Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

a. (a). Izenordaina. Angiozar, Eibar, Leintz, Oñati, Ubera. Hura. · Aquel. A da nere anaia. ohar bat content_copy áura.
aaki.
aalizate, aalizatie. (c). Izena. Leintz. Ahal izatea, ahalmena. · Capacidad, poder. Goñik aalizatie bai galanta baiñe burue falta.
áardi, áardixa. (d). Izena. Txerri emea. · Cerda, marrana Igel jartzen zien, da orregaittik kapau itte zan, naiz aardixa ta naiz ordotza, bixak. feedback ordótz.
aari.
aasa. Izena. Eibar. "Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erreminttia, helduleku bikua. Zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oiñ piñuak zuritzeko be bai". (SB Eibetno).
abáde-estudiante, abáde-estudiantia. (c). Izena. estudiante. Apaizgaia. · Seminarista. Artizko abade-estudiantia egon da mezetan.
abádegei, abádegeixa. (a). Izena. abadegi. Apaizgaia. · Seminarista. Len abadegeixak pillan ibiltzen zien beren sotana beltzekin./ Neu be gaztetan abadegi ibilittakua naiz ba.
abade kéixa, abade keixía. (d). Izena. Gerezi mota bat.
abádetar, abádetarra. (d). Adjektiboa. Eibar. Elizkoia. · Clerical. Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib).”
abádetza, abádetzia. (b). Izena. Abade ofizioa. · La profesión de cura, sacerdocio. Abade geixenak abadetziai laga ein dotse./ Abadetzan zebillen asko oiñ maixutzan dabill.
abadíñau, abadiñáua. (d). Izena. Gaztaina klase bat. Beste klase batzu(k) pe baeren, abadiñaua esate jakona beste bat eta.
ábailla, ábaillia. (c). Izena. ábaill. Honda. Abailliakin arrixak botatzen ibiltzen giñan./ Aintxinako pastoriak oso abillak zien abaillia manejatzen. Batzuek a organikorik gabe darabilte: ÁBAILL, ábailla. (d).. content_copy tráilla.
abandónau. 1.abandonau. (b). du Aditza. Abandonar. Euskeria geuria da ta abandonatzia izengo litzake negargarrixa. Don.” 2.abandonáu, abandonáua. (b). Adjektiboa. Abandonado, -a. Eztot aiñ persona abandonaurik ikusi.
abándonu, abándonua. (c). Izena. Abandono. Zela euki leizke ermittak olako abandonuan.
abantzada, abantzadia. Antzuola. "Ibilera azkarra. Ori da abantzadia doiatzuna. Nora zoiaz olako abantzadan." (Lar Antz).”
abanze, abanzia. (d). abantze. Azken gerran, tropen aurreraka edo erasoa. · Avance. Da gero etorri zan ori abantzioi, orra Asentzixoa. (Orm Aram).”