Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

agíñetako, agíñetakua. (a). Izena. Haginetan ematen den kolpea. · Golpe en la quijada. Ixilik egon ari, agiñetako bat ezpok artu nai.
agíraka, agírakia. (c). Izena. Eibar. Reprensión. Gurasuen agirakian bildurretan dago. (Etxba Eib.)” content_copy asarre. Esamoldeak: agiraka egin. Esapidea. Errieta egin.
agíri. 1.agiri. (a). da du Aditza. ageri. Begian aurrean egon. · Aparecer. Estar a la vista, en el campo visual. Nere karteria ezta iñun agiri./ Begiratuizu gure umiak agiri dien ala zer. Orainaldi bukatugabean eta lehenaldi bukatu gabean erabil daiteke. Era bukatuetan agertu. Ietargixa agiri da: iretargia ikusten da; ietargixa agertu da: iretargia azaldu da, irten da. NOR-NORK bezala ere erabil daiteke. Keixa arboliak eztau agiri bape aleik./ Orrek agiri dabe diru asko daukela.. 2.agíri, agiríxa. (a). Izena. Documento, justificante, recibo. Kontribuziñoak pagau nittuan baiña agiririk etzosten emun. 3.agiri, agiríxa. (c). Adjektiboa. Bistan dagoen gauza edo lekuaz esaten da. · Dícese de la cosa evidente, de lo que salta a la vista, del lugar muy visible, etc. Gauza agirixa da alkarrekin asarretuta dabitzena/ Oso leku agirixan dago Agarregoikua. Esamoldeak: agiríxan egon, geldittu, etab. (c). Esapidea. Argi eta garbi egon, gelditu. · Quedar patente, al descubierto, estar a la vista. Agirixan geldittu da zeiñek dakixen fubolian da zeiñek ez./ Agiri-agirixan eukitzeittue diruak.
agitz. Adberbioa. Antzuola. "Batez ere. Bi pertsonari bakarrik entzun diegu. Lekukoei galdetuz gero, euren zaharrek erabiltzen duten hitza dela diote. Eskupeteruak zeintzuk izete zien? Bergaran eta Osintxun ere gauza bera gertatzen da berba honekin. Erropia itzulikaldera esegitzen da agitz, esan ohi zuen osintxuar baten amak. Aixkomente (Oñ.) eta komente (Lein.) zentzu berberarekin erabiltzen dira. .
ago.
agokatu. Eibar. sb e. "Pieza bat bestian zehatz sartzia. · Ajustar, encajar". (SB Eibetno).
agoníxa, agonixía. (c). Izena. agoliña (Aram.). Agonía. Agonixan dagonian azken-arnasetan egoten da. Don.”
agonixako, agonixakua. (d). Norbait hiltzen dagoenean jotzen den kanpai mota.
ágor, agórra. (d). Izena. Iraila. Adinekoek ezagutzen dute, baina erabili setienbre. I Ez da izen arrunt edo adjektibo gisa entzuten.. Esamoldeak: agórra eiñ. (c). Putzu edo presa bat apropos lehortu, arrantzan errazago egiteko edo beste zerbaiterako. · Operación de desecar una presa o un pozo para pescar más fácilmente. Baldiekin agorra ein presapian da edozenbat anborraiñ arrapau giñuan.
ágorte, ágortia. (d). Izena. Sikutea, lehortea. · Sequía. Gabonetan egundoko agortia zeuan.
agórtu. (c). da du Aditza. Putzu edo iturri bat lehortu. · Agotar(se) una fuente o un pozo. Agostuan Lezan-go itturrixa agortu eitte zan./ Daukaten egarrixakin, errekia be agortu eingo neuke./ Diruak agortu jakozenian laster etorri zan etxera. Putzua denean sikatu ere esan ohi da, baina iturria denean beti agortu..
agóstu, agostúa. (a). agustu. Agosto.
agóstu ságar, agóstu sagárra. (d). Izena. Agosturako etortzen den sagar mota.
aguado. (a). Alkoholik ez duena edaten. · Abstemio. Aguado bihurtu biharko gaittuk hile batzutan; holako martxan ezin juau jarraittu (TSE Berb).”
águante, águantia. (a). Izena. Aguante, resistencia. Aitzak ero paguak uretan oso aguante aundixa dauke. Martin.”
aguárdintte, aguárdinttia. (c). Izena. Orujo, aguardiente. Ari igual jakuan patxarra izan aguardinttia izan./ Len aguardinttia orujo zuan, da gero asi zittuztan koloriak eta zerak. Don.”
agún, agúna. (c). Izena.