Bergara aldeko hiztegia
argídun, argidúna.
(d).
Izena.
Lehenago argindar kableak eta etxeko aberiak konpontzen zituen langilea. · Empleado
“Argiduna datorrenian esan bia jako enplame orri begiratzeko.”
argi-eragin.
Aditza.
Eibar.
"Baiñu galbano-plastikuan ondoren piezeri brist-eragitteko akabatzaillien eragiketia. · Abrillantar." (SB Eibetno).
argimútill, argimutílla.
(d).
Izena.
Kurtzeluari (kriseilua) eusteko hiru hankako zutikoa.
“Ontaiko argimutilla, ola lau kuadroko ipurdiakin, ziri bat, ola gantxuakin, da an gantxua sartu, ola aua zabalik, mordazian moduan... Hil./ Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don.”
Baita farolaren beste era bateko euskarria ere: Argimutilla esate gontxen; zer bat, ziri bat metro ta erdi bat ingurukua, urkilladun bat, eta an ipini farola. Mateo.
.
argínddar, arginddárra.
(b).
Izena.
Elektrizitatea. · Electricidad.
“Arginddarra, adelantu demasa izan zan./ Arginddarra”
argi inddar, argi inddárra, bi hitzetan ere entzun daiteke..
inddar.
argínddar póste, argínddar póstia.
(c).
Izena.
Poste de conducción eléctrica.
“Aiziak arginddar postia bota dau San Juanen.”
árgintza, árgintzia.
(c).
Izena.
Argin ofizioa. · El oficio de cantero, cantería.
“Euskaldun askok jarduten zeban argintzan Españan ziar.”
argíoillar, argíoillarra.
(c).
Izena.
Upupa epops.
Abubilla. Txoria.
“Ille tente-tentiak zauzkalako argioillarra esate zotsen bati.”
argittáko, argittakúa.
(b).
Izena.
Argitarakoa. Meza-denboran batzen den limosna. · Colecta que se recoge durante la misa.
“Eztot bota argittakoik, eneukan ezer eta.”
Esaerak:
Zein santun argittarako bia dok ori?.
(d).
Esaera.
Para qué demonios quieres eso?
Esamoldeak:
argittakúa bota.
(b).
du
Aditza.
Bandejara dirua bota.
“ Autsi, artuizu dirua argittakua botatzeko.”
argittakúa batu.
(b).
du
Aditza.
Mezatan bandeja pasatu.
“Aurten geuri tokatzen jaku argittakua batzia. ”
argitta(kota)ráko lain bez izan.
Esapidea.
Diru kopuru bati oso gutxi dela irizten diogunean esan ohi den esapidea. · Locución que se usa cuando cierta cantidad de dinero se nos antoja poquísimo. Literalmente, ni para limosna de iglesia.
“Beno ama, emoidazu paga geixao, onekin eztaukat argittarako lain be ta./ Hotelian serbitzen ibili nitzanian enajonan argittakotarako lain be irabazten. ”
argittásun.
1.argittasun, argittasúna.
(a).
Izena.
Claridad.
“Zabaldu bentania argittasuna sartu deiñ.”
2.argittasun, argittasúna.
(b).
Izena.
Explicación, información.
“Multia zerena dan preguntau jet, baiña eztoste argittasunik emon.”
argíttu.
1.argittu.
(a).
du
Aditza.
Eguna zabaldu. · Aclarar el día.
“Neguan oso berandu argitzen dau eguna.”
2.argittu.
(a).
da
du
Aditza.
Aclarar, aclararse.
“Udan illia argittu eitte jako./ Ezta sekula argittu zein izan zan lapurra.”
3.argittu.
(c).
du
Aditza.
Bizitu. · Espabilar, alegrar.
“Eran daigun pattar kopa bat barrua argitzeko./ Wiskixak asko argitzen dau mazedonia.”
4.argittu.
(c).
du
Aditza.
Argi egin. · Alumbrar.
“Artu farola ta argittu baztar ortan.”
Testuinguru honetan argi eiñ erabiltzen da gehienetan.
.
argízai.
1.argízai, argízaixa.
(a).
Izena.
Argizaria. · Cera.
“Argizaizko figurak saltzen zeuan mutil bat.”
2.argízai, argízaixa.
(b).
Izena.
Kolore marroixka duen kandela mehe eta malgua, kiribilduta saltzen dena. · Candelilla, vela delgada, flexible de color marrón claro.
“Aitta zanan beratziurrena da ta argizaixa piztu.”
txirritola.
argízai-négar, argízai-negárra.
(c).
Izena.
Argizaria urtzerakoan sortzen den tanta. · Gota(s) de cera derretida.
“Lur guztia argizai-negarrez beteta dago.”
kandéla-négar, argízai-tánta.
argizaiobi, argizaiobixa.
Izena.
Antzuola.
"Olata mota bat, bi edo hiru olataren tamainokoa." (Lar Antz).
olata.
argízaiol, argízaiola.
(c).
Izena.
Argizaria kiribiltzen den ohola. · Tabla en la que se enrosca la candelilla en la iglesia.
“Estimaziño aundixa dauke argizaiolak.”
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko