Skip to main content

paskua-ópill

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
paskua-opílla
Esanahia
Olata, ogi berezia (Ik. esanahia OLATA sarreraren azpian). Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura. · Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados.
Jakingarriak
Mertzedesek diosku Domusantutan olatía (gauza bera) erregalatzen ziola aita pontekok besoetakoari. Karapaixo deitzen zaio Oñati-Leintz aldean.
Ikustekoak
  • karápaixo, karápaixua (Oñ.). . (a). Izena. "Torta triangular con huevos; la madrina al sobrino (besuetakuai) en Pascua." (Izag Oñ).
  • oláta. 1.olata, olatía. (d). Izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. · Oblada. Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola.. 2.olata, olatía. (d). Izena. Ganadu-ostikada (umorezkoa). · Coz. Or atzian kontuz ixkuakin, kriston olatak botatze jittuk eta. Erderazko "hostia"-ren kidea dirudi..
Oharrak
Ik.<b> gari-opill, arrautz-opill, olata, karapaixo </b>(gauza berari ematen zaizkion izenak).
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

paskua-ópill, paskua-opílla. (c). Izena. Olata, ogi berezia (Ik. esanahia OLATA sarreraren azpian). Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura. · Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados. Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera paskua-opilla eskuan zebala. Klem.” Mertzedesek diosku Domusantutan olatía (gauza bera) erregalatzen ziola aita pontekok besoetakoari. Karapaixo deitzen zaio Oñati-Leintz aldean.. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak