Sarrera nagusia
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
olatía
Esanahia
Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. · Oblada.
Jakingarriak
Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola.
Ikustekoak
- paskua-ópill, paskua-opílla. (c). Izena. Olata, ogi berezia (Ik. esanahia OLATA sarreraren azpian). Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura. · Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados. “Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera paskua-opilla eskuan zebala. Klem.” Mertzedesek diosku Domusantutan olatía (gauza bera) erregalatzen ziola aita pontekok besoetakoari. Karapaixo deitzen zaio Oñati-Leintz aldean..
- 1.sepultura, sepulturía. (c). Izena. Etxeko bat iltzen zenean elizan argizaiola jartzen zen lekua. Etxeko emakume bat joaten zen sepulturara silla-ra, (argizaiolaren atzekora). “Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben.”
Oharrak
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
1.olata, olatía.
(d).
Izena.
Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. · Oblada.
“”
Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola..
ohar bat