Bergara aldeko hiztegia
aitta-órde, aitta-ordía.
(c).
Izena.
aittórde, aitta-ordeko, aitta-ordezko, aitta-ordiazko.
Padre adoptivo.
“Bere aitta-ordiakin ez i da ondo konpontzen.”
Edozenbat aldaera ditu hitz honek..
aittatzáko, ugéz-áitta.
aitta puntáko.
1.aitta puntako, aitta puntakúa.
(b).
Izena.
Aita ponteko. · Padrino.
“Nere aitta puntako, Idurixoko Xanti.”
2.aitta puntáko, aitta puntakúa.
(c).
Izena.
Babeslea. · Protector, padrino (zentzu ironikoan).
“Gerrara be aitta puntakuak zeuzkenak joan barik gelditzen zittuan./ Bixkor urten dau kartzelatik. Aitta puntako onak izango zittuan.”
aittá sántu, aittá sántua.
(a).
Izena.
El Papa.
Norbait patxada handiz eta ezer egin gabe ikusten denean, honela egin izan zaio errieta: Mobidu ari ortik, aitta santuan moduan egon barik/i..
aittá-séme, aittá-sémiak.
(b).
Izena.
Aita eta semea, edo aita eta semeak. · Padre e hijo, o hijos.
“Boluko aitta-semiak ikusittut ferixan.”
aittátu.
(a).
du
Aditza.
Aipatu. · Citar, mencionar, mentar.
“Eztau soldau juan bia danik aittatu./ Ez idazu aittatu fubol kontuik, leporaiño nago ta.”
aittiáren.
aittáren.
1.aittiaren.
(b).
Izena.
aittaren.
El acto de santiguarse.
“Aittajunak erakutsi zoskun aittiaren eitten: Aittaren, Semiaren, Espiritu Santuaren izenian, amen.”
Esaerak:
Aittiaren, Semiaren eta Espiritu Santuaren, aitak eta amak lenengo esan ziraden.
(d).
Esaera.
Fedea gurasoengandik hartua duela, alegia.
"Ziraden" hori bitxia da, errimagatik edo asmatua, "zosten" esaten da eta hemen..
Esamoldeak:
aittiaren egin.
(a).
Aditza.
Santiguarse.
siñátu.
aittiaren eiñ orduko.
(a).
Esapidea.
Oso azkar (aittiaren egiten tardatzen den denboran, literalki). · Con rapidez.
“Gaurko lapikuekin aittiaren batian gertatzen da jatordua./ Ara!, esan da aittiaren eiñ orduko auspaz ipiñi zan, eskuak lurrian da ankak goian. (SM Ezten).”
aittiáren batían.
(c).
Esapidea.
aitiaren egun orduko.
Oso azkar.
2.aittiarén!.
(c).
Interjekzioa.
Harridura eta larritasun uneetako esklamazioa, gehienetan eskua bekokira eramanez esaten dena. Ene ba, Jesus Maria ta Jose eta horrelakoen kidekoa. · Expresión de asombro y apuro a la vez.
“Aittiaren!, ori be badogu? Ezta egixa izango orraittio./ Aittiaren, aittiaren, ederra ein ddozu.”
Esamoldeak:
aittiárenka.
(c).
Adberbioa.
Harrituta eta beldurtuta aldi berean. · Haciendo cruces.
“Aittiarenka egon giñan Elgetan bera bizikletan zetozen umiei begira.”
áittu.
1.aittu.
(c).
du
Aditza.
Aditu. Entzun eta ulertu, aldi berean. · Oir y entender al mismo tiempo.
“Aittu dok zer esan daben telebisiñuak?/ Altutxuago berba eidak, etxuat ezer aitzen da.”
Hitz hau Bergaran baino, inguruetako herrietan erabiltzen da gehiago..
2.aittu, aittua.
(d).
Izena.
Eibar.
sm e.
Aditua. · Entendido, versado.
“Bidian matarifia billau eben, eta a be eriotza kontuetan aittua zalako edo, gelditu erain detsa ta artu dau Kaximiron pultsua. (SM Ezten)./Gizon aittua legietan. (Etxba Eib).”
aittunkérixa, aittunkérixia.
(d).
Izena.
Eibar.
"Pedantería.
“Ez dakitt aittua izango zan; baiña aittunkerixia ez jakon falta.”
1.áitz, áitza.
(b).
Izena.
atx (Ub., Ang., Lein.).
Roca, peña.
“Aitzetara bota zeban olatuak barkua. /Eguarbitzako atxian azkonarrak ei dabitz.”
Esaerak:
Aitzian jaiotakuak aitzian nai.
Esaera.
«Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz).
Esamoldeak:
ori dok aitza!.
(c).
Esapidea.
ori dok itza (Lein.).
Hori dok sasoia. Kirolariak animatzeko, batez ere.
“Ori, ori, Hilario! ori dok aitza ori!”
Gogoan dut Hilario Azkarate pelotariaren sasoian asko entzuten zela. Baita, Ori, ori, Hilario, atzera ta baztartu!
.
2.áitz, áitza.
(a).
Izena.
botanika.
Quercus robur.
áritz.
Haritza. · Roble.
“-Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil.”
ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako..
ohar bat
aitzákixa, aitzákixia.
(a).
Izena.
aitxákixa, atxakixa.
Excusa, pretexto.
“Gaur aitzakixan bat asmau biakot etxian, bestela entzun biakoittut ederrak.”
áitz amerikáno, áitz amerikanúa.
(b).
Izena.
botanika.
Quercus rubra.
Roble americano. Iparramerikar jatorrikoa, parketan, zelai barrenetan, etab. ikus daiteke. Azal leun, zidar kolorekoa du.
amérikaitz.
áitzen émon.
(b).
du
Aditza.
Aditzen eman, jakinarazi. · Avisar, advertir, hacer saber.
“Aitzen emoixok ire anaiai biar afaixa dagola./ Iru aldiz aitzen emon notsan ixilik egoteko, baiña kasoik pe ez.”
aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa.
(d).
Izena.
botanika.
Polypodium interjectum.
Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek.
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko