Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

atezúlo, atezulúa. (c). Izena. Ate bitartea. · Resquicio de la puerta. Onek basarriko atiok, bakizu, onek, bi zatiko ate onek; gu joan da, gabian ixi-ixilik atezulotik begira, Mikaela pipia erretzen. Eli.” Sarraila-zuloari ere deitzen zaio atezulo..
aton, atona. Antzuola. "La persona bien aseada y compuesta." (Izag Antz).
atondu. Aditza. "Componerse." (Izag Antz).
átorra, átorria. (d). Izena. Antzinako gizon-alkandora luzea. · Camisa antigua de hombre. Nik aittajuna ezautu naban, da arek atorra esate otsan. Eunezkua, belaunetaraiñokua. Don.” Ehunezkoa, belaunetarainoko luzea eta praken barrutik erabiltzekoa zela diosku. .
atrásau. 1.atrásau. (a). Aditza. Atrasar. 2.atrásau, atrasáua. (b). Adjektiboa. Atrasado, -a. Ori munduko gauzaik atrasauena dok.
atráso, atrasúa. (b). Izena. Atraso.
atrébentzia, atrébentzia. (c). Izena. Atrevimiento. Atrebentzia bia da gero ori esateko. Esamoldeak: atrebentzia ez bada. (c). Esapidea. Zerbait delikatua galdetzeko edo esateko sarrera formula. Atrebentzia ezpada, zenbat urte daukazu?
atrebídu. 1.atrebídu. (a). da Aditza. atrebiru (d). Ausartu. · Atreverse. 2.atrebídu, atrebidúa. (a). Adjektiboa. Ausarta. · Atrevido, -a. Daukan edaderako oso atrebidua da.
átsalde, átsaldia. (a). Izena. arrasalde (Eib.). Arratsaldea. · La tarde.
atsaldeón. (a). Interjekzioa. arrasaldeon. Arratsalde on. · Buenas tardes. Bazkaria amaitu eta ilundu arteko agurra.
atséleku, atsélekua. (d). Izena. Atseden-lekua. Urrutitik sendorrak bizkarka ekarri behar ziren etxeetan, bide erdian atselekua egon ohi zen. Bi esola zutik eta gainean ohol bat, karga han utzi eta gero berriz erraz bizkarreratzeko. · Descansadero para reposar las cargas cuando estas se acarreaban al hombro.
átsen, atséna. (d). Izena. Atsedena. · Descanso, pausa. Arek zittuan langilliak, arek. Bos minututik bos minutura atsena tragua joteko. Ia galdua..
átso. atxo. 1.atso, atsúa. (b). Izena. atxo. Anciana. Ez kasoik eiñ atsuen esanai. Ikutu despektiboa du askotan. ATSO-MASPASA idatzi zuen San Martinek, umorez. Arek ziran ardurak San Roke aurretxuan. Atso-maspasa batzuk ziarduen: «Juan ei dira Bilbora traje luzien eske.» (SM Ezten). . feedback agúra. Esamoldeak: átsozar, atsozarra. (b). Atso, baina indartua. feedback agúrazar. 2.atso, atsúa. (c). Izena. Emaztegaia edo emaztea. Broma antzean. Antzuolan asko esaten omen da. · Mujer o novia. Len plazan ikusi juat ire atsua. Zaila da esatea zentzu maitakorra ala mespretxakorra duen; bigarrenetik gehiago, ziurrenik.. 3.atso, atsúa. (c). Adjektiboa. Neskatila berritsuengatik esaten da. · Se dice cariñosamente por las niñas picoleras. Zuen Irati ori atsotxo bat dok (edo atsotxo bat einda jaok). Atxotxo esaten da gehiago..
atso-agura, atso-agurak. Atsoa(k) eta agurea(k). Atzo-agurak or jatozek. (Orm Aram).
atsótu. (c). da Aditza. Zahartu emakumea. · Envejecer la mujer. Gizakumeak aguretu..
átun, atúna. (a). Izena. Atún, bonito.
atx.
atxbítarte égoe, atxbítarte égoia. (d). Izena. atxbítarte áize. Udalatx-Anboto aldetik jotzen duen hego haizea. · Viento que viene de la parte de Udalatx-Anboto. Suroeste, o quizás, más bien, Oeste-Suroeste. Anboto aizia deitzen diote Elosun..
atxíkoria
atxíkoria, atxíkoria. atxíkorixa. 1.atxíkoria, atxíkoria. (b). Izena. Kafeari nahasteko erabili ohi den produktua. · Achicoria. 2.atxíkoria, atxíkoria. (c). Izena. botanika. Cichorium intybus. Achicoria. Landare adartsu eta hosto gutxikoa, izarraren formako lore zabal urdinak dituena. Bide bazterretan-eta hazten da. 3.atxíkoria, atxíkoria. (c). Achicoria. Eskarolaren tankerako berdura orriluzea, oso gozoa, gure azoketan inoiz ikusten dena.