Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

áixkora-kérten, áixkora-kerténa. (a). Izena. Aizkoraren heldulekua. · El mango del hacha Azen.: aixkóra-kérten ere bai .
aizáu. aizatu.
aizáu
1.aizáu. (b). da Aditza. Haizatu. Haizez bete ganadua eta lehertzeko zorian jarri. · Hincharse el ganado. Beixai arbi-atala trabau jako eztarrixan da aizau ein dda. Betenaixuai diar ein biako jako./ Aizautakuan emoten jakon, jaboia urtu balde baten ero ta sartu aotik jaboi-ura, al danik kargauena. Bikarbonatua ta geruao etorriko zien. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don.” Jaboi-ura, bikarbonatoa eta tuboaz gain beste laugarren sistima bat ere erabiltzen zen haizatutako ganadua oneratzeko: béixa zúlatzekua: (tubo bat zuan punta zorrotzakin. Don.) urdailetik sartzea. Gurean beixak zulatzeko eztena deitzen zitzaion.. 2.aizáu. (c). du Aditza. Notizia bat, -jakitea komeni ez dena, gehienetan,- barreiatu. · Aventar alguna noticia o asunto, generalmente cuando ésta convendría ser silenciada. Ik ixilik gordetzeko esaixok eta ikusikok; laster aizauko jok erri osuan.
áize. Angiozar. aixe (Ang., Lein., Eib.), axe. 1.áize, aizía. (a). Izena. Viento. Gaur eztabill aizeik. Haizea «ibilli» egiten da.. Esaerak: Aizia otza dago, baitta illun ere; joan ere nai nuke, baitta egon ere. Esaera. "Dena egin nahi, baina ezin aukeratu zer egin." (Lar Antz). Aizia buruan eta ibilli munduan. Esaera. (Lar Antz). Pertsona haizetsuei esan ohi zaie, umorez. Esamoldeak: aizía ártzera biáldu. (b). Esapidea. Mandar a tomar viento. Aprobau zebanian aizia artzera bialdu zittuan liburuak. content_copy kakatára bialdu. aiziekin ibili. 1.aiziekin ibili. (c). Gogoekin ibili. Taberna bat ipintzeko aiziekin dabil aspaldittik.” 2.aiziekin ibili. Esapidea. aizia emun. 1.aizia emun. (c). Esapidea. Bururatu, gogoak eman. "'Edurra dator Naparruatik' kantatze giñuan aizia emute zoskunian." (Lar Antz)” 2.aizia emun. (c). Esapidea. Bidea edo adorea eman. Lendik pe eztauka besteik buruan, eta zuk aizia emoixozu gaiñera. áiziak artu. (c). Esapidea. aiziak erabili, euki, izan; aiziekin ibili. Handikeriazko edo fantasiazko asmoak buruan izan. · Llenarse de veleidades, fantasiosos proyectos, etc. Egundoko aiziak artu zittuan loterixia tokau jakonian./ Aixiak darabiz etxetik kanpora iges eitteko. (Etxba Eib).” aizía etara. (c). du Aditza. Haizea korritzen hasi. Aizia etara dau eta bentanak ixtera noia. 2.áize, aizía. (c). Izena. Gogoa, adorea. Baiñe lenengotik pe haixe haundik barik juen nitzuan ta hamalau urteaz profesionalera juen nitzuan. (AA ArrasEus, 198. o.)” 3.áize, aizía. (b). Adjektiboa. despektiboa Buruarina, txoriburua, haizetsua. · Casquivano, -a. Zure alaba ori aize xamarra da. content_copy aizetsu. 4.áize, áiziak. (b). Izena. Ume txikiek, haur jaioberriek, batik bat, izan ohi dituzten aupezak, negarra edo loa galtzea ekartzen dietenak. · Flatos. Ventosidades que muy a menudo tienen los niños pequeños y por las que se sienten muy molestos hasta expulsarlas. Gure txikixak eztosku lo eitten laga aiziak bota dittuan arte./ Ola negarrez jarduteko aiziak eukikoittu.
aize-górde, aize-gordía. (b). Izena. Haizetik babestuta geratzen den lekua. content_copy aize-ezkútu, áizebe.
aize-pasa, aize-pasia. Eibar. aixe-pasa. "Corriente de viento. Guk beti
aize-aundi, aize-aundixa. Eibar. aixe-aundi (Eib.). "Vendaval, ventolera. Aixe aundixakin kontuz, teillatua be airau leike". (SB Eibetno). Sin. aize-bolara, mendabal.» (SB Eibetno).. content_copy mendébal, aize-bolára.
áizebe, áizebia. (d). Izena. aizepe. Haize-gordea. · Lugar resguardado del viento. content_copy aize-ezkútu.
aize-bolára, aize-bolaría. (b). Izena. Golpe de viento. Aize bolariak kapelia aidian eruan zostan.
aizé-búrruka, aizé-búrrukia. (b). Izena. Ekaitz baten aurretxoan edo, egon ohi den haize desberdinen arteko borroka. · Pugna entre vientos de dirección diferente, que se da generalmente antes de las tormentas. Egundoko aize-burrukia dago ta danbarradan batzuk entzun biarrian izango ga.
aize-ezkútu, aize-ezkutúa. (b). Izena. Haizetik babestua geratzen den lekua. · Lugar protegido del viento. Udalaitzen aize-ezkutu baten jan giñuan amarretakua./ Aize-ezkutua izan ezkero urtero eitten die sagarrak. Sin. aize-gorde, aizebe. content_copy áizebe, aize-górde.
aizegórri, aizegorríxa. (d). Izena. Mendiak elurrez zuri daudenean-eta dabilen haize izoztua. · Viento helado. Goazen sutondora, aizegorri au azurretaraino sartzen da ta.
aizéleku, aizélekua. (b). Izena. Haizeak gogor jotzen duen parajea. · Lugar donde corre mucho el viento. Elgetako arkupia, munduko aizelekuik aundiña.
áizeri, áizerixa. (a). Izena. aizari. Azeria. · Zorro. ohar bat Esamoldeak: aizeri batzen. (c). Ehizatutako azeria aldean hartu, eta etxez etxe diru eske. Antzinako ohitura. Markiko Tomas etorri da aizeri batzen. Azkonarrekin, basakatuekin eta beste basapizti batzuekin ere ibili ohi zen.. áizerixana pasáu. (c). Esapidea. Lanbroarekin konturatu gabe busti. Azkenian, eztiardualakuan, aizerixana pasau bia jakuk. Badirudi antzinako azeri-ipuinen batetik datorrela.. aizerixak baiño geixao korridu. (c). Esapidea. Asko korritu. Orren ondorian ez ari jun, axerixak baiño geixao korritzen jok eta. (Lar Antz).”
aizeri-zulo, aizeri-zulúa. (c). Izena. Madriguera de zorro.
áizete, áizetia. (c). Izena. Haize sasoia, haize egunak. Azkenengo aizetiak bota zeban arte aundixa.
aizétsu. 1.aizetsu, aizetsua. (b). Adjektiboa. Haize asko duena edo haizea dabilen lekua. · Ventoso. Babak aizetsuak izaten die./ Paraje aizetsua da zuen basarrixa. 2.aizetsu, aizetsúa. (c). Adjektiboa. despektiboa Haize asko duen pertsona, proiektu zoroz betea. · Se dice de las personas fantasiosas y casquivanas. Anai gaztia oso aizetsua zan eta Ameriketara joan zan. content_copy áize.
aizezko, aizezkua. Eibar. aixezko (Eib.). Carabina de aire comprimido. Aixezkuakin kanpeoia nitzuan! Aixezkuakin daneri irabazten netsen nik. (SB Eibetno)”
aize-zúlo, aize-zúlua. (c). Izena. Eibar. aixe-zulo (Eib.). Poro. Aixe-zulua dauka pieza orrek eta erreusetara botaizu (Etxba Eib).”
aizé-zurrúmillo, aizé-zurrúmillua. (c). Izena. aizé-zurrúnbillo. Remolino de viento. Aize zurrumilluak papel pillia aidau zeban.