Bergara aldeko hiztegia
aingéru lóra, aingéru loría.
(d).
Izena.
botanika.
Calendula arvensis..
Hilerri-lilia. · Maravilla silvestre. Pare bat arrabete luzeko belarra, petalodun lore zuri txikiak dituena. Inguru hauetan begiko mina kentzeko erabili izan da.
“Calendula arvensis. ”
aingíra, aingiría.
(b).
Izena.
aingera, angira.
Anguila.
Esamoldeak:
aingiría baiño labánaua.
(c).
Esapidea.
Más resbaladizo que una anguila.
“Kontuz eldu egur onei, aingiria baiño labanauak dare ta.”
angira zinbrixo, angira zinbrixua.
Eibar.
Aingira kumea, angula baino handiagoa.
“Goiz guztia uretan emonda, angira-zinbrixu bat besterik ez dogu atara. (Etxba Eib).”
ainkára, ainkaría.
(a).
Izena.
Mordedura, mordisco.
“Astuan ainkaria oso peligrosua izaten da./ Ainkara bat artukotsut zure sagarretik.”
aintxíñan.
(a).
Adberbioa.
Aspaldi. · Hace mucho.
“Aintxiñan etzeuan oin beste auto.”
Ik. antigual, aspaldi, aspaldittik.
.
Esamoldeak:
aintxiñátik.
(a).
Adberbioa.
Aspalditik.
“Aintxiñatik dakit nik ori.”
Ik. antigual, aspaldi, aspaldittik.
.
aintxiñáko, aintxiñakúa.
(a).
Izenlaguna.
Aspaldikoa.
“Aintxiñako kontuak kontatzen egon ga.”
aintzakótzat artu.
(b).
du
Aditza.
aintzakótzat euki.
Aintzat hartu, kontuan hartu, eduki. · Dar importancia a algo, prestar atención.
“Nik esandakua etziñuan aintzakotzat artu eta oin ikusi ze pasau dan./ Gaztetan urtero joaten giñan Urkiolara; eurixa ta kilometruak ez giñuzen aintzakotzat artzen./ Arek bere burua, beste iñor eztauka aintzakotzat.”
áiñube, áiñubia.
(c).
AdjektiboaIzena.
Eguzkiak jotzen ez duen parajea. Laiotza. · Umbría, lugar sombrío, que no entra el sol.
“Mendikute basarrixa benetan paraje aiñubian dago./ Etxia eitteko, aiñubia baiño euzki-begixa obe.”
Laiotz ere entzun izan dela dio Don.k.
euzkí-bégi.
aitóna bédar, aitóna bedárra.
(d).
Izena.
botanika.
Agrimonia eupatoria.
Agrimonia. Behetik gora, sailean, ale txikiak izaten ditu. Katarroa biguntzeko erabiltzen da gehienbat, eta hortik datorkioke izena. Zenbaitek badirudi zan bedarrari ere horrela deitzen diola. Azaldu beharrekoa da aittajauna esaten dela Bergaran, eta ez aitona.
aittá-áma, aittá-ámak.
(b).
Izena.
Gurasoak. · Los padres.
“Aitta-amak Benidorren dauzka ta tian etxian dago.”
guráso.
aittágiñarreba, aittágiñarrebia.
(d).
Izena.
aittáiñarreba, aitteiñarreba.
Suegro.
“Aitteiñarreba. Eztok asko esaten e, baiña olaxe erabiltzen dok. ”
Esan AITTÁI.
aittágure, aittáguria.
(b).
Izena.
Otoitz ezaguna. · Padrenuestro.
“Iru aittagure errezatzeko esan dost penitentzia moduan./ Aittaguria esaten be eztakixe gaurko umiak.”
Aittaguria errezau edo esan..
aittájaun, aittájauna.
(a).
Izena.
aittájun.
Abuelo.
“Aittajauna ikustera goiaz basarrira.”
Aspalditxoan aitt(a)itta eta amama sartu dira, aittajauna eta amandriaren ordez, familia askotan. Zenbaitek jatorragoak direla pentsatu du nonbait. Aittaita aitaren aita, eta amama amaren ama delako edo. Esan beharrik ez, jatorrizko aittajauna eta amandria mantendu beharko liratekeela, gure ustez, aittaitta eta amama berrien partez..
Esamoldeak:
aittájauna-amándria, aittájauna-amándriak.
(c).
Izena.
Abuelos.
“Artizko aittajauna-amandriak pe izan die mezetan.”
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko