Bergara aldeko hiztegia
alían egon.
(c).
Esapidea.
Fruta-arbola loretik alera igarota.
“Keixia alian zeuala egin zeban izotza.”
aliitzíra.
(c).
Adberbioa.
aliitzi, aliítzixan, iritzira. Iritxira (Eib.).
Gutxi gorabehera. · A ojo de buen cubero, intuitivamente.
“Aliitzira bota neban zenbat ardi zeren, da azertau./ Nik aliitzi kalkulatzen juat ordua./ Mendixan belaiñuakin galdu giñanian, an ibilli giñan aliitzixan jo batera ta jo bestera.”
Forma guztiak entzun daitezke. Zehaztasunik gabe jardun zentzuan ere bai: Ari ezixok kaso aundirik eiñ, aura iritzira ibiltzen dok. Etim.: «hala iritzi», beharbada..
alíkate, alíkatiak.
(a).
Izena.
alíkantiak.
Alicates. Gauzak gaizki aditzeko erraztasuna zuen jendeak antzina ALÍKANTIAK deitzen omen zien.
“Dentistiak alikantiakin etara zotsala agiña ta, olakuak esaten jittuan. Klem.”
al izan.
(a).
du
Aditza.
Ahal izan. · Poder
“Al baldin bozu, goiz etorri zaitte./ Al zeban guztia ein zeban gixajuak, baiña alperrik.”
Jende gehienak, al a laburraz ahoskatzen du, baina a luzeaz edo aal ere entzun daiteke..
álkantzu, álkantzua.
(c).
Izena.
álkantze.
Lanerako gaitasuna eta indarra. · Capacidad y fuerza para el trabajo.
“Alkantzu ederreko iru mutil gazte badaukazu etxian beintzat eta etzare kejatzeko moduan./ Zuek daukazuen alkantzuakin, da ori baiño ganora geixao ez eukitzia tristia dok pa.”
Hilarik ÁLKANTZE darabil “influentzia”, “bitartekaritza” (?) zentzuan. Fueruak ekarteko biezala ba, ze esangotxut pa, oiñ milla bana duro ero biña eskatzia moruan, ei zan ba, orduan be dirua, zeoze alkantzen bat ero, gizonen batzuk ipintzeko ero, bueno, zeozetako.
.
álkar.
(a).
Izenordaina.
arkal.
Elkar. · Pronombre de reciprocidad
“Aspaldixan eztou alkar ikusi./ Arkalekin egon giñuztan atzo afaltzen.”
batá(k) béstia.
Esamoldeak:
alkar ikusi eziñ.
1.alkar ikusi eziñ.
(c).
du
Aditza.
Gorrotoa izan, ikusiezina izan.
“Guk gauza bat jaukau txarra: bista ona ta alkar ikusi eziñ.”
2.alkar ikusi eziñ, alkar ikusi eziña.
(c).
Izena.
Elkarrenganako amorrua, inbidia edo gorrotoa. · Envidia, animadversión u odio recíproco.
“Auzotan alkar ikusi eziñak ugari izaten die.”
ALKAR ILL, ALKAR JO, etab..
álkar gáldu.
(c).
Esapidea.
Batak bestea galdu. · Perjudicar el uno al otro.
“Asarre papeladak eitten badittue be eren artian eztabe alkar galduko./ Abogautan asi zien bixak, eta azkenian alkar galdu zeben. Abogauak dana jan zotsen bai batai tta bai bestiai. ”
álkar ártu.
(b).
Esapidea.
Ados jarri zerbait egiteko. · Aliarse, confabularse
“Mutiko guztiak alkar artu zeben da andereñuai ezotsen arpegira begiratzen./ Euskaldunok alkar artzen bagenki ezkiñake modu onetan ibilliko. ”
alkartasun, alkartasuna.
"Solidaridad, unión." (SB Eibetno).
álkaso, álkasua.
(d).
Adjektiboa.
Zerbaitetarako aproposa, egokia. · Adecuado para algo.
“Edurra kentzeko atxurra eztok alkasua. Klem.”
Etim.: gaztelerazko "al caso" ziurrenik..
alkáte, alkatía.
(a).
Izena.
Alcalde.
Zapatak okerreko hanketan jantzita daukanari erri biko alkate dela esan ohi zaio txantxetan..
alkaton.
1.alkaton, alkatona.
(d).
Izena.
Ohazalei albo batean hari urdinez egiten zaien bordatua. · Bordado que se hace en uno de los laterales de la funda de la colcha.
“Ni akordatzen naiz, lenengo kolorez illun-illunak izaten zien, ta gero zurittu be bai, ta gozatu be bai; alkatona eitte jakuen ezkiñetan ero... zerai, oazalei. Ba ze esango, zein da oin bordaua izaten dan moruan, eskuan einda, kruzetan ero, zerien da, alkatona esaten jakon, alkaton. Juana.”
2.alkaton, alkatóna.
(d).
Izena.
Pieza de tela en el ruedo de la saya.
alkáuete.
1.alkáuete, alkáuetia.
(b).
Izena.
Isilik gorde beharrekoak behar ez denari kontatzen dizkiona. · El/la que cuenta los secretos a quien no debe.
“Lapurrak dirua lelenguan zela topau ete zeben, da zera: etxian bertan zeuan alkahuetia./ —Nere alabia “intreprete” ero ikasten jabik. —Eta zer dok pa ori? —Etxakixat baiña batek esaten dabena bestiai esatia ero izan bia jok. —A; guk orri Plazentzian alkahuete esaten jotsau. (Plazentziako txistea.)”
2.alkáuete, alkáuetia.
(c).
Izena.
Inoiz "chivato" zentzuan ere entzun izan da.
álkaze, alkazia, álkazia.
(b).
Izena.
botanika.
Robinia pseudoacacia.
Acacia.
“Iru alkaze —edo alkazia— botaittut./ Alkazia berez etortzen da errekonduetan./ Alkazia astuna da puxkat, burtetxiak eta eitxeko be, gogorra burdixan armazoia eitxeko, baiña puxkat astun samarra. Berez astuna. Sebas.”
Errekondoetan, batik bat, hazten den egur oso gogorreko zuhaitza. Adar eztakadunak ditu. Hesolak egiteko primerako egurra. Hesolaren punta berrogei bat zentimetro erre, ondoren sartu, eta bizi guztirako da. Kamioiei beheko euskarria egiteko ere erabili izan da, baina beste gauza gutxitarako balio du. Lanerako txarra, gogorra; ez du batere gozotasunik eta zart egiten du.
.
alki.
alkíler, alkilérra.
(c).
Bizikletak konpontzen dituzten tailerra. · Taller de bicicletas.
“Guk Osintxura eruaten giñuan bizikletia alkilerrera, “Bizimodu”nera, Bergan baiño merkiaua zalako./ Dimasek Mugertzan zeukan alkilerra. ”
Izen hau ematen zaie, bizikletak garai batean alokatu ere egiten zirelako..
alkilerrísta, alkilerristia.
(c).
Izena.
Bizikleta konpontzailea.
“Alkilerristak diru asko etaratzen zeben sasoi batian. ”
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko