Skip to main content

sepultura

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Sarrera nagusia
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
sepulturía
Esanahia
Etxeko bat iltzen zenean elizan argizaiola jartzen zen lekua. Etxeko emakume bat joaten zen sepulturara silla-ra, (argizaiolaren atzekora).
Ikustekoak
  • 1.olata, olatía. (d). Izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. · Oblada. Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola..
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

1.sepultura, sepulturía. (c). Izena. Etxeko bat iltzen zenean elizan argizaiola jartzen zen lekua. Etxeko emakume bat joaten zen sepulturara silla-ra, (argizaiolaren atzekora). Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben.” ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak