Bergara aldeko hiztegia
asienta, asientie.
Aramaio.
Lurra.
“Ba orduen oneik danok gari tte arto oten zien asienta danak. (Orm Aram).”
asiento, asientúa.
(b).
Jarlekua.
“Etzeuan asientoik libre.”
Esamoldeak:
asientua artu.
(d).
Aditza.
Asentar las primeras piedras para la correcta construcción de la bóveda.
“Asientua artutakuan, geo ta aurrerau, geo ta aurrerau, labian moruan, igual-igual, arku bat eitten dan moruan, zerrau eitte zan. Cand.”
así ke.
(c).
Juntagailua.
Así que.
“Oiñ balitza iru egunian akabauko litzakek gerria”. Da gero iru urte iraun zaban. Asi ke... Klem.”
áska.
1.aska, askía.
(b).
Izena.
Ganadu-aska. · Pesebre.
“Botaixozu txalai pentsua askara.”
ganau-áska.
2.aska, askía.
(b).
Izena.
Ubera.
Alberga, uraska. · Abrevadero.
“Eruaizu beixak askara.”
askáurre, askáurria.
(c).
Izena.
Ganadu-asken aurreko pasiloa.
“Askaurrian laga dot sendorra./ Gure anaia be, Azpilletakua, aura be kamillero, da ementxe gau batian, da askaurrian bota lastua ta lo ei-ben. Ben.”
áski, askíxa.
(c).
Izena.
botanika.
Cynodon dactylon.
Grama.
Batez ere soroetan hazten den belar txarra, zabaletara motroiluak osatuz hedatzen dena. Oso gogaikarria eta kentzen zaila. Katarroak sendatzeko eta erditu berriak indartzeko balio du. "Aski aundixa" eta "aski txikixa" daude.
.
ásko.
ohar bat
1.asko.
(a).
Adberbioa.
Mucho, muchos.
“Bei asko dauke.”
2.asko.
(c).
Zenbatzailea.
Partitiboaren ondoren jarririk, nahikoa, ugari, honelako esaldi adierazkorretan.
“Len be bajaok tabernaik asko./ Eskolaik asko ikasi giñuan gure denporan. ”
Esamoldeak:
askó da ba.
(c).
Esapidea.
Handia da ba, harritzekoa da ba.
“ Ogixa aaztu jatzula? Zuri pasatzeko asko da ba.”
askótan.
(a).
Sarri. · Muchas veces. Biak batzen dira maíz
“Sarri askotan eztot jakitten zer eiñ.”
sarri, sarrittan.
gutxíttan.
3.asko.
(c).
Adberbioaren indartzailea, atzetik jarrita. · Se pospone el adverbio para reforzarlo.
“Ederki asko pasau giñuan jolasian./ Goiz asko jaiki naiz gaur be. ”
bérba, berbía.
(a).
Izena.
Hitza. · Palabra.
“Berba asko baiña ganora gutxi.”
ohar bat
Esamoldeak:
asko, askúa.
(c).
Adjektiboaren indartzailea, honen atzetik jarrita.
“Mutill eder askua il zeban oiñaztarrixak./ Telebisiño merke askua erosi dot dendan. ”
Forma mugatuak bakarrik..
4.asko.
(c).
Suficiente.
“Arek aprobatzen badau, asko./ Guk pe bastante berandu eukitzen giñuzen (bildotsak). San Josetarako saldu ezker, asko. Luis.”
askomodutáko, askomodutakúa.
(c).
Izenlaguna.
askomodúzko.
Badaezpadakoa, eskasa, txarra; izenaren aurretik jarrita. · Deficiente, malo.
“Biar askomodutako egualdixa eitten badau, oian geldittuko ga./ Askomodutako lagunakin baiño bakarrik obeto ibiltzen da./Askomoduzko zer bat etortzen bajatzu, bizilaguna, gero pentsaizu zela izengo zan. JJp.”
askótxo.
1.askotxo.
(c).
Adberbioa.
Asko samar, gehiegi. · Un poco demasiado.
“Irureun ardi dauzkala diño, baiña askotxo ez ete da?/Askotxo pentsatzen jat.”
Ez da oso erabilia. Askotxo pentsatzen jat, eta horrelakoetan, batez ere.
.
2.Askotxo.
(c).
Izen propioa.
Ipuin zahar bateko pertsonaia. · Personaje de cierto cuento popular.
“Bein Askotxo mezetara zoiala abadian bentanan odolostiak ikusi zittuan esegitta ta bat arrapau ta kolkuan sartu zeban. Abadiak sermoian: “Askotxo eta askotxo pekatuan dago, askotxok eta askotxok lapurretan eitten dau. Lapurretia da pekatua astuna, biribilla eta beltza". “Joño, au neregaittik jabik”, pentsau zeban Askotxok kolkora begiratuta. Etara odolostia eta esan zotsan abadiai: “Autsa ta janik; ainbeste barriketa odoloste bategaittik!” Klem.”
áskotza.
(c).
Modu honetan beti: ASKOTZAIK EZ. Kantidade handirik ez.
“Perretxikuak egon bazeren, baiña askotzaik ez./ Jentia etorri zan, baiña askotzaik ez.”
asmatzáille, asmatzaillía.
(b).
Izena.
Inventor, autor.
“Txiñuak izan zien polborian asmatzailliak.”
asmáu.
(a).
du
Aditza.
Inventar, acertar, dar con la solución.
“Illan azkenera zor barik aillegatzeko zer eiñ asmau eziñik nabill./ Zeiñek asmau ete juan lana.”
Igarri eta asmau ez dira gauza bera, normalean. Igarri-k antzeman esan nahi du, intuitiboa; asmau, aldiz, deduktiboa..
asmáutako, asmáutakua.
(c).
Izena.
Inoiz, baten batek gezurrak esan dituela diogunean, norbaitek, erdi brometan erantzun ohi du: gizurrak ez, asmautakuak. Inventado. Dícese humorísticamente como eufemismo de mentira.
“”
asmaziño, asmaziñúa.
1.asmaziño, asmaziñúa.
(b).
Izena.
Invención.
“Ori ezta egixa. Orrek zure asmaziñuak die.”
2.asmazíño, asmaziñúa.
(b).
Izena.
Invento.
“Gure mutikotan bizikletia asmaziño aundixa zuan.”
ásmo, asmúa.
(a).
Izena.
Intención, idea, proyecto.
“Eztaukak oetik jaikitzeko asmoik, ala?/ Oiñ nere asmuak kontaukostat.”
áspa, aspak.
(d).
Izena.
Etxearen zurezko egituran, tijeran postetik frontalera irteten diren zurezko besoak.
“Onek aspak, gora dauzkan onek, besuen moduan. Don.”
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko