eli./ Kartzelara eruatekeik etorri giñanian... Eli..
a . (a). Izenordaina. Angiozar, Eibar, Leintz, Oñati, Ubera. Hura. · Aquel. A da nere anaia. ohar bat Sin. áura.
áaittik . (c). Juntagailua. ágaittik. Hargatik, hagatik. Por ello, por aquella razón. Dirua zor notsan eta aaittik eneban nai berakin kalian trink eitterik./ Gerra denboran frentian erdixan geratu giñan, da aaittik alde egin biar izan giñuan etxetik. Gaur egun orregatik edo orregaittik da esanagoa.. ohar bat
aaki . Ik. ádaki.
aalizate , aalizatie. (c). Izena. Leintz. Ahal izatea, ahalmena. · Capacidad, poder. Goñik aalizatie bai galanta baiñe burue falta.
aapixa . Ik. ápixa.
áardi , áardixa. (d). Izena. Txerri emea. · Cerda, marrana Igel jartzen zien, da orregaittik kapau itte zan, naiz aardixa ta naiz ordotza, bixak. Ant. ordótz.
aari . Ik. adári.