Bergara aldeko hiztegia
árrio, árriua.
(c).
Izena.
Andregaiaren ekipaia. · El equipaje de la novia, el ajuar.
“Orrek arrio tratu orrek gure aurretikuak, amengo aitta ta amak. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunana arrio bikua ei zan. Ben./ Arriua burdixan, konpleto, laixak eta be bai, erropia... Irixak, elegantiak, manta ederrekiñ da. Kanpanillak lepuan. Burdixan da, gero kontau eitten ei zittuen danak. Txirrrii, burdi-irrintzak. Pasatzen da bai ikusi, geu gaztiak eta, kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Burdixai irrintzak, tirrirriii, preparau eitte i zittuen, da atzetik jentia ta. Seguru danborra batek eta bestiak e dultzaiñia. Danborrak pra-pra pra! “”
1926an ezagutu zuela arreo-gurdia Donatok Elosuko Narbaiza Azpikoan, mutiko txikia zelarik han egon baitzen hiru eguneko ezteguetan. Gerra denborarte iraun omen zuen ohiturak Elosu eta Azkoiti aldean, baina ordurako Bergara aldean galdua omen zegoen. Emaztegaiak berak egin behar izaten zuen ehuna egiteko haria, harekin etxerako arropa egiteko; urtetan jarduten zuten ezkontza-arreoa prestatzen, eta ezkontzako egunean ahal zenik eta dotoreen jartzen zituzten gauza guztiak arreo-gurdian, eta maiorazkoaren etxera eramaten ziren. Han ezkontza-bazkariaren ondoren jostunari zegokion hura jendeari erakustea, lan honi "arrio-zabaltzia" deitzen zioten..
Esamoldeak:
arriua bota.
(b).
Aditza.
arriua zabaldu.
Emaztegaiak zekarren arreoa erakutsi; jostunaren egitekoa zen. · Mostrar el ajuar de la novia.
“Arriuoi makiña bat bider ikusitta gare: onbeste izarak, ta ezkontzen zanak arriua eruen ta arriua botatzen. Ta zertzuk onenbeste, bat eta bi tta izarak onenbeste, ta kamixak ainbeste ta bestia ta... beste bat soñian eukiko dau... ikusi ein bijako daukan edo ez! Burdixakin; gorua makillan ipinitta, kerrua batuta goruen, goenkaldien, partikako zerien, aura gorua, goruetako ardatza, ta zeakiñ, erropero ta guzti an sartuta. Ori arriuoi ala juten zan. Burdixa berriz irrintz zaratiakin, soiñua juaz, jaboia ero, intxaurra ero, zeoze irrintzia ataratzekua ero; “rinn” soiñua or atai guenian; irixan aurrien beste bat, eta atzien goruekin da, andria ero zea goruekin da goruetako makiñiakin. Sebua izate zan erruberan. Juana.”
arrio bikoti, arrio bikotixa.
(d).
Izena.
Arreo bikoitza, bi arreo gurdi. · Doble ajuar.
“Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunanana arrio bikua ei zan. Benita.”
arrio eiñ.
(d).
Aditza.
Eibar.
Beldurtuta atzera jo. · "Rehuir el desafío.
“Arrio, arrio, bildurtuta atzera eiñ dozue! Arrio eittia dok ori./ Ez eixozu arriorik egiñ, eixozu aurre, bildur barik.”
arriólari, arriólarixa.
(d).
Adjektiboa.
Eibar.
Beldurtia, atzera jo zalea.
“Basarriko oillarra, aundixa eta arriolarixa. (Etxba Eib).”
arrískau.
(c).
da
du
Aditza.
Arriesgar(se).
“Ezer nai bada, arriskau ein bia da./ Ainbeste diru zela arriskau leike.”
Arriésgau entzuten da gero eta gehiago.
.
árrisku, árriskua.
(a).
Izena.
Riesgo, peligro.
“Arrisku aundiko lana da piñu botatzia./ Etxetik urten ezkero, beti dago arriskua.”
arrítsu, arritsúa.
(b).
Adjektiboa.
Harri asko dagoen lekua. · Pedregoso, -a.
“Riojako patata-lurra oso arritsua da.”
arríttu.
(c).
du
Aditza.
Segari segarria pasatu. · Afilar la guadaña con la piedra.
“"Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don.”
Ségiai arríxa pasau edo ségia arrixákin pasau ere bai. Arri-ren lekuan segarri ere bai..
arráiztu.
arri-txaplata, arri-txaplatía.
(d).
Izena.
Harri pusketa txiki eta zapala.
“ “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?” Don.”
arrixan, arrixána.
(d).
Izena.
Eibar.
Harri-mina, txizako gaitza. · "Cálculo.
“Arrixana agertu jako eta medikuekin dabil.”
arrízar, arrízarra.
(c).
Harritzarra, harri handia. · Piedra grande, cacho piedra.
“Egundoko arrizarra jausi jakuen etxian kontra./ Eldu ein bia jakok gero irureun kiloko arrizarrai.”
árro.
1.arro, arrúa.
(a).
Adjektiboa.
Vanidoso, -a, orgulloso, -a.
“Ezta persona txarra, arro samarra izatia eze.”
2.arro, arrúa.
(b).
Adjektiboa.
Vaporoso, esponjoso.
“Lur au oso arrua dago./ Soiñoko arro-arro batekin zoian.”
3.arro, arrúa.
(d).
Izena.
"Barranco." (Izag Oñ).
arroka.
arronka, esne-arronka, arrauki-xe (Aram.).
1.arroka, arrokía.
/eu/user/3.
Izena.
Antzuola.
"Esneak kazola ipurdia erretzean hartzen duen gustoa.
“Mikroondasian berotutakuan esniak sekula eztau artzen arrokaik./ Neri gatzatua arrokiakin asko gustatzen jat./ Tio Fernandok esniak arroka gusto geixao eukitzearren ogi iriña kazuela ipurdira botatze zotsan." (Lar Antz)”
2.arro(n)ka, arro(n)kía.
Eibar.
Esnearen hondarra, ontziaren hondoan itsatsita geratzen dena. · "Crema de la leche que se adhiere al recipiente.
“Esne onari igartzen jako, ontzixan lagatzen daben arronkatik.”
arrokeríxa.
1.arrokerixa, arrokerixía.
(a).
Izena.
Fanfarronería, vanidad, engreimiento.
“Len jente askok erderaz arrokerixaz eitte zeban, naiz ta gaizki jakin.”
Esamoldeak:
arrokeríxak jo.
(c).
Esapidea.
Harrokeriak esan.
“Joane arrokerixak joten ibilli da denpora guztia, eztakitt zenbat diru jarri dabela korriduan, pisua erosi bia dabela Eibarren... ”
2.arrokerixa, arrokerixía.
(d).
Izena.
Ugaritasuna, aberastasuna, baina ezezkako esaldietan.
“Patata etaratzen ibilli ga ta eztao arrokerixa aundirik./ Ez pentsau nere karteran arrokerixaik topau leikenik.”
Esamoldeak:
arrokerixáik kontáu ézin.
(d).
Esapidea.
Arrakastaren berririk ezin zabaldu.
“Aurten, babiak daukan itxuriakin, ezingou arrokerixaik kontau.”
Ezezkoetan. Uzta txarra hartuko dela, alegia..
arrokeríxatxo, arrokeríxatxua.
(c).
Izena.
Harro egoteko gaia, motiboa. Ez du ia zentzu peioratiborik. · Motivo de orgullo, de vanidad.
“Gaztetan pelotari ona izandakua da, ta arrokerixatxo ori eukitzen dau kontatzeko./ Aren arrokerixatxua zera izeten da: Donostiara joaten danian Nikolasanian bazkaltzia.”
arrókillo, arrókillua.
(c).
Adjektiboa.
Harro samarra. · Chulillo, -a.
“Mutiko ori arrokillo samarra pentsatze jat.”
arróputz, arropútza.
(b).
Adjektiboa.
Engreído, -a, vanidoso, -a, fanfarrón, -a.
“Guerra ori tontua ezta izango, baiña arroputz galanta bai.”
arrósinka.
(c).
Adberbioa.
aarrosinka.
Aharrausika, ahozabalka. · Bostezando.
“Egun guztia arrosinka nabill, bart lo gutxi ein ddot eta./ Gosiak arrosinka egoten naiz ordubatak aldera.”
aózabalka.
arroskara, arroskarie.
Aramaio.
Hondonada.
“Kuatrobientotik onutze an arroskaran ointxe be antxe dau txabolie.(Orm Aram).
”
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko