Bergara aldeko hiztegia
ángailla.
1.ángailla, ángaillia.
(d).
Izena.
Garraiorako antzina erabiltzen zen kamilla. · Angarillas, parihuelas.
“Angailliak kamillia esan nai jok. Angaillia ganajatekotarako be erabiltze zuan alde bittatik elduta, erdixan bittartia zeukana, umedade aundixa zaonian da, bi lagunek artu alde banatatik eta... Idurixon akordatze nok. Klem.”
2.ángailla, ángaillak.
(d).
Izena.
Asto-sillak, astoari, ganajatekotarako eta ezartzen zaion egurrezko tresna bitarteduna, bizkarrean alde banatara asentatzen dena. · Angarillas. Aparato de madera que se coloca a los asnos para el acarreo.
“Angaillak ganajatekuak ekartzeko eta izaten dittuk, asto-banastak berriz tratura joateko ta... Klem.”
Pluralean..
txálma, astó-sílla.
Angiozar.
(a).
Toponimoa.
Aingéruzar.
Bergarako auzoa. AING
Esaerak:
Angiozar madril txiki; angiozartarrak madril txikixak.
Esaera.
ango.
(a).
Esapidea.
Leku hartako.
“Badakizu ango errixa zein dan?”
ANGO + izena. (b). esap. Ugaritasuna. Ango zaratie eta ango elementue! (AA ArrasEus, 205. o.). / Ango preguntia eta ango jakin biarra..
anikíllau.
(c).
du
Aditza.
Anikilatu. Hotzez edo zahardadez kuxkurtu, kokildu.
“Gure amandria an egoten da negu guztia sutonduan anikillauta./ Azkenengo gripe arek ziero anikillau zeban.”
Gure amandria an egoten da negu guztia sutonduan anikillauta./ Azkenengo gripe arek ziero anikillau zeban..
anill, anílla.
(c).
Izena.
Añil.
“Liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz.”
aníma, animía.
(a).
Izena.
Anima. · Alma.
“Pekatuak animia belz-beltz jartze i dabe. ”
Esamoldeak:
animiak urten.
1.animiak urten.
(c).
Esapidea.
Bere onetik irten.
“Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz).”
2.animiak urten.
(c).
Esapidea.
Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten.
“Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes).”
aníma gáldu, aníma gálduak.
(d).
Almas errantes.
“Anima galduak esan izen dok. “Ze jeuan an?”. Nunbaitten ola illunpian ero zerian, da ba: “Anima galdun batzuk egongoittuk”. Parejan bat igual. Don.”
anímau.
(a).
da
du
Aditza.
alímau.
Animar, animarse.
“Guazen futbolera Bergara animatzera/ Etzaa animatzen nerekin etortzera./ Gure aittajunak goizero pattar tragotxo bat jote zeban “barrua alimatzeko”.”
Ánimen egun, Ánimen eguna.
Izen propioa.
Ánimen.
Azaroaren 2a, Domusantu biharamuna. Eibarren azaroko bigarren astelehenari eta Osintxun hirugarrenari ÁNIMEN, edo GAZTAI
animiak urten.
1.animiak urten.
(c).
Esapidea.
Bere onetik irten.
“Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz).”
2.animiak urten.
(c).
Esapidea.
Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten.
“Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes).”
ánimo, ánimua.
(a).
Izena.
álimo.
Adorea. · Animo.
“Animo geixegi barik najabik aspaldixan.//Ointxe eztaukau ba alimo aundi-aundirik./ Tira, gizon, alimua beintzat ez galdu /Alimo Jerolimo!”
adóre.
animóso, -a, animosúa, -ía.
(d).
alimoso, alimotsu.
1.animóso, -a, animosúa, -ía.
(b).
Adjektiboa.
Adoretsua, animo eta umore onekoa. · Animoso, -a.
“Oso animosua zuan zuen aittajuna./ Beti izan da aura andra animosia.”
adoretsu.
2.animoso, -a, animosúa, -ía.
(c).
Adberbioa.
Adoretsu. · Animoso.
“Aspaldixan animoso ikusten da Exekiel./ Enabill bape animosa.”
adorétsu.
anis bédar, anis bedárra.
(d).
Izena.
botanika.
Foeniculum vulgare.
Milua. · Hinojo.
Gizonaren altura edo handiagoa har dezakeen belarra. Anis usain handia du. Haizeak botatzeko, txiza eragiteko, jateko gogoa berpizteko eta emakumeei esnea gehitzeko erabili izan da.
.
míllu.
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko